Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondartzara iristean banakatu egin ziren, bera Aitasantuaren Sudurrerantz, oinetakoak erantziz, galtzerdiak barruan sartuz eta bikotea bere gisa utziz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Fonetika ezin da fonologiatik banakatu . «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 87. orr.
Irudiaren azalera, eta azalera hori zati txikiago edo handiagotan banakatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.
Bereziki zaila gertatu ohi da kate foniko batean, kate hori osatzen duten banakoak banakatzea eta esatea zein diren hizkuntzak darabiltzan elementu konkretuak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.
Pentsamendua, naturaz kaotikoa dena, banakatzean, zehaztua gertatuko da ezinbestez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.
Enuntziatuak banakatu nahi direnean, ezin da onartu eragozpenik gabe gramatikatik, logikatik edo "Analisitik" mailegatutako inongo eredurik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.
Hirutasun [...]: Eliza kristau batzuen teologia konplexuan hiru jainkotasun banakatuz osatutako jainkotasun bakarra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.
Frantziako eremu guzian medikuen ahal bezen ontsa banakatzea, denetan jendea behar den bezala artatua izan dadin. Herria 2004-06-24
Etxe berriak egin beharko dira bat bertzeen aldean eta ez banakatu ingurumenean. Herria 2004-12-02
Talde banakatuetako parte diren soldaduok errepideetan nora ezean doazenean, gerrako langabeak baizik ez diren gizonok ez dute erakusten abertzale garaituari egotzi ohi zaion etsimen hori. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.
Rhineko zamoak kutxetatik ateratzen ari ziren, kolore urre arrexkakoak, eder-ederrak beren gorrixkatze metalikoekin, haien ezkaten xaflek brontzez estalitako esmalte banakatuak ziruditela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.