Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereiz (orobat bereix g.er., berex g.er. eta behex g.er.) 1 adlag bereizirik. ik aparte.

Luzaroan, bereiz egon dira izaki bizidunak, elkarrengandik bakarturik edo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Osagaiak, beraz, bereiz prestatzen dira, eta gero, azkenean, elkartzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Bereiz idatzi behar genuena lotuta idatzi, eta batera idatzi behar genuena bitan zatitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Bereiz goraipatzen ditugu bertsoaren harmonia eta pentsamenduaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Frantziskoren jatorrizko esperientzian, pobrezia, garrantzizkoa izanda ere, ezin da bereiz hartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Hitzak, esate baterako, unitateak dira hizkuntza idatzian, hau da, bereiz idazten dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Hizkuntza, hizketaz bestelakoa dena, bereiz azter daitekeen gauza bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?  Elizen arteko biblia   Has 21,29

Bakoitzak bere barrutia, bakoitzak bere egitekoa daukanez gero, batak zer den biguna eta hotza eta beroa, eta besteak gauzen kolore ezberdinak sentitu behar ditu eta koloreekin bat datorren guztia ikusi: ahoak bereiz dihardu bere egitekoan, usainak bereiz sortzen dira, hotsak bereiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Egunak eta asteak badoaz, eta beti bereiz atxikitzen gaituzte, zenbait lagunek gorriñoak bildu baitituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Gauden bereiz etxearen bazter banatan, espiritu gaizto honek ihes egiterik izan ez dezan edota txokoren batean ezkutatuz engaina ez gaitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Zainetik moztu, eta beste organoetatik bereiz, estainuzko pitxerran sartu du esku beteko bihotza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Metalezko gainazalak elkarrengandik bereiz mantentzen saiatzen da ingeniaria lubrikazioaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Zorion hori nirea da, zugandik bereiz dago; jakinen dut defendatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Mundutik bereiz sentitzen naiz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

Karlos Kinto-k zuen Behenafarroako eskualdea bere gain utzi, Nafarroatik eta beraz Espainiatik bereiz, I530. urtean. hemen ez genuela hartu-emanik beste populuekin, arras bereiz bizi ginelako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

2 (izenondo gisa)

Ez baitira soilik zenbait gene bereiz elkarren antza dutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bereiz bizi (5); bereiz dago (3); bereiz egon (5); bereiz jarri (4); besteetatik bereiz (3); elkarrengandik bereiz (5); esker bereiz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus