Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berotasun 1 iz beroa denaren nolakotasuna.

Berotasunik ere ez dugu ikusten, ez hotzik begiekin atzematen ahal.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Suaren berotasun izugarriagatik ezin zenez lapikoei eragitera hurbildu, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Kriseiluko sugarraren berotasuna sumatu nuen masailen parean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Pariseko asfaltuaren berotasuna udako eguzkiak kiskaltzen duenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.

Tenperatura igo ahala, aireak ur-lurrun gehiago behar du asetzeko; beraz, berotasuna eta hezetasuna, biak gehitu behar zaizkio giro-tenperatura normalean arnasturiko aireari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Berehalakoan sumatzen dut, oihalaren tartetik, nire izterraren berotasuna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

Izaren arteko berotasunean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

Oraintxe ere animalia asko sortzen da lurretik, euriek eta eguzkiaren berotasunak eraginda.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Hiri hartarik 9.000 metra goratan aurdiki zen orduan uranium bonba, bere suan oro erretzen zituela eta 70.000 jende suntsitzen, 5.000 graduko berotasunean.  Herria   2005-08-11

Korridorera atera zirenean Amianoren alaba besarkatu zuen, gero berari ere harrigarria gertatu zitzaion berotasunaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Berotasunez agurtu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Berotasun handirik gabeko txalo banaka batzuk entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Horren ondotik, berotasunezko hitzak zuzendu zizkion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

-Bai, jakina -erantzun nuen, batere berotasunik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 204. orr.

Sarak berotasun hura eskertzen zion Sergiori, eta ez zuen besterik behar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 57. orr.

Zaleen berotasunaren premia izango du taldeak.  Berria - Kirola   2004-04-17

Nahiago dut instrumentuen berotasuna, soinu elektronikoa baino.  Berria - Kultura   2006-05-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berotasun leuna nabaritu zuen masailetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Berotasun handirik gabe ihardetsi zioten nire agurrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Berotasun bizia eskuineko izterrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 181. orr.

Langileak, erdi biluzirik, kanpoko berotasun ikaragarrian eta trafikoaren kutsadura zarratatsuan ari ziren lanean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Aitaz gogoratu orduko zainetan gora igotzen zitzaion berotasun kiskalgarri hura ez zen, ordea, aitarenganako errukiak sortua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Halako berotasun gozo bat igo zitzaion aurpegira, eta bere senetik aterata geratu zen; unetxo bat baino ez zen izan..  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Sistema bera hiri handiek sortzen duten «berotasun uharteetan» inspiratutakoa dela adierazi du Breningek.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Berotasun bolada etorri zitzaion, errekako haizea taberna barruan jotzen balego bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.

Neska ederra, bai horixe, pentsatu nuen berotasun bafada bat gorputz osoa goiti-beheratzen sentitzen nuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 95. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Anaiarteko harremanen giza berotasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Gogo txarrez egiten dut lana, zalantzaz, damuz eta giza berotasun eskasez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

Barne-berotasunak eta adiskidetasun-gogoak gorantz bultzatzen dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Gutxika-gutxika gorputz-berotasuna galduz zihoan, eta azkena gero eta gertuago zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Ikasliburua bera ergelkeria hutsa zen, liburu frantses batzuetatik puskak hartuz egina, argitasunik eta gogo-berotasunik gabe idatzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Ez nuen gogo-berotasun gehiegi jarri nahi, baina ez nuen ezta ere axolagabekeria transmititu behar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Hark, isekak gutxietsiz, eskerrak ematen zizkion Jainkoari bihotz-berotasun handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Hotzaren pedagogia ezartzen da sexu-berotasunaren aurkako erremedio gisa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus