Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berretu, berret, berretzen 1 du ad gehitu, handitu, areagotu. ik emendatu.

Berretu nuen nire arreta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Zugan duzun guztiak nire amodioa berretzen eta justifikatzen duelarik, gutun hori bera da nire amodioak laidotzen zaituela errepikatzen didana. denboraren iragaitean nire alaba ez etorri izanak kezka guztiak berretu zizkidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.

Han, jaunek eskaera berberak egin zituzten, beren aldarriak berretuz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Gose zirelarik, ogiak eta arrainak berretu eta emendatu baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Egun bakar bat, izugarri luzea, eguzkiak, egarriak eta egarriaren beldurrak berretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Bidenabar, bestetan ere egindako eskabidea berretuz: noiz izango du gure herri honek Sartre plaza edo kalerik?  Berria - Harian   2005-06-21

2 matematikan, berreketa egin.

Angeluak zifra bat zekarren, ez dakit dagoeneko zein, bederatziz berreturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

3 berretsi.

1870eko apirilean (bi bilabete geroago, hitz batez) otsaileko dimisioa berretuz (“decisión irrevocable” zioen Morerako jeneralak), Veveyko Biltzar Gorenaren eskabideari uko egin ziola egia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berretu eta emendatu (4); berretzen eta emendatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus