Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grekoek stoicheia deitzen dituzten printzipioetatik ikusten da gorputz guztiak daudela lau elementurekin osatuta: beroa eta ura, lurra eta airea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.
Zeren bero eta hotz guztia eta bitarteko epela bi muturren artean baitagoz, osotasun guztia betez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 127. orr.
Beroaren eta hotzaren arteko koska zenbat eta sakanagoa, bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Ez nuen ez minik ez hotzik ez berorik ez beldurrik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 18. orr.
Suak ez zuen indarrik, eta han ez zen berorik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 118. orr.
Hotzarekin suak urritzen eta beroarekin haizeak bakantzen baitira eta hodeiak ez baitira hain gorputz trinkokoak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Hotzarekiko eta beroarekiko sentikortasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Haizeak zaflatua zidan aurpegia beroak hartu dit. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 68. orr.
Emakumea otoitz apal eta bihotzeko honetan ari zela, nekeak, egarriak eta beroak jota, loak hartu zuen pixka batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.
Hor daude orain eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten. Elizen arteko biblia Ba 2,25
Belar moztu berriaren azpian gordetako sugeak bezala, beroa behar dute suspertzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.
Zarata, argiak, kea, jendea, beroa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.
Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Suaren beroa sentitu zuenean, ez zuen hura itzali nahi izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.
Neskak argia ikusi du, beroa sentitu, hutsik zegoen mahai batean arrosa bat begiztatu duenean, eta alboan mezu bat. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.
Egiaz diotsuet, ez dudala suaren berorik, ez haragian minik sentitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.
Zeru zabaleko aireak, eguzkiaren beroa jasotzen duenean, leku guztietatik xurgatuz hartzen ditu hezetasun-lurrunak eta hodeietan biltzen ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.
Kontua da makinak eguzkiaz elikatzen zirela, eguzkiaren beroaz. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.
Eguzkiak jotzen duen zorua nolako, beroa ere halako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Suaren lehenkiek antzinako egoitzetara alde egiten dute eta uraren bero guztia lurrera itzultzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 441. orr.
Handik 5-6 egunera, beroak markak hautsi zituen Donostian eta Bilbon, 20 eta 22 gradurekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.
Igandean baino bero gutxiago egiten zuen behintzat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Beroa, zigorra baino, laztana da orain. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 98. orr.
Hau beroa, hau beroa! Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 242. orr.
Beroak bero, mundu bat bildu da halere. Herria 2002-08-01
Azaro ordurako bukatuko arrats hartan, besarkaturik beroa ematen genion elkarri, biotako bakoitza gogoetan bere gauzak buruan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.
Neguan elkarri beroa eman nahi dioten zakurren antzera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 21. orr.
Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Honentzat suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen, harkaitzak edateko ugari ematen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.
Beroak zilarra barnatzen du, berdin hotz sarkorrak, eta biak nabaritzen ditugu, edontzia ohi bezala eskuan dugula, edari gozoa bertara isurtzen dutenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
Erraiak nerbio indartsuz loturik, ez zitzan ez beroak, ez hotzak, ez janaren berritasunak, ez inolako gorputz ajek aisa harrapa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.
Inoiz hil eta lurperatuko bagintuzte ere, lurra ernalduko luke gu bion beroak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
Erretinaren eta begiko nerbioaren sentsibilitatea, ordea, errotik suntsitu zituen altzairu galdatuaren beroak, eta horregatik ez zen deus ikusteko gauza, horregatik zegoen erabat itsu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.
Neskaren masaileko beroa sentitu zuen esku-ahurrean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.
Gu denok, izakiak zein gauzak, gutxi gorabehera eguzkiaren beroaren hondakina baizik ez gara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 13. orr.
Beroa, beroenean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.
Airea behar nuen, bihotz-taupadak neuzkan beroaren beroaz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
-Zuk ez al duzu berorik, Hester? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.
-Gaur bero handia egingo du, Mr. Herf. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.
Aurten egia erran, uda betean bezen bero handiak ukanak ditugu uda jin aintzin ere. Herria 2003-06-26
Bero handi-handia egiten zuen han. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Usain freskoak, bero handiegia dagoenean aire garbiaren antzeko efektua edo freskotasuna eragiten dutenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Bezperan, bero handiegia zegoenez, partida egin ordez belazeetan etzan ziren. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.
Uda zen eta bero zakarra egiten zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Sekulako higuina baitzion berak beroari, eta, are gehiago, bero hezeari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.
Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.
Bero latza egin behar zuen barne horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
Eguzki zurbilari bero ikusezin baten distira zerion barrualdetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Bero gaitza orain, eta aire izpirik ez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.
Udan bero izugarria pasatu genuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.
Zauriaren bero kiskalgarriari, hotz hazkor bitxia nagusitu zitzaion. Txillardegi «Putzu», 1999 - 251. orr.
1999an, bero itogarri eta sapa ustela Andaluzia aldean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
Bero sanoa, eta goiz freskoa, ihintzaduna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.
Bero sargoriko egunetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Bero erre zakarra 3 astean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Erretzeko beroa nuen orduan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.
Londresko udako bero larria bero koldarra da, etxeetako teilatu beltzek eragindakoa, bero zuria bero faltsua bero koldarra. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.
Halako berorik ez dakit sekula gehiago pasatu ote dugun. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 174. orr.
Itotzeko beroa, orain, funtsean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.
Itotzerainoko beroa sentitzen duzu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 17. orr.
Gaitzeko beroa orain Burgosen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.
Berebiziko mina nuen buruan eta lepoan, eta ezin eramanezko beroa azalean, sukar urduritasuna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.
Azken 700.000 urtean zortzi izotz-aro eta zortzi bero-aro izan direla da atera duten ondorio nagusia. Beroari dagokionez, gorputzak ez balu behar adinako bero-proportziorik, animaliak ez luke hatsik izango eta ezta zutik ibiltzeko indarrik ere. Berria - Gaiak 2004-06-11
Baldwinek bero-sentsazio adieraztezin bat sentitu zuen gorputz osoan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.
Bero sentsazioa bularrean eta ezpainak haragi sutsuarekin bustitzeko irrika. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 61. orr.
Bero eta hotz bolada gogorrak, uholdeak eta lehorteak iragarri dituzte. Berria - Harian 2005-02-16
Bero-saparen aurrean Osakidetzak Bero Boladaren Aurreikuspen Plana abiatu du, herritarrei kontzientzia pizteaz gain, osasun sistema beroari aurre egiteko moduan jartzeko. Berria - Harian 2005-08-06
Bero-bafada erasotzaile bat iritsi zitzaien. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 233. orr.
Pikazaren gizonek ez sartzeko agindu zioten arren, bero-galdatan barneratu zen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 62. orr.
Ordenagailua bero iturrietatik urrundu. Berria - Gaiak 2004-11-14
Bero-puntu zorrotz mingarri bat sentitu nuen ezkerreko izterrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Bero-usainik egon ez arren, mukizapiarekin lehortu zuen medikuak kopetako eta lepo-ertzeko izerdi likina. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.
Hodeitzar horietan bildutako bero-deskargak auskalo zenbatekoak izango diren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Wang Wei hotzak pasatu zuen, eta beroa uxatu zuen haren gorputzetik, bizitzaren hatsa sortzen duen bero-haria. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 162. orr.
Arnasbideetako barne-estaldura hezea berogordailu bikaina da, beraz, sartzen eta irteten den airearentzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Eguraldi beroa denean, oso baliagarria da gorputzak berogalera areagotzeko duen gaitasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Jainkoaren bisitak hain gehiegizko bihotz-beroa sortu zion, pobretasun santuaren maitasunean arima biziki piztuz, ezen Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.
Helmotzen eta Schiaparelliren beroaren teoria mekanikoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.
Lurrun-makinek edo barneerrekuntzako motorrek erregaia erretzen dute beroa sortzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Muskuluek ere beroa sortzen dute lanean ari direla. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Fisio nuklearrak beroa askatzen du, eta bero hori ura lurrun bihurtzeko erabiltzen da, eta lurruna, berriz, turbinak martxan jartzeko. Berria - Mundua 2006-01-18
Horrela askatzen den energia kimikoaren parte bat lan bihurtzen da, eta, beste parte bat, berriz, bero. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean, eta, lurruntzean, berekin eramaten du beroa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Ozeanoek beroa mantentzeko gaitasuna dute. Berria - Gaiak 2004-09-17
Oinaztu eta tximista lehertzean, leherketa horren inguruko aireak 30.000 graduko beroa sor dezake. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Bero hori, gero, lan bihurtzen da, baina ez dena, eta, gehienetan, eraginkortasun maila nahiko apala emanez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
30 gradutan badoa, aldiz, bero hori kaloriatan 1.1 izango da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Zilarrak ondo hartzen eta botatzen du beroa, eta sare xehea oinarri egokia da aldika ura biltzeko eta lurruntzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Klima epeleko leku batean, gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
38.0 gradura igo zen beroa Donostian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.
Uraren bero espezifikoa (hau da, uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa) gramoko kaloria bat da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Ariketa fisikoak ezartzen duen estres termikoaren arabera erregulatzen du txakurrak bero-galera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Urtaroen arabera, eguzkiarengandik iristen zaigun bero kopurua aldatzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.
Eguzkiak bidaltzen digun bero-kopuruaren tamainatsuko zerbait litzateke bero-pila hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.
Lur-azala nolako, bero eta energia kopurua halako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.
Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino, ur lurruna da beraz gure bero biltegia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.
Eragozpen serio bat dago proposamen horren aurka: nerbio-zelulen eta inguruko airearen artean berotransferentzia egiteko, ezinbestekoa da aldea egotea tenperaturan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Badira gauza beroak eta gauza hotzak, bada kolore berdea edo urdina; zer diren jakin beharrik ez dugu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.
Katilukada te gozo beroa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Hirira jaitsi eta kafesne bero bat hartuko nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Zopa beroa eta maindire zuriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Mahaia atonduta zegoen ordurako, esne beroa katiluetan, azukrea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Hoteleko areto handian bildu ziren, kafea eta txokolate beroa hartzera eta Haydnen musika dastatzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 140. orr.
Hiru jatordu bero egunean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.
Ur beroaz garbitu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.
-Tira, zoaz dutxa bero bat hartzera, on egingo dizu eta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.
Ikusten da leku hotzetatik leku beroetara aldatzen diren gorputzek ezin izaten dutela iraun eta desegin egiten direla; eta, aldiz, leku beroetatik iparraldeko paraje hotzetara aldatzen direnak, aldaketarekin osasun-kalterik ez izateaz gainera, indartu egiten direla. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.
Zikoinek, herrialde beroetatik bueltan, arku handiak egiten zituzten zeruan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.
Gela handi, bero eta lehor bateko atea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Lumatxa finak hegaldatzen ziren, hegaztien usain sendoa hedatzen, eta Florenten jiran ke laino bero eta trinko baten modukoa osatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Egun bero batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.
Esteparen alderdi horretan artzain siberiarrak ibiltzen ohi dira urtaro beroan, nahiko larre baitago han haien abere talde ugarientzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.
Urte beroenetan, aurtengoa laugarrena. Berria - Gaiak 2004-12-16
XX. mendea azken milurteko beroena izan dela esan dute klimatologoek. Berria - Gaiak 2006-02-11
Oso gutxitan izan dugu Mendekoste aste bat honen ederra eta epela, beroa ere esan daiteke. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.
Abuztuaren 1ean, arratsalde bero batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 149. orr.
Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Uraren iturria ireki eta ur beroaren giltza eskuetan duzula geratzen zara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.
Eskuan edontzi bat ur bero zeukan, soda-bikarbonatoarekin nahasia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.
Barrutik sortzen den lurrun beroak lurra bera zulatu egiten duela beroaren indarrez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.
Beheko tabernan katilu bat kafe bero hartzea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.
Lanetik sartu ondoan, litro erdi bat ur bero ukaiten zuten, ur hartan patata axal batzuk igerika ari zirela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 135. orr.
Gauza bero bat ukitzean, atzera egingo du eskuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Eremu bero handi haietan ugaldu egiten dira bixkor asko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 157. orr.
Atsegin bainuen oso bere gorputz beroa ondoan sentitzea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 0. orr.
Bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Esku bat haren izter beroan jarri eta hantxe utzi nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.
Esku bero ferekatzaileak bailiran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
Gihar bero heze gordina bere ahoan taupaka tantarik gaziena xukatu nahirik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.
Haren hats beroa garondora zetorkion, desiraren mezulari. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 80. orr.
Aire-masa bero hezea, itsasoko brisarak bultzatuta datorrena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.
Egun beroa dakar. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.
Dies caniculares zioten erromatarrek udamineko egun bero erre hauei. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.
Martxoko sapa bero ustel horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Hiru litro bakarrik fronte beroak, eta hogeita bi, fronte hotz emankorrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.
Alboko gelako atea ireki zuenean, usain beroa iritsi zitzaion berehala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.
Iluntasunak baino are gehiago, usain bero sarkor batek geldiarazi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.
Abailan zihoan trenaren bafadak halako gauza bero, bigun, abailgarri, itogarri bat botatzen zigun. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.
Eguraldi bero-argiaren aurpegi distiratsuaz iratzarri den udaberri betearen hats uhinak sartzen dira barrura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.
Uda beroago eta idorragoek aise ekar lezazkete ere ondotik negu hotzagoak eta euritsuagoak. Herria 2003-11-13
Giro lehor eta beroa ohi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.
Begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.
Gau ero eta beroa. Berria - Kultura 2004-11-21
Baineran sartuta, ur berotan. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 182. orr.
Beroa zen giroa, eurixka xikin bat izanikan ere, beroa kantuekin, bertsulariekin, Andoni Egaña-ren mezuari esker eta Fermin Muguruza-ren kantuak bukatzen zuela agerraldia. Herria 2001-04-12
Apurka-apurka, bien arteko amodio noizbait bero izandako hura epeldu egingo zuten urruntasunak eta nire trebeziak, izoztu gero. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.
Arroltze moleta, beroa bezain ona. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.
Elmer sua bezain beroa dun. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.
Eguzkia beroa ote? Berria - Kirola 2004-03-05
Orain beroan ibiltzea komeni zaio, hoztuz gero okerrago da eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.
Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Emakume adinekoek errieta ematen diete ama gazteei seme-alabak behar bezain arropa beroekin ez janzteagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.
Emakume mehe eta ahots-beroa bera, kantatzean hitzak erretzen zituena bera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Barru-barruan gizon harraparia zen, alaia eta bizia, edale ona, adiskide zintzoa, eta arimaren barrenean inori tiro egiteko edo herria osorik erretzeko bezain odol-beroa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.
-Zizare zakil-beroa! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.
Lehengo apaizak ez zuen ezer jakin nahi izan "komunista larru-bero" harekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.
Pilota larru-leun, larru-goxo, larru-beroa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
-Hik uste duk beharbada neska atrebitu ipurdi-bero bat naizela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
Gorako joera eta abiadak berak haize bero bafadak sortzen ditu mendi malkarretan gora ospa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Bertze ur bero zorta bat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Haragi-usaina, haragi eta odol bero usaina. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.
Gero, beste ur bero perzkada baten zain zegoen bitartean, Setheren ondoan eseri eta kotoi grisarekin galtzeta egiten hasi zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
· Abuztuko arratsalde bero-sargoritsua zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.
Udazkena bero dator. Bero gaude, eta arropa sobran daukagu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.
Baina konturatu zen kafesnea bero zegoela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.
Odola bero eta arin zebilkion zainetan barrena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.
Eguzkian orban asko ikusten direnean, aktiboago, beroago dabilen seinale. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Bere zakila zure sabelaren gainean bero eta bete sentitzen duzu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.
François andreak hilik zegoela uste izan zuen; orpoen gainean eseri zen haren aurrean eta, esku bat hartuta, artean bero zegoela ohartu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
-Beroago egongo duk infernuan eltzea! -zakarragotu nintzaion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.
Janaria mahaian bero edukitzeko kobrezko ontzi berezi bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Auretan zehar astirotzean, kolpea hozten baitzaio eta haren mezua ez baita sentimenera bero heltzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.
Eskuak lehor eta bero zeuzkan beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
"Hil eta gero salda bero", pentsatuko zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.
Haizea itsas aldetik zetorren, bustia eta beroa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.
· Charronek bihotz-bero hartu ninduen oso. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Neskaren gorputzaren beroak, usainak eta koloreak zentzumenak bizkortzen zizkioten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.
Aletegira iritsi zen eta artoaren beroa sentitu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.
Amodioaren zoroa arrazoiz bete eta izoztu egin zela aitortu zion, desiraren beroa aspaldian urtu eta agortu zitzaiola. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 10. orr.
Odolaren beroa sentitzen ari nintzen masailean behera, zorabiatzeko puntuan nengoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 21. orr.
Etxean sartzean, ezaguna den norbaitek bostekoa eman balio bezala, suontziaren beroa sentitu zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.
Baina inork ez zuen utzi nahi manten, suaren eta katiluen beroa, zer eta berotu gabeko ohe hotz baten truke. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Guraso batzuek hauts kolorezko ume malestrukak ahal bezainbat zaintzen zituzten beren sabelen beroan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 132. orr.
Ahozkoaren beroa paperera ekarri nahian dabilela horditzen da kirol kazetaria, baina, egunkarietako erredakzioetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 110. orr.
Zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.
Gero, mozkorraldiaren beroan, helduko piezak jotzen hasiko zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.
Igitai erako gurdiek sarritan, hilketaren beroan, hain bat-batean mozten omen dituzte lohadarrak, ezen gorputzari kendutako zatia lurrean dardar ikusten omen baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.
Hori Adelari berari jakinarazi zion eztabaida garratz baten beroan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Ekintzaren beroan ez dago zalantzarik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.
Handia da, baldarra, baina beroa, lagun on bat bezalaxe. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.
Esan zidan kubatar neskak munduko neska ederrenak eta beroenak zirela eta har nezala kubatar andregai bat. Egunsentian, gutuna sinatu zuen Galoisek: "Har ezazu besarkada bero bat". «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.
Musu luze, heze eta beroa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 49. orr.
Florentek artistaren hizketa beroa entzuten zuen, sabela uzkur. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Lagun eta ikaskidearen bat-bateko hitzaldi bero, inspiratua miresten zuen eta aldi berean ikara zion. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.
Errenterian, omenaldi beroa eta hunkigarria, Egunkaria-k azpimarratu duen bezala. Herria 2001-08-02
Oso giro beroan, tentsio pertsonal ikaragarriak sortu ziren eztabaida bitartean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.
Hitzaldi bero luze hau guztia (utzi ere utzi zitekeena noski) egin zien gure zaldunak ahuntzainei, harako ezkur haiek urre-aroa gogorazi baitzioten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.
«Udazken beroa» iragarri dute metalgintzan, negoziatu ezean. Berria - Ekonomia 2004-06-29
Amak, halakoetan, aitaren aho beroa bridatu nahi izaten zuen, kontu haiek haurroi onik egingo ez zigutelakoan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.
ik beherago 19. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Gure jaunaren urte honetan lasai ibil gaitezke Espainiako kaleetan, ministro batek aho beroz adierazi duenez, eta hala egiten omen dute turista atzerritar askok.Hori esatean hain begirada bero, samurra egin dit, non neuri ere halako berotasun eta samurtasun bat eragin baitit barruan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.
Hara heltzean, harrera beroa eta ohorez betea egin zion garai hartan hirian zegoen Erromako Kuria osoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Goresmen beroenak bikote berri horri eta bere familiari. Herria 2004-07-08
Haren espos lagunari eta familiako guzieri gure dolumin beroenak. Herria 2003-02-20
Agur bero eta hunkigarria. Berria - Kultura 2004-03-27
Estebanek esker on beroa jaso dezala opari. Berria - Kultura 2004-03-20
Denei nire eskerrik beroenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 7. orr.
Esker beroenak Christian Durruty auzapez eta hunen inguruan lan egiten duten kontseilari guzieri. Herria 2005-02-03
Ongi etorri bero, sinple eta goxoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.
Zaharrenak helarazi dit "Buen viaje" bero bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Bi gutun mota bakarrik nituzke aukeran; gutun umil, bero, kristau bat, aleman berrerosi batena; gutun doilor, harro, hormatu bat, nazi amorratu batena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.
Amaren gaiaz hitz egiten zutela aurkitu ditudan gutun batzuetan hain bero mintzatzen nintzen non izutu egin bainaiz, eta neure buruari galdezka hasi naiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 168. orr.
Sorgortasun bero batek heldu zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Otoitz luze eta beroa egin ondoren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.
Otoitz bero honetan ari zela, estasiak hartu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1041. orr.
Zestoan eta Zumaian egin diote omenaldi bero bat bere lagunek. Herria 2005-09-01
Familiaren maitasun beroaz inguraturik itzali da. Herria 2001-03-22
Heriotza naturala irentsi ezin dituenari zer gelditzen zaio?: heriotza beroa gelditzen zaio; beroa, errea eta suzkoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.
Nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga-karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Halaxe errepikatu ziren aldeko iritzi beroak eta gutxiespenezko jarrerak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.
Bihotz-beroa izan nintzen gaztaroan, aitor dut, eta orduko ezko-izkribu oro urturik eta desitxuraturik heldu zait gaurko egunera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.
Ez zekien zenbat iraungo zuen Andreasen eta bere arteko egoera bihotz-bero hark. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.
Santa Mariako elizara hurbildu zenean, entzun zion Frantzisko dohatsuak, eta bat-batean bihotz-bero eta pozik handienaz bidera atera zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.
· Aztoraturik eta barne-bero nengoen, bada, ametsa izandako goiz hartan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.
Euren hizkuntza valencià dela esango dizute sutsu eta bero. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.
Espirituz oso indartsu eta bero baitzegoen, borroka berrietan etsaiaren aurka garaipen berriak lortzea zuen amets. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.
Espirituz oso indartsu eta bero baitzegoen, borroka berrietan etsaiaren aurka garaipen berriak lortzea zuen amets. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.
Jendea bero eta pilotariak bero. herria¬
-Ez duk oso bero esaten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.
Burua hotz eta bihotza bero! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 22. orr.
Hurbildu, eta musu bero bat eman zidan ezpainetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.
"Eta erreginak bero hartzen hau, gainera", ikusi zuen, bekaitzez. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 19. orr.
Urtebete ere ez zen musikagilea zendu zela eta omenaldi behartua zen, ongi merezitakoa zelako; nolanahi ere, donostiarrek bero eta sentimen berezia jarri zuten ekitaldi hartan. Askoren artean «Rataplan» - 78. orr.
Brasildarrak estilo berekoak dira, emakume beroak, eta ziur horiei ere gustatzen zaiela larrutan egitea. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 34. orr.
"Zertarako nahi ote du ni bero egotea?", pentsatu nuen, eta nahi zuena egiten utzi nion, jakinminez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.
Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.
Jakina, beren parte sentikorrena, erogenoena, kitzikagarriena eta benetan bero jartzen dituena laztanduz, hau da, klitoria. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
-Ez dut nahi zu oraindik korritzea -esan zuen-, oraindik ez zaude nik nahi bezain bero. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.
Nintzen konturatu ere egin nora heldu ginen, hain bero eta zoriontsu sentitzen nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.
Bakarrik nengoen etxean, eta zerrikeriak imajinatzeari ekin nion bero baino beroago. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Biluzik eta bero maitasunez; desiraz irakiten; nire bularren eta nire besoen dardara estu-estutzen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.
Teoriaren defendatzaileek ez dute afrodisiako behar handirik halere, nahiko bero baitaude lehendik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga-karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Udako sexu-bide hiper beroak xerkatzen nituena nik ere [...] hilabetekarietako gizon (29/3 buzt.) zein emazte (130 p) super hornituekin? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 115. orr.
Begi beroekin begiratzen dit, bekatu begiekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.
Haren intuizio zientifikoak huts egiten ez bazion, huraxe zen La Jollako neskarik motxin-beroena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.
Unaik osabaren ogibidea eta zaletasunak nahasten zituen, inondik ere, Kristina aho-beroaren marmarien ondorioz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
-Aho-bero bat delako: tipo ezatsegin bat, emakume guztiak maiteminduta dauzkala uste duena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.
· (adizlagun gisa) Aldiz, ezker aldean dagoen gizonak penitentzia guti egunero, iduriz, hain dago alegera eta aho bero. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.
Prokuradoreak haren doinu ironikoari ez zion kasu izpirik eman eta aitzina jarraiki zuen, aho bero. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
-Herri honetan gauzak aldatzen hasiak dira, eta anitz aldatuko dira oraino -segitu zuen aho bero, bere hoztasunean murgilduz-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Beroak zegoen, eta bazekien kopeta sutan zeukala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Beroak nago -esan dio senarrak, burua egunkaritik altxatu gabe. «Bizia lo», 2003 - 35. orr.
· Amerikar bizargabe bat dut buruan, betile beltz lodiekikoa, beroak itotzen dagoena New Yorkeko etxe bateko hogeigarren solairuan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.
Beroak jota zegoen, baina Pepponek lehena iristeko agindu zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Etxeetako hotsak, autoen burrunbak, oihuak, zaunkak, ez dira batere aldentzen karrika argiztatuetatik, beroan gelditzen dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.
Neska gazte haren irritsek beroan jartzen zituzten lurraren fruituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.
Orain beroan ibiltzea komeni zaio, hoztuz gero okerrago da eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.
· Gaueko ordu berandu hartan, gela hartako beroan, gogortasuna eta borondatea urtzen ari zitzaizkion barrenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Beroan bero, zernahi gauza hitzeman du, lan-gabeziak gibelerat egin dezan, bizitegi gehiago izan dadin eta hein bat prezio onean, mozkin-zergaren zama arinagoa izan dadin, eta holako. Herria 2005-09-08
Orduan, hasian hasi eta beroan bero, Emmarentzat neuzkan sendimenduak aitortu nizkion. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.
Hasian hasi eta beroan bero, gobernuburuak erran du ere helduden urteko badugula garapen ontto baten mentura eta aurrekontuak pikoan ezarriko direla Europa-maileko neurrietarik ariz xuxen xuxena. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.
Hau ere hitzeman du beroan bero, urte bat barne langabezia %10ez nahi duela ttipiarazi. Herria 2004-12-16
Espantu asko ere beroan bero frantses gobernuak iheslarientzat egiten duen indar bereziaz. Herria 2001-06-21
Zein da Europako diputatuen erreakzioa, beroan bero? Berria - Harian 2006-03-23
Nihauren baitarik dut beroan bero hasi holako korda luzea, hain luzea eta koropilotsua non orain honetan gelditzeko gogoarekin bainago. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.
Beroan bero lotu dira hastetik, 17-6 eta holaxe joan ere 36 taraino, parioak ere alde zituztelarik oro har. Herria 2003-07-10
· Berotan bero zeukan gorputza. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.
Anneren testuan ez da "beroarena kentzeko" astirik izan; gertaeren pisupean, sentimenduaren beroan idatzita dago hizki bakoitza. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Kontatzen ziren istorio asko zurrumurruak ziren, lekuko jakinik gabeak, baina, beroarena kenduta ere, izugarriak gertatzen ziren izugarrikerien bertsioak, lazgarriak tortura lazgarrienei buruzko pasarteak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 342. orr.
Beroarena kendu behar zaio beti kontrazaletako laudorioari, hil berria den abelburuaren pisuaz esan ohi den bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.
Beroarena kendu behar bazaio ere, autokritika kutsua hartzen diogu guk baieztapen horri. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.
Ahoberoaren hitzek belarriak erre ditzakete, beroarena kendu ezean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 44. orr.
Kafesne bero-beroa eskatu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Lisa, zutik, odolki zati bero-bero bat jaten ari zen, Andoilak, binan-binan pilatuak, osasuntsuak eta apartak; saltxitxoiak, txantreen bizkarrezurren antzekoak, beren zilarrezko kapaz estalirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Muskuilu erreak, bero beroak, jateko jada prestatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.
Kafesne bat hobe, bero-beroa! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.
Gernikako hautsak oraino bero-beroak zirelarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 164. orr.
Katilukada te gozo bero-beroaren inguruan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.
Jaso zuten, bildu zuten estalki bero-berotan, eta bere gelako ohean etzan zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.
Bero-beroan idatzitako testamentua. Bero-bero dituzu ezpainak. gu guzien partez gure esker bero beroenak eta agian helduden urte arte! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
· (adizlagun gisa) Gurasoek bero-bero eskertu zioten Ziarsolo labartzarrari nire lehenengo lan hau eskaini izana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.
Aita bero-bero haserretu zen, eta gehiegizkoa iruditzen zitzaion horren berandu itzultzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.
Egun hauetan bero-bero dago giroa. Berria - Gaiak 2004-08-26
Aurpegia bero-bero sentitzen du eta eskumako matraila eskuan sostengatzen du, ukondoa barra gainean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.
Jendea esku-zarta azkengabean abiatu zuan bero-bero. Txillardegi «Putzu», 1999 - 109. orr.
Bero-bero nengoen, potxotxa pilpiraka eta sutan neukan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.
Bero-bero egotetik ezer ez sentitzera igarotzen naiz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.
Jendea esku-zarta azkengabean abiatu zuan bero-bero. Txillardegi «Putzu», 1999 - 109. orr.
Miazkatzen dionean bera ere bero-bero jartzen delako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Ni bero-bero eginda eta barrabilak lehertzeko zorian nengoela, izterrak bereizi eta bere natura ikusi ahal izan nian. Aitor Arana «Onan», 2000 - 63. orr.
Hotz egiten duenean zuritu egiten gara, eta bero egiten duenean gorritu. Bero egiten zuen bai, bero galanta, baina ez nengoen inola ere urduri. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.
-Hemen beroegi egiten du... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.
Hoteleko logelan beroegi egiten zuela eta, gehiegi edan nuela eta [...] ez nezakeen bakerik aurki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.
Ez du aurreko egunetako berorik egiten. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.
Zinez bero egiten zuen ganberan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Gertatzen da alabainan zonbait egunez izigarri bero egitea bainan denen buru idorte handiegirik gabe. Herria 2003-08-14
Bero egiten zuen bai, bero galanta, baina ez nengoen inola ere urduri. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.
Abenduaren hasiera izan arren bero egiten zuen. pianoa toki berean jotzen entzungo dugu, hotz, euri edo bero egin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
· Bero egiten zuen oso. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.
-Ez gaur eta ez bihar ez dik enbatak joko, ez dik nahikoa bero egiten, epelegi zagok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.
Apirila zoragarri doa; ez du ez bero askorik ez hotz handirik egiten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.
Bero gutxixeago egingo balu! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.
Handia zen pabilioian egiten zuen beroa, egunetan pilatua seguru asko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 129. orr.
'Berebiziko beroa egiten din hemen, eta horrek abaildu hau... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.
Zelako beroa egiten duen, e?' diot. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Loak hartzeko moduko beroa egiten zuen gelan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Berdin zigun hotz egin nahiz bero egon, euria ari edo haizea ibili. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 317. orr.
Bero zegoen kanpoan, eta beroago barruan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Neguan bero dago, eta oso gustura egoten da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Egunsentian, bero zegoen dagoeneko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Gau hartan, garbikuntza egin ondoren, etxartera joan eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen. Elizen arteko biblia Tb 2,9
Bero zegoenez, txabolako atarira bi aulki atera eta izarrei begira hartu genuen kafea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Bero dagoenean, areago zabaltzen dira larruazalaren ondoko kapilarrak, eta odol gehiago pasatzen uzten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.
· Eguzkiaren erradiazioa, zuzenean, bero egoteko erabiltzen dugu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Giroa, bero, beroegi. orpoen gainean eseri zen haren aurrean eta, esku bat hartuta, artean bero zegoela ohartu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Edozein gisaz, bero-hotzak izigarri handiak izaki, egoera haietarat egokitzeko bakterioak ziren funtsezkoenak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.
Beraren bizimodua [...] bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.
Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako bero sapa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Bero sapa baino ez, labe bat irekitzerakoan bezalakoxea, aire irakinezko bafada. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak. Berria - Kultura 2004-07-30
Behar den bezalako aroarekin, ez euririk, ez bero saparik. Herria 2005-05-12
Hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
Bero sapa egiten du. Berria - Kultura 2004-12-26
Bero sapa genuen goiztiritik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 137. orr.
Bero sapa itogarria egiten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.
Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan eta bero sapa emankorretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
1911n, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.
Arratsaldean, bero sapako orduak igaro ondoren, patioan eseri eta etxekoekin hizketan aritzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Bero sorra (hau da, ura lurruntzeko behar den energia kantitatea) oso altua da (gramoko 0,58 kcal inguru), eta horretan galtzen den beroa nahikoa eta gehiago da barrura sartzen den aire beroaren eragina arintzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Badu urak beste propietate bat ere, guztiz praktikoa: oso altua duela bero sorra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Ura lurruntzen erabilitako energiaren parte bat bero sor gisa itzultzen da atzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Gorputzaren gainazalera iristen den uraren lurrunketan, energia asko galtzen da bero sor gisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.
Galera horretan doan bero sorra 300 kcal baino gehiago da (eguneroko dietan hartzen den energiaren % 10, gutxi gorabehera). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Harri horren gorputzean dagoen likidoa eta airea erretzen eta galtzen direnean eta, oraindik bere barnean bero sor baten hondarrak dituela uretan sartzen bada, artean suaren indarra hartu gabe dagoenean, likidoa berriz sartuko zaio irekita dauzkan poroetan eta irakiten hasiko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.
Argizaria ere berotan urtu egiten da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.
Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Artoa erein berotan, azi berotan eta jan be berotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.
Deskarga normal batean milioi bat pasa wat doaz: gehienak berotan lehertzen dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
-Kafea berotan hartu behar da, emakumeak legez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.
Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen; bigarrenarekin ez hotz ez bero; hirugarrenarekin, ordea, gustua hartzen hasi. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.
Ez hotz ez bero uzten zaituzten gramatika bateko esaldiak, besterik ez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.
Hotz-beroa ez hotz ez bero zen, eta gainean genuen ilunabarra. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.
Ibex 35, beste behin ez hotz ez bero, %0,29 igo zen. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Reala, berriz, ez hotz ez bero dabil azken sei edo zazpi sasoietan. Berria - Kirola 2006-01-29
Horregatik bizi gara eguraldiari begira, eguraldiaren eta bizi-beharraren hotz-beroen azpian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.
Urtearen hausguneak berak nahasten baititu hotz-beroak, biok beharrezkoak, hodeiak oinaztua egin dezan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Eguzki beheratuaren argia ez zen etxe tarteetatik baino iristen pasealekura, eta argi-itzalak eta hotz-beroak sortzen zituen: argitan epel, itzalean hotz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.
Tira, kontatuko didak bertako neskak esaten den bezain mariberoak diren! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 61. orr.
O, mariberoak halakoak! nolako plazera izango duzuen orain, larrua jotzerakoan! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.
-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 96. orr.
Sentitzen al duzu maribero horrek? esaidazu, esan, sentitzen al duzu nola hondoratzen zaizun? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.
agur bero (14); agur bero bat (13); amodio bero (5); arratsalde bero (6); artean bero (7); baina bero (5); baino bero (5)
bero apur (6); bero apur bat (6); bero ari (5); bero bafada (5); bero bat (157); bero bat egin (7); bero bat eman (6); bero bat eskaini (5); bero bat sentitu (5); bero batean (23); bero batek (11); bero batekin (7); bero baten (21); bero batez (9)
bero bero (192); bero bero bat (9); bero bero dago (7); bero bero eginda (14); bero bero jartzen (19); bero bero zegoen (9); bero beroa (33); bero beroak (10); bero beroan (14); bero beroenak (13)
bero bolada (5); bero da (9); bero dago (23)
bero edo (5); bero egin (10); bero eginda (14); bero egiten (47); bero egiten du (7); bero egiten duenean (5); bero egiten zuen (19); bero egoten (7); bero erre (5); bero errea (6); bero eta hotz (8); bero gaitza (8); bero gehiago (7); bero handi (12); bero handia (57); bero handia egin (7); bero handia egiten (15); bero handiagoa (12); bero handiagoa egiten (5); bero handiak (18); bero handiegia (10); bero handien (7); bero handirik (11); bero haren (5); bero hartan (9); bero hartu (5); bero hazi (5); bero hezea (6); bero honekin (13); bero honetan (5); bero hori (13); bero horrek (7); bero hura (6)
bero ikaragarria (5); bero itogarri (5); bero itogarria (12); bero itogarriak (5); bero izan (5); bero izugarria (8); bero jartzen (28); bero kiskalgarria (8)
bero sapa (41); bero sapak (9)
bero utzi (5); bero xorta (5); bero xorta bat (5); bero zegoela (7); bero zegoen (29); bero zen (20); bero zeuden (6)
beroak bero (7); beroan bero (46); besarkada bero (13); besarkada bero bat (9); bezain bero (13); bezen bero (7); bihotz bero (6); bihotza bero (6); biziki bero (13); buru bero (10); burua bero (7); da bero (6); duen bero (6); dutxa bero (5)
eder eta bero (6); egun bero (16); egun bero batean (6); esker bero (12); esker bero beroenak (6); esku bero (5); ez hain bero (6); gau bero (8); gauza bero (15); gauza bero bat (11); gela bero (6); gero eta bero (6); giro bero (18); giro bero batean (6); giroa bero (13); giroa bero bero (7); goresmen bero (9); goresmen bero beroenak (7); haize bero (10); hotz bero (5); hotz eta bero (6); hotz ez bero (13)
jantzi bero (5); kafe bero (9); milesker bero (5)
odol bero (6); odola bero (5); omenaldi bero (15); omenaldi bero bat (10); ongi etorri bero (39); oraindik bero (10); oraino bero (5); oso bero (19); salda bero (8)
uda bero (5); udako bero (13); ur bero (22); zerbait bero (5)
agur beroa (12); ahots beroa (5); aire beroa (8); argia eta beroa (8); arnasa beroa (6); bere beroa (5); bero beroa (33)
beroa baino (5); beroa behar (7); beroa da (20); beroa dela (6); beroa egin (52); beroa egin diote (8); beroa egin zioten (16); beroa egiten (31); beroa egiten zuen (13); beroa eman (9); beroa emanez (5); beroa ematen (15); beroa eskaini (8); beroa espero (5); beroa eta hotza (7); beroa hartu (6); beroa hartzen (8); beroa iragarri (5); beroa izan (40); beroa izan zen (12); beroa izanen (11); beroa izango (16); beroa izango da (10); beroa izaten (5); beroa jasanezina (5); beroa jaso (10); beroa jaso zuen (6); beroa jasotzen (5); beroa senti (5); beroa sentitu (19); beroa sentitu zuen (6); beroa sentitzen (17); beroa sortu (6); beroa sortzen (6); beroa zegoen (7); beroa zela (6); beroa zen (34)
bezain beroa (14); bihotz beroa (6); dutxa beroa (8)
egun beroa (10); eguneko beroa (6); eguzkiaren beroa (11); esku beroa (6); esne beroa (13); ez beroa (6); gehiegizko beroa (7); giro beroa (31); hain beroa (5); haize beroa (6); harrera beroa (50); harrera beroa egin (24); harrera beroa izan (6); hats beroa (6); hotz beroa (13)
izugarrizko beroa (5); kafe beroa (5); kafesne beroa (9)
odol beroa (12); odolaren beroa (9); omenaldi beroa (23); omenaldi beroa egin (5); omenaldi beroa eskaini (5); ongi etorri beroa (26); ongietorri beroa (16); ongietorri beroa egin (6); oso beroa (15); oso beroa izan (5); oso harrera beroa (6); salda beroa (16); talde beroa (6); te beroa (6); txokolate beroa (18)
uda beroa (7); udazken beroa (5); ur beroa (38); zopa beroa (6)
baino beroago (21); ezin beroago (5); gero eta beroago (10)
bero beroak (10); beroak bero (7); buru beroak (6); eguzkiaren beroak (12); haize beroak (8); haren beroak (5); hotz beroak (10); muga beroak (6); txalo beroak (15); ur beroak (8)
bero beroan (14); beroan bero (46); giro beroan (8); zeruko alor beroan (5)
beroaren azpian (5); beroaren eraginez (13); beroaren eta hotzaren (5); beroaren gatik (5); beroaren usaina (5); haize beroaren (5); ur beroaren (15)
hotz beroen (6)
agurrik beroena (13); beroena egin (7); beroena egina (8); beroena izan (6); ongi etorri beroena (118); urterik beroena (8)
agiantza beroenak (19); agur beroenak (6); agurrik beroenak (9); bero beroenak (13); beroenak aita (5); beroenak aita ama (5); beroenak aitama (5); beroenak bi (7); beroenak bikote (6); beroenak eman (8); beroenak ere (8); beroenak eskaintzen (5); beroenak espos (11); beroenak espos berrieri (9); beroenak eta (17); beroenak familia (14); beroenak familia guziari (9); beroenak familiari (6); beroenak guzieri (8); beroenak haren (14); beroenak horien (7); beroenak onhar (5); desira beroenak (5); dolumin beroenak (74); dolumin beroenak familia (7); dolumin beroenak haren (10); esker bero beroenak (6); esker beroenak (34); eskerrik beroenak (53); eta agiantza beroenak (5); eta agurrik beroenak (5); eta goresmen beroenak (18); goraintzi beroenak (5); goresmen bero beroenak (7); goresmen beroenak (106); goresmen beroenak bi (6); goresmen beroenak espos (9); goresmen beroenak eta (5); goresmen beroenak familia (6); gure agiantza beroenak (5); gure dolumin beroenak (42); gure esker beroenak (7); gure goresmen beroenak (18); konplimendu beroenak (5); nire eskerrik beroenak (6); zorion beroenak (11); zorionik beroenak (9)
egun beroetan (7)
txalo beroez (5)
odol beroko (10); ur beroko (5)
odol berokoak (6)
berorik ez (10); berorik gabe (5); ez berorik (7); suaren berorik (5)
eguzki berotan (6); ur berotan (16)
bihotz beroz (5); gogo beroz (22); ur beroz (5)