Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hangotu, hango(tu), hangotzen da ad hango bihurtu.
Beren sor lekuaz, herriaz, hemen utzi haurridetaz ala lagunetaz mintzo badira atzo haratuak balira bezala, etxeko pentze, mahasti ala auzoko iratze lekuko zedarriak nun diren gogoan izanik ere, hangotuak dira eta deplauki ainitzek erranen dauzute han egina dutela bizia, han dauzkatela familia ala lagunak eta mirakuluz kanpo han bururatuko dela heien bizia. Herria 2003-03-17
Arrunt hangotua, hango mintzaira ere ikasirik, tokian tokiko mintzaira behar dela errespetatu eta sustatu. Herria 2002-11-14
Gazterik harat airatua, hangotua zen familia batekin, duela zenbait urte egina zuen bere etxe eta sor herriko itzulia. Herria 2001-11-15