Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoak bereizi genituenean irri egin genuen elkarri begietara begiratuz zeharo maitemindutakoen gisan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 13. orr.
Jainkoak batzen duena ez dezala gizonak bereiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.
Lainezek apur bat bereizi ditu ezpainak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 105. orr.
Apretagile batek sartu behar izan zuen borrokaldian, eta ostikoka eta bultzaka, bereizi zituen atzenean bi arerioak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Ez, ez da herritartasunaren zentzu elitista halako bat artista eta gainerako herritarrak bereizten dituena, artistak hartu duen ezagutza-modua baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.
Bekaizkeria halako bat jabetzen zen bizarginaren arimaz bien bizitzak bereizten zituen amildegiaz kontu egiten zuenean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Ia herri guztien lege politikoek eta zibilek bereizi egin dituzte, arrazoiz, bi gauza horiek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.
Soinu bat entzuten zen gure etxea eta Sam Lawtonena bereizten zituzten hesietan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Maionesa, pixka bat urtua, krema horizko putzu bat zen, odol errekastoa bi adarretan bereizten zuena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.
Garbi dago bi ikuspegiak bereizi behar direla, eta zenbat eta zorrozkiago hobe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.
Geroztik Eric Rohmer-ek (1977) hiru espazio mota bereizi nahi izan ditu filmean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.
Diskurtsoan bertan aurki daitezkeen bigarren mailako harremanak bereizi behar dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.
Baina aldaera fonologikoak, zeinei esker hizkuntzaren hotsak bereiz eta sailka baititzakegu, ez dira gertatzen laringearen jokoari esker. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Paperetako elementu desberdinak bilduz hiru laguntza sail bereiz daitezke: [...]. Herria 2005-12-29
Nekez bereiz litezke tenperatura-aldaketa oso txiki horiek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Badirudi erraz bereiz daitezkeela, orobat, argazkizko erregistroa (argazkia aztarren bezala hartua) eta argazki bidezko formalizazioa (argazkia idazketa bezala hartua). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.
Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 157. orr.
Paulo apostoluak bereizi egiten ditu Jaungoikoaren barne ekintza sortzaile eta eratzailea eta sorkarien ageriko egintzak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.
Plangintzan erantzule direnak jo eta ke aritu dira sailkatzen eta disekatzen: testu luzeak eta laburrak bereizi dituzte, umeenak eta nagusienak, iraganekoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak, ideologikoki zuzenak direnak eta ez direnak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.
Euskal Y-aren egitasmoan 28 zati bereizi dira. Berria - Harian 2006-04-25
Bere kezka nagusien artean, amaren eta emakumearen irudia bereiztea da, bai gizartean eta, horren isla gisa, baita literaturan ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
Bi gaiak, ezberdinak izanik, ez dira leku horretan ongi bereizten, eta horrela badirudi mintzaldian kontraesana agertzen dela, berez horrelakorik ez denean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.
Izan bitez argizagiak zerusabaian, eguna eta gaua bereizteko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.
-Zer dugu? -Josuk, eskua neskaren izterretik bereizi gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Gerrak elkarrengandik bereizi gintian, hiri berean bizi baginen ere. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.
Askatu zituzten hedeak; atzera eragin zioten zaldi izpildunari, muturrean zartako batzuk emanez; hitz gutxitan, bereizi eta elkarrengandik aldendu zituzten zaldiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.
Idazle "handia" idazle xinpletik bereiztea eskatzen bazait, nahiago dut joko horretan ez sartu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.
Honek bereizten du, halaber eta bereziki, esalditik eta proposiziotik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.
Hizkuntzalaritza, arreta handiz bereizi behar da etnografiatik eta historiaurrekotik, horietan hizkuntzak dokumentu moduan soilik hartzen baitu parte. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Lebitarrak, beraz, beste israeldarren artetik bereizi eta Aaroni eta beronen semeei emango dizkiezu laguntzaile gisa. Elizen arteko biblia Zen 3,9
Israelek, Daviden erreinutik bereizi zen hartan, Nebaten seme Jeroboam izendatu zuen errege. Elizen arteko biblia 2 Erg 17,21
Bereiz itzazu ura eskuan hartu eta zakurrek bezala miazkatuz edango dutenak, edateko belauniko jarriko direnengandik. Elizen arteko biblia Epa 7,5
Objektu transzendental hau sentsuzko datuetatik ezin da bereizi, zeren orduan ez baita ezer geratzen horren bitartez hura pentsatzeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.
Baina, zergatik bereizi elizatik? Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Erromatar politika, menderatu ez zituzten herri guztietatik bereiztea izan zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.
Ez daitezke bereiz bata bestetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.
Hiru urtez behin, urteko uztaren emaitzen hamarrena bereizi eta hiriko biltegian gordeko duzue. Elizen arteko biblia Dt 14,28
Israeldarren lurreko fruituetarik nik ondaretzat emandako hamarrenak jasotzean, hamarrenen hamarrena bereizi eta niri, Jaunari, eskainiko didazue. Elizen arteko biblia Zen 18,26
Horretatik guztitik, bereizi zati bat Jaunarentzat. Elizen arteko biblia Zen 31,28
Gengis Khanen biloba Hulagu-ri bereizi diote Nasir al Dini dagokion munduaren bazter hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.
Han, ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Eta hementxe nago, zeuretzat bereizi zenuen herriaren erdian, zenbatu ere ezin den herri handi horren erdian. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.
Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea, paisaia jakin batzuk hautatuz eta gainerakoak baztertuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.
-Egia esatera, ez naiz ederrena bereizteko gai. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 125. orr.
Israeldarrek emandako guztitik zati bat bereiziko duzue Jaunari zeuen eskaintza egiteko: zatirik hoberena bereiziko duzue Jaunari eskaintzeko. Elizen arteko biblia Zen 18,29
Ez nuen kolkoa kargatu beraiek bezala, zuhaitz bakoitzean onena bereizi eta erdijan egiten nuen bertan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.
Egokien dena bereizten jakin dezazuen. Elizen arteko biblia Flp 1,10
Janari guztietatik, gorputz bakoitzak berari dagozkionak bereizten eta organoetara zabaltzen baititu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.
Gorri eta beltzak ezin izan zituen bereizi: "beltz-beltzak" omen ziren guztiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Ozta-ozta bereizten duzu poza eta oinazea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.
Batzuetan ez omen zituen errealitatea eta fantasia bereizten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 224. orr.
Turistak bereizteko metodoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 127. orr.
Edozein eragile bortitzek nahastu eta desagertu egiten ditu gauzen arteko diferentzia txiki horiek, inoiz egia eta gezurra bereizteko balio izaten dutenak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.
Bestela esan, bokal artean ez dugu bereizten bren eta ßren arteko desberdintasuna: desberdintasun hori alofonikoa da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.
Ordura arte ez nuen jakin txorien kantuak bereizteko gauza nintzela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.
Egon da, orobat, testu homerikoen azpian garai desberdinetako pasarte eta elementuak bereizten ahalegindu dena, hain zuzen, testu horien kokaleku historikoa modu modernoan zehazteko asmoz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Marteko hego poloan hiru zati bereizi ditu Jean-Pierre Frantziako astrofisikariak zuzendutako zientzialari taldeak. Berria - Gaiak 2004-03-19
Arrazoimena gai al da lau hauek bereizteko eta definizio bidez mugatzeko, kolorea ikusmenez, ikusmena barne sentimenez eta barne sentimena berez sumatuko ez balitu, bitarteko baten falta sumatuta? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 130. orr.
Ez du ez pobrerik, ez aitonen semerik, / Ez du ez haurrik, ez agurerik, / Ez du ez arrik, ez emerik / Herioak bereizten. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.
Bereizi egiten ditugu -hizkuntzak bereizi egiten ditu- gure hiltzea eta animalien azken "naturala"; gure hiltzea gauza bat da eta haiena beste bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.
z / s eta tz / ts bereiztea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.
Ikusmen mota hauek ere, erretinako bi zelula motetan baterako edo besterako gehien zein baliatzen diren, horren arabera bereizten dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Askoz ere zailago da argi moteletan objektu txikiak bereiztea edo xehetasun handiz ikustea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.
Bi arazo bereizi behar dira hemen: lehengaien prezioen lurruntasuna, bereziki nabarmena, eta prezio horien epe luzeko bilakaera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Zail gerta daitekeela bereiztea diptongoa ala hiatoa den entzuten duguna. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.
Joko honetan nahiko erraza da bereiztea zer den kanpokoa eta zer barnekoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.
Nire aurretiko beste idazle batzuek garbi erakutsi dute zein kaltegarria den lapurreta bortitzen zigorrak eta lapurreta engainuzkoenak ez bereiztea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.
Errealismoa eta analogia ongi bereiztea komeni da, beraz, lehendabizi. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Ni baino gizon zuhurrago eta ikasiagoek historian bilbe bat, erritmo bat, aurrez erabakitako egitura bat bereizi dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.
Espainiarrek ez zuten bereizi aberats eta pobrea, diruduna eta behartsua, eta etxe guztiak larrutu zituzten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.
Aldi hartan, idazterakoan letra batzuk ondo bereizten ez nituela eta, oso antzekoak egiten bainituen n eta r, edo s eta z, eta beste hainbat, Adela tematua zebilen hobeto bereizi behar nituela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Lore urrundik bereizi nuen besteengandik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 26. orr.
Mundu mailako esportazioen epe luzeko hazkunde-tasa, bolumenari dagokionez (produktuak bereizi gabe), ia bi bider handiagoa da, batez beste, munduko BPGarena baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.
Orduan bereizi nuen jende artean kukuturik zapata zuridun morroia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.
Nola bereiz maite hori bidaztien artean? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.
Begi bat itxita bereizi nuen haren bizar ezohikoz egin gabea, haren ile berri harrotua, haren txandal nabarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.
Azentu esaten zaio silaba bat bere ondoan gertatzen diren gainerakoetatik bereizteari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Gauez ez da ibaiko ur zikina bereizten, ezpada bere zurrumurrua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.
Han bereizi zirelarik, Hamidak aurrera egin zuen bere etxera heltzeko. Berriz elkar ikusiko genuela hitz emanez bereizi ginen Marie eta biok. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 121. orr.
Bereizi ginenean, ordea, konturatu ginen zenbateraino geunden lur jota edo indartu berriak biziraupenerako. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.
Elkar gaitezen inguruetako herriekin; izan ere, bereizi ginenez geroztik kaltea besterik ez dugu izan! Elizen arteko biblia 1 M 1,11
Geroztik, ez zituan elkarrengandik bereizi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.
Hura zen Maxengandik bereizi zen lehen aldia... 12 urtean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.
Neska bereizi egin zitzaion eta, beste espaloira iritsirik, urratsa biziagotu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 67. orr.
Bere musika talde kutunena duela sei hilabete bereizi zen, eta hil izan balira bezainbat atsekabez haiengatik negar egin ondoren, [...]. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat, nahiz eta berak ez izan horren froga anatomikorik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Azterlan horiek berresten bide zuten badirela zinez zenbait ezaguera-ahalmen edo adimen bereizi eta autonomo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.
Begiaren denbora-bereizmena: Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Hango ura ere, ordea, beroa eta likatsua zen, ez gozoa, gazia, eta horra gure atzamarrak orain, alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela. Itsasoaren mila uhainen ezin bereizizko azantzek murmurika bakuna egiten duten molde berean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.
Jakintza- eta sineste-nahasketa ezin bereizizkoa dela irudiaren ikuslearen psikologia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.
Hurrengo orduak ezpainak elkarri lotuta igaro genituen, eskuak elkartuta, gogoa bat eginik, gorputzak besarkada ezin bereizizko hartan elkarri itsatsita, askatasun zabal eta mugarik gabean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.
Unión Artesanaren barne bizitzaren lekuko adierazgarria da [...] eta haren poz guztien bidelagun ezin bereizizko. Askoren artean «Rataplan» - 56. orr.
· Kausa-, espazio- eta denbora-kontzeptu horiek adimenetik ezin bereizizkoak dira. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Donostia eta Danborrada elkarrengandik ezin bereizizkoak dira. Askoren artean «Rataplan» - 35. orr.
Ikuspegi erabat analitiko batetik abiatuta, adierazgarritasunaren kontzeptua ez ezik, artearena ere, hartatik ezin bereizizkotzat jotzen baitu, berritik definitzeko asmoa hartzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.
apur bat bereizi (5); argi bereizi (5); artean bereizi (10); artean bereizi behar (5); aurpegitik bereizi (3)
bereizi ahal (26); bereizi ahal izan (9); bereizi ahal izango (5); bereizi ahal izateko (9); bereizi arren (3); bereizi arte (4); bereizi behar (109); bereizi behar da (11); bereizi behar dira (38); bereizi behar ditugu (5); bereizi behar izan (6); bereizi behar lirateke (4); bereizi beharko (13); bereizi beharko litzateke (3); bereizi beharra (29); bereizi beharra dago (7); bereizi beharrean (6); bereizi beharreko (3); bereizi da (6); bereizi dira (10); bereizi ditu (21); bereizi ditugu (5); bereizi ditugun (4); bereizi ditut (6); bereizi dituzte (7); bereizi du (5); bereizi dute (3)
bereizi eta gero (4); bereizi eta urrundu (3); bereizi ezin (6); bereizi ezinak (3); bereizi ezinik (6); bereizi gabe (36); bereizi ginen (12); bereizi ginenean (4)
bereizi izan (9); bereizi izan dira (3); bereizi izanak (4); bereizi nahi (37); bereizi nahi izan (9); bereizi nahia (3); bereizi nahian (6); bereizi nituen (5); bereizi nuen (8)
bereizi ohi (12); bereizi ohi dira (7); bereizi ondoren (12)
bereizi zen (20); bereizi zirela (3); bereizi ziren (30); bereizi zituen (36); bereizi zituzten (12); bereizi zuen (16); bereizi zuten (3)
besteengandik bereizi (4); bestetik bereizi (3); beti bereizi (5); bi bereizi (5); bi bereizi behar (3); bi gauza bereizi (3); biak bereizi (3); bikoteak bereizi (3)
elkarrengandik bereizi (33); elkarrengandik bereizi behar (4); elkarrengandik bereizi ondoren (3); elkarrengandik bereizi ziren (3); erabat bereizi (9); erabat bereizi behar (3); ez bereizi (4); ezin bereizi (8); ezin da bereizi (8); ezin dira bereizi (9); garbi bereizi (7); gauza bereizi behar (3); gehiago bereizi (6); gero bereizi (5); gorputzetik bereizi (3); gurasoak bereizi (3); guztietatik bereizi (3); haietatik bereizi (3); harengandik bereizi (4); horrela bereizi (3)
inor bereizi gabe (3); izaki bereizi (3); mota bereizi (5); nigandik bereizi (6); niregandik bereizi (5); nola bereizi (7); normalizazio prozesua bereizi (3)
ondo bereizi (8); ondo bereizi behar (4); ongi bereizi (3); politika bereizi (3); prozesua bereizi (4); taldetik bereizi (3); termino bereizi (3)
zati bereizi (3); zehatz bereizi (3)
bereizte aldera (4)
artean bereiztea (10); bereiztea erabaki (4); bereiztea erabakitzen (3); bereiztea erabakitzen badute (3); bereiztea zaila (5); bereiztea zer (6); bereiztea zer den (4); biak bereiztea (4); denaren artean bereiztea (4); ez bereiztea (7); ondo bereiztea (3); ongi bereiztea (3)
artean bereizteko (6); batzuk bereizteko (3)
bereizteko ahalmena (4); bereizteko arrazoi (3); bereizteko aukera (4); bereizteko balio (16); bereizteko beharra (3); bereizteko ekimena (3); bereizteko erabili (5); bereizteko eskatu (6); bereizteko funtzioa (3); bereizteko gai (15); bereizteko gaitasuna (4); bereizteko gauza (13); bereizteko gauza ez (3); bereizteko moduan (3); bereizteko orduan (4); bereizteko proposamena (3)
bertatik bereizteko (4); bertatik bereizteko ekimena (3); besteengandik bereizteko (4); bestetik bereizteko (3); elkarrengandik bereizteko (7); esanahia bereizteko (5); esanahia bereizteko funtzioa (3); gaizkia bereizteko (3); gaizkia bereizteko gai (3); hitzak bereizteko (7); kanadatik bereizteko (3); koloreak bereizteko (3); ondo bereizteko (4); ongi bereizteko (3); txarra bereizteko (6); zer den bereizteko (3)
akordio eremu bereizten (3); arabera bereizten (5); arabera bereizten dira (3); argi bereizten (6); argi bereizten ditu (3); artean bereizten (20); aski bereizten (3); bakarrik bereizten (5); bakarrik bereizten ditu (3); baliogabe denetik bereizten (3); bata bestearengandik bereizten (3); batek bereizten ditu (4); batek bereizten zituen (3)
bereizten ahal (11); bereizten ari da (5); bereizten bada (3); bereizten baita (3); bereizten baitira (3); bereizten baititu (5); bereizten baitzituen (4); bereizten baitzuen (3); bereizten baldin (4); bereizten baldin badira (3); bereizten da (53); bereizten dira (78); bereizten ditu (86); bereizten dituen muga (4); bereizten ditugu (15); bereizten ditut (12); bereizten dituzte (25); bereizten dituzu (3); bereizten du (40); bereizten duen ezaugarri (3); bereizten dugu (7); bereizten dut (7); bereizten dute (9)
bereizten gaitu (7); bereizten gaituzte (3); bereizten gintuen (9); bereizten gintuen tartea (3); bereizten hasi (8); bereizten hasten (3)
bereizten ikasi (13); bereizten ikasi dugu (3); bereizten jakin (8); bereizten ninduen (4)
bereizten omen (4); bereizten saiatu (3); bereizten saiatzea (3); bereizten saiatzen (4)
bereizten zen (12); bereizten zer (5); bereizten zer den (3); bereizten zirela (3); bereizten ziren (20); bereizten zituen (49); bereizten zituzten (13); bereizten zuen (23); bereizten zuten (4)
bestearengandik bereizten (3); besteengandik bereizten (7); besteetatik bereizten (7); bestetik bereizten (4); bi multzotan bereizten (3); biak bereizten (6)
elkarrengandik bereizten (13); elkarrengandik bereizten dituzten (5); elkarretarik bereizten (6); elkarretarik bereizten dira (3); erabat bereizten (6); eremu bereizten dira (3); erraz bereizten (8); esker bereizten (5); ezberdinetan bereizten (4); funtsean bereizten (3); garbi bereizten (12); garbi bereizten da (3); gehiago bereizten (8); gorputzetik bereizten (6); guztiz bereizten (3); hegoaldea bereizten (3); hitzak bereizten (3)
itzala bereizten diren (3); maila bereizten (5); moduak bereizten (3); mota bereizten (17); mota bereizten dira (4); mota bereizten ditu (7); motak bereizten (4); multzotan bereizten (3); nekez bereizten (8); nola bereizten (9); nola bereizten diren (3)
ondo bereizten (15); ongi bereizten (29); ozta bereizten (4); ozta ozta bereizten (4); pilotak bereizten (3); politikoak bereizten (3); soilik bereizten (3)
zehazki bereizten (3); zerk bereizten (12); zerk bereizten dituen (3); zertan bereizten (22); zertan bereizten da (4); zertan bereizten den (4); zertan bereizten dira (3); zertan bereizten diren (9)