Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emendatu (972 agerraldi, 40 liburu eta 645 artikulutan; ETCn 4.800 agerraldi), emenda, emendatzen 1 da ad gehitu, berretu.

Horiek horrela, gertatu zen edozein herritako jende zintzoen arteko atxikimendua emendatu zela, eta edozein herritako jende makurren artekoa, berriz, gutxitu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

Nazio zibilizatuak munduko jabe direnean, urrea eta zilarra egunero emendatzen dira, dela berenetik ateratzen dituztelako, dela dauden lekura bila doazelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

Komunikazio-giro edo inguru-testua heterogeneoagoa den heinean, luzatzeko joera dute bertsolariek erabiltzen dituzten bertso moldeak (puntu gehiagoko bertsoak), eta nabarmen emendatzen da, era berean, bertsoen dentsitate poetikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 203. orr.

Denbora berean, Ximunen alderat jadanik neukan estimua zinez emendatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.

Osabak oihu egin bezain fite, berretu eta emendatu ziren jendearen irriak, irainak eta laidoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Profesionalen kopurua ere azkarki emendatu da.  Berria - Kultura   2006-01-19

Ikus daitekeenez, herri guztietan emendatu zen ikertzaileen kopurua azken hamarkadan zehar.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.

Ekimenak emendatu ondoren eragileak ezagutza ematen ari zaizkio Uda Lekuri.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, aldakuntzak burutu arau, urduritasuna emendatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Zer egin behar da irakurzaletasuna emendatzeko?  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Gasoilaren gaineko tatsa ez dadin emenda, aspaldian lanik gabe direneri orai arte emaiten ziren laguntzak hein berean atxikiak izan diten eta mozkin-zerga ez dadin apal gobernuak aipatu heinean bainan gutixago.  Herria   2003-10-23

Hasierako abantaila hori emendatua gertatu zen, zeren ezustean ikusi baitzen egoera ezin hobean dagoela sanskritoa, konparaketa hori argitu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Goi-zelai haietako bizi bortitzak gizakiaren errealitatean jarri ninduen orduan: ez zen deus emendatzerik, dolore gehigarririk asmatzerik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

2001ean %0,6 emendatu zen eta %0,2 baizik ez 2002an.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Beti eta jende gehiago bizi da hor, Itsasun eta beste herrietan etxe frango eraikitzen da: ehunetik 20ez emendatu dira jendeak 20 urtez.  Herria   2001-03-08

• 2 du ad

Denbora berean bazkideak emendatzeko kanpaina indartuko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Antzezleen kopurua batetik bira emendatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Ordena berriaren baitako fedea ukapen horiek ahultzeko orde emendatu zutela zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Lehen estimuetan 500 000 euro kostako dira, eta Claude Olive axuantak erran duenaz, hiru hizkuntzetan ezartzeak faktura 20 000 euroz emendatuko du.  Herria   2004-10-28

Ekintza horiek, bestalde, emendatu egiten zituzten ondasun fiskalak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

Horra nun deputatu eta zenaturrak plantatu diren minixtroen soldatak behar zituztela emendatu!  Herria   2002-08-08

Bigarren denboraldian emendatu dute diferentzia.  Herria   2002-11-07

Jende boteretsuenak ufaka eta ufaka ari dira, haize handiago batek su garrak emenda ditzan.  Herria   2005-03-10

Eta berdin ene interes pribatuak hunkiak izanagatik, gerta liteke enetzat baliagarri izatea ene izkribuen arrakasta emendatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Alabainan, holako prezioekin, laborariek nola atxik edo emenda dezazkete beren lurrak?  Herria   2004-07-15

Urteek, ahuldadea baino areago, aginpidea emendatu ziotela zirudien.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

Gainera, bigarren enkontru hark, lehenak ez bezala, lagun guztien testigantza izan zuen, eta horrek satisfazioa emendatzen zion konformidadeari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 37. orr.

Zu eta zure ohiturak zelatatzen nituen, baita zugana zetozen pertsonak ere, eta horrek guztiak urritu barik emendatu egiten zidan zurekiko jakin-mina.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Zuk sorrarazi dizkidazun sentimendu guztiei, emendatuko diet esker on betikoaren sentimendua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 292. orr.

Taldea aurrean bazihoakion zanpa-zanpa; urratsa emendatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

Zeruari eskerrak, ez ditu emendatu Jainkoarekin dituen zorrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Estatuak dituen zorrak beti emendatuz doatzi.  Herria   2005-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzina emendatu (9); aintzina emendatu da (3); aldiz emendatu (4); an emendatu (3); azkarki emendatu (15); azkarki emendatu da (4); bat emendatu (5); batez emendatu (7); batez emendatu da (3); berretu eta emendatu (4); berriz emendatu (5); berriz emendatu da (4); biziki emendatu (7); da emendatu (5); da emendatu baizik (5); dela emendatu (3); dira emendatu (4); direla emendatu (4); doi bat emendatu (3); emendatu baita (3); emendatu baizik (11); emendatu baizik ez (3); emendatu bat (8); emendatu bat eta (4); emendatu behar (9); emendatu da (93); emendatu da aurten (3); emendatu da bigarren (9); emendatu da hirugarren (6); emendatu da lehen (6); emendatu dela (11); emendatu delarik (5); emendatu den (5); emendatu dena (3); emendatu dira (33); emendatu direla (8); emendatu direnak (3); emendatu dituzte (5); emendatu dituztela (4); emendatu du (5); emendatu dute (8); emendatu egiten (3); emendatu ere (6); emendatu eta (11); emendatu eta azkartu (3); emendatu gabe (4); emendatu nahi (7); emendatu zauku (3); emendatu zela (4); emendatu zen (11); emendatu ziren (6); emendatu zuen (3); entsegu emendatu (10); entsegu emendatu bat (8); ere emendatu (3); eta emendatu (11); eta emendatu ziren (3); ez da emendatu (5); ez dira emendatu (4); ez emendatu (9); ez emendatu da (5); familia emendatu (26); familia emendatu da (21); horiek emendatu (3); jendetzea azkarki emendatu (3); jendez emendatu (3); kopurua emendatu (10); oraino emendatu (4); polliki emendatu (7); ponduz emendatu (3); sukarra aintzina emendatu (3); urte emendatu (3); urte emendatu da (3); urtez urte emendatu (3); zergak emendatu (3)

aintzina emendatuz (6); arrakasta emendatuz (3); bat emendatua (7); bat emendatua eta (3); beti emendatuz (14); beti emendatuz doa (3); beti emendatuz joan (4); emendatua eta (6); emendatua eta hiru (3); emendatuak eta (10); emendatuak eta bi (4); emendatuko baizik (3); emendatuko da (10); emendatuko dela (4); emendatuko dira (9); emendatuko direla (4); emendatuko dituela (3); emendatuko dituzte (3); emendatuko du (3); emendatuko dute (4); emendatuz ari (3); emendatuz doa (11); emendatuz doa eta (3); emendatuz doala (3); emendatuz doatzi (5); emendatuz joan (13); emendatuz joan da (3); emendatuz joan dadin (3); emendatuz joanen (12); emendatuz joanen dela (5); entsegu emendatua (3); entsegu emendatuak (3); ere emendatuko (4); eta emendatuz (3); gastuak emendatuz (3); haietarik bat emendatua (3); hiruak emendatuak (3); hiruak emendatuak eta (3); kopurua emendatuz (3); oraino emendatuz (4); oraino emendatuz joanen (3); zergak emendatuko (3)

aintzina emendatzen (3); azkarki emendatzen (4); berretzen eta emendatzen (5); berriz emendatzen (3); beti emendatzen (6); beti emendatzen ari (6); emendatzea da (3); emendatzea erabaki (3); emendatzea ez (3); emendatzen ahal (4); emendatzen ari (39); emendatzen ari da (10); emendatzen ari dela (3); emendatzen ari dira (5); emendatzen ari eta (3); emendatzen baita (3); emendatzen da (13); emendatzen dela (3); emendatzen den (3); emendatzen dira (6); emendatzen du (4); emendatzen eta (4); ere emendatzen (4); eta emendatzen (8); etengabe emendatzen (4); harremanen emendatzea (4); kapitalaren emendatzeko (3); kopurua emendatzea (3); kopurua emendatzeko (3); kopurua emendatzen (10); kopurua emendatzen ari (5); kopuruaren emendatzea (3); zergen emendatzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus