Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparte 1 adlag bereiz; urrun.

Ilehoriak aparte edukitzen zituen bi hitz egoki esanda.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.

Aitak alabarekin hitz egin nahi du eta biak aparte samar daudenez gero -hiri handi honetan distantzia laburrenak ere kilometrotan neurtu behar direnez- gure lana da komunikatzeko gogo eta egarri hori apurtu ez dadin saiatzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.

Aparte xamar eseri ginen, jendearen solasik entzun beharrik ez izateko lain, isats lemaren gerizpean, arropak erantzita, oinetakoak (hondarra kiskalgarri baitzegoen) eta galtzontziloak izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Doinuz bakoitza bere gisakoa izanagatik, mamia ez dute hain aparte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Kostako hauetatik nahikoa aparte gelditzen dira barnealdeko beste biak: 94 litro ateratzen zaizkio banaketan Gasteizi eta 77 Iruñeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Gure leizea aparte samar zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Osaba-izebek ezin izan zuten beste ezer asmatu, baina etxetik irten aurretik, osaba Vernonek aparte hartu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Itsasoa ikusteko jarri dira ertzeneko mahaian, baina batez ere haren argitasun urdinean elkarren irudia hobeto dastatzeko, bost egun daramatzate eta aparte.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

Kurtso amaieran, irakaslearekin ohiko bilera amaiturik, irakaslea aparte hartu zuen, une batez, ama horrek:  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 182. orr.

Ba klase partikularrak nahi dituenak aparte ordain ditzala, eta kito.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Baina Tootlesek aparte segitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 96. orr.

Logelatik ateratzean, aparte hartu du senarra, eta berarekin hitz egin nahi duela esan dio.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Zaharra eta aparte samar kokatua, baina, merke.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 136. orr.

Kalitatezko ardoak aparte zerbitzatzen zituan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Paradoxalki uniformeak ninduen jende zibilaren mundura itzuli: ontsa nintzen lagunen artean, baina beti ene bokazioak aparte ezarria eta nihaurek nahiz are gehiago baztertua, elizgizon bainintzen orduko, sotana harturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 54. orr.

2 (izenen eskuinean)

Txantxak aparte, apusturik egin nahi?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 40. orr.

Bähr euskalariak esan zuen Orraze etor litekeela Orratz i gisako zerbaitetik, eta egia esan, fonologia aparte, semantika hutsari begiratuz ere, funtsean, esanahi primitibo berbera lukete.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 174. orr.

Klasetik irten ginenerako pintada ezabatua zegoen, baina, Pertiz aparte, irakasle bakar batek ere ez zigun hari buruzko aipamen txikiena ere egin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

[...] dizut esango zer-nolako eguna pasa beharra izaten dizun jaiotzatik ehorzketara, kirol ikuskizunetatik justiziako epaitegira, NAN, autoaren matrikula, eskola, eliza, irrati-telebistako albistegi, jaiegunen kalendario, etab., etab., biziera guzti-guztia, aipatu beharrik ez dagoen beste prezio altuagoko estualdiak aparte.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Gizakiak aparte, ez dugu Naturaren baitan deus berezirik ezagutzen haren Izpirituak bozkaria gaitzakeenik, eta harekin adiskidetasunak edo beste kidetasun mota batek lotzen ahal gaituenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.

3 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Izan ere, Padua -argitu zuen Georg Weinerrek-, ez zen Venezia bezala nahitaez joan beharreko lekua, ibiltarien emanetik aparte zegoen, Italiaren bihotzean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.

Hortik aparte, fakultate ospetsuren bateko kide guztiek sinatu eta kontrasinatutako inolako diplomarik ez bazuen ere, horrek ez zion kentzen, horrenbestez, oso gizon duina eta jakintsua izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Salomonen bizilekua errege-aulkiaren aretotik aparte zegoen, beste areto batean; biak tankera berekoak ziren. Bere emaztetzat hartu zuen faraoiaren alabarentzat egin zuen jauregia ere areto haren tankerakoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,8

Baina hortik aparte dena ongi dabil! " Maika laguntza publikorik gabe ibiltzen zen antzerki festibala baten arduraduna zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 181. orr.

Harresi barneko Urbia hori segituan bukatzen da; bi kale luzetatik aparte, kalexka estu heze batzuk besterik ez dauzka, eta plaza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Abelek ezkerrean duten pendiz aldera ager bat egin du; dagoen tokitik ez du ez etxerik ez zati breaztaturik ikusten, eta errepidetik aparte xamar daudela egiaztatzeak lasaitu egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.

Ordu batzuetan umearengandik aparte egon den amak segituan galdetuko dizu: "kakarik egin al du? ".  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 57. orr.

Tuberkulosia pasea zen nire ama eta, Kochen baziloaren ekinetik babesteko, haur jaioberria harengandik aparte edukitzeko gomendioa egin zuten sendagileek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Hiru dimentsiotan jira-biran dabiltzanean elkarrengandik nahiko aparte dauden molekulak hurbildu egiten dira gainazal batek adsorbitzen dituenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Oroitu nahi ez dudan Goierriko herri batean, jendea kristaubidetik aparte zebilelako hotsa zabaldu omen zen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 180. orr.

Eta hi, lemazaina: eraman ezak ontzia uhin eta lurrun horietatik aparte, horko haitzetatik hurbil, oso kontuz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Beste mendietatik aparte dagoen mendi bat da -mendi indibidualista-, eta turista gutxi joaten da hara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.

Afaltzeko bi talde osatu zirenean (ordu horietan guztiz ezinezkoa zen denontzako jatetxe egokia aurkitzea), talde banatan abiatu ginen eta gero, Blue Chicago pub-ean ere, berriro elkarrengandik aparte samarrean eseri ginen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.

4 (-z atzizkiaren eskuinean)

Nekazaririk baino ez zagok hemen, nire aitaz aparte.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

Baina eliza hartako sakristian denetarik egoteaz aparte, beste gauza bat ere bazegoen: Tabucchi entziklopedia oso bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

"Inozoez" aparte "beltzak" zeuden.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Behin, kostaldeko hileta batean, apezaz aparte, beste inor ez zen kantuz ari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.

Gimferrer-en arabera, Borgesen zinezko iraultza eta haren meriturik handiena hizkuntzan datza (garbi dago tradizio bat sortu egin zuela, alde horretatik ere): nola ote liteke, baina, eder-bikaina hitza, bere adieraziaz aparte?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Horretaz aparte, xehetasun bat (xehetasun bakar bat) ez zuen kontuan izan, bidaiaren presak zirela eta.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.

Horren arabera, gainditutako dogmetako bat hau izango litzateke: badela kanpoko aldean zerbait, ilargia adibidez, bere ezaugarri propioak dituena gizakiez aparte.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.

Ez gintuan hamabietan etxeratuko, baina ñabardura horretaz aparte, dena pentsatu bezala gertatzen ari zuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Nik bai, porroarenaz aparte beste keru berezi bat sumatzen nuela -egin zuen Hausterren oin hutsari begira-.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Goiza izateko, Manhattango jende eta langileez aparte, turista tipiko asko ikusten zen eta horien artean gurasoak beren umeekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

Aukera egiteko orduan idazleok exajeratzen dugunaz aparte, alegia".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 11. orr.

Harritzekoa da, gainera, ikustea, honetaz aparte garrantzi handia duten zenbait autorek, hala nola André Bazin-ek edo Jean Louis Comolli-k, adibidez, inertzia intelektual soilez nola jarraitzen duten "erretinako irudi-iraunkortasunaren" teoria guztiz okerrekoa eta, gainera, berez absurdua denari eusten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Hizkiak gehitzeaz edo kentzeaz aparte, hirugarren bide bat ere hartzen dute asmatitzek: hizki bat (edo gehiago) aldatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 145. orr.

Zer esan, honi buruz? ezepziotxo batzuz aparte, ez dira zientziazki egiztaturiko konstatazioak, huts gabeki atereak -presenteon nahiz geroan- aurretik hautemaniko fenomenoetatik (nola baita ura berotzean baporatzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

"Zer ariketa prestatu diguzu eta holako galdera-erantzunetaz aparte solas guti erabiltzen zuen harekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Horretaz aparte gehitu beharra dut ordu batzuk eman dituela giltzapean, desmen-egiteagatikøø.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 33. orr.

Hauetaz aparte, beste ideia asko daude filosofia moralean askok eta askok onartuta, aurrekoak bezain arriskutsuak eta zenbatzea ere merezi ez dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.

Errateko zuhurki, euskalduntasunarenaz aparte, gasnak biltzen zituela bere mami zuriaren leunean, hemen gaindiko arazo politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta psikologikoak batera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

5 (izenondo gisa)

Leku aparte batera eraman eta whiski bat atera omen zion." Barre egin zuen, eta guk berarekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 156. orr.

Longainaren lepokoak jaso, eta inprimategitik bizpahiru etxaditara zegoen kafetegi jendetsura sarturik, mahai aparte samar batean eseri zen Nathaniel Hawthorne.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus