Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirien beregaintasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Zazpi herrialdeen batasuna eta Euskal Herriaren beregaintasuna eskatzen duena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 42. orr.
Defentsa, fiskalitate eta gizarte politika arloetan, Erresuma Batuak beregaintasuna baitezpada gordetzeko bermeak nahi dituela gogorarazi zuen Blairrek. Berria - Mundua 2004-06-16
Euskal Herria beregaina izateko eskubidea aldarrikatzen zen garai hartan, eta herri "berezia" izatea zen beregaintasuna aldarrikatzeko arrazoia. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 83. orr.
Ihes egiten dio morrontza horri Montoiak, literaturaren beregaintasuna eta ahalmena ageriago utzi. Berria - Kultura 2004-04-03
Lankidetzari buruzko gaitasuna eta esperientzia, lanen kudeatzeko gaitasuna eta beregaintasuna. herria¬
Izan ere, fonologiaren fonetikarekiko beregaintasuna aldarrikatzea hasieran beharrezkoa bide zen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.
Ekonomia-aurkaritasunek eta gatazka militarrek, izan ere, estatuak esparru guztietan beregaintasuna sustatzera eraman zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
1776an, beste iraultza bat gertatu zen Ipar Ameriketan, Ingalaterrako erregearen aurka jazarri zirelarik haren koloniak eta beregaintasuna hartu zutelarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.
Bada kontsumo-gizarteari loturiko beste mito handi bat ekonomian: kontsumitzailearen beregaintasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Ez da ulertu behar horrekin beregaintasun prosodikoa duten hitzen artean elkar eraginik egon ezin daitekeenik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.
Ez zen beste itsu asko bezain abenturazale, ez eta beregaintasunaren aldezle temati ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Bere adiera praktikoan askatasuna hautamenak sentimenaren eraginen beharpenetik duen beregaintasuna da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.
Txakurrak, baratzea, astrologia-liburuak, arropa sexugabetuak: gauza bakoitzean beregaintasun-adierazpen bat ikusten du berak, sakon hausnartua, irmoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.
Berak ez zian trukean eman nahi bere askatasun eta beregaintasun desira horren izpirik ere, hori baitzen bere izaeraren eta nortasunaren benetako edukia... Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.
Ala beregaintasun nahi gogor baten seinaleak ote diren horiek, nor nahik izan dezakeen berebertasun gutizia eta ametsa! Herria 2004-12-02
Finantza-beregaintasunaren ezabatze horrek, zorren arintzea negoziatzera behartu zituen Txina eta Inperio Otomanoa, portuen, burdinbideen edo merkataritzaguneen kontzesioen truke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.