Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, ez da harritzekoa aire beroak gizakiak buruz zorrotzagoak egiten baditu, eta aire hotzak, berriz, kamusten baditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.
-Beraz: a2/b2=2 -uztartu zuen Léak, arbelean idatziz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.
Beraz, zigorrik gabe hauts daitekeen legea alferrikakoa da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.
Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan. Elizen arteko biblia Mt 5,19
Beraz, egiazkoa den zerbait desagertzen denean ez da egia desagertzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 84. orr.
Beraz, hain arina denez, airearekin gogortzen denean ez du, jadanik, likidorik edo nahasketarik onartzen bere baitan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.
Agur, beraz, eta banoa, ni ez bainaiz hemengoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 195. orr.
Beharrik beraz, Arnaldo zaharrak ez zuen Etxauzko eskutari gaztea ahantzi ez eta haren zaldi xuria, hain ederra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.
Bokalak, beraz, silaba osa dezaketen hots irekienak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.
Hizkuntza, beraz, ia dena da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.
Printzipioa, beraz, onartua dago; hau da, titularitatea edo jabegoa publikoa zein pribatua izanik, zerbitzu publikoa eskaintzen duten erakundeek baliabide publikoak eskuratzeko bidea izan beharko lukete. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Frantzisko, beraz, aberaskumea da, nahiz eta haren izaerak antz gutxi duen aitarenarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.
Horrela, beraz, joan zen Betsabe Salomon erregeagana Adoniasen alde mintzatzeko. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,19
Isilpe osoa, beraz, ezinbestezkoa duk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Lebitarrak, beraz, beste israeldarren artetik bereizi eta Aaroni eta beronen semeei emango dizkiezu laguntzaile gisa. Elizen arteko biblia Zen 3,9
Jainkoa, beraz, eta geroko mundua, arrazoimen hutsari jarraiki arrazoimen berak ezartzen digun beharretik banandu ezin diren bi aurresuposizio dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.
Lagunekin, beraz, ezta hitzik ere gai hauetaz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Gaitz nagusia, beraz, erlijioa da Lukreziorentzat. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.
Horra hor beraz garaitua, kontra egiten ahalko zidala pentsatzera ausartua zen emakume hagitz bikain hori! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.
Alde, beraz, hemendik, zoazte zeuen lanetara, eta ez azaldu gehiago hemen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.
Ez dago, beraz, korapiloari askabiderik aurkitzeko modurik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.
Heriotza ez da, beraz, ezer eta ez dagokigu ezertan, arimaren izaera hilkorra dela uste baitugu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.
Azken horietarik naiz eta ikusi dut, beraz Le Pen eta Sarkozy-ren arteko auzia. Herria 2003-11-27
Kontua zen, beraz, Siberian, hau da, matxinatutako probintziak zeharkatzean, ezin zuela ez nagusi bezala agindu postetako morroiei, ez lehentasuna izan zaldiak berari lehenago emateko, ez ibilgailurik konfiskatu berak erabiltzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.
-Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Mozkorturik zegoen beraz, eskuineko hanka luze, ohe ertzean eseri zenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.
Aldi oneko nintzen; beraz, elkarrengandik aldendu baino lehen, Vressacen kausaren alde mintzatu nintzen, eta adiskidetzea ekarri nuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 215. orr.
Kamioiak ez dakit zenbat tona, gorputzak hirurogei kilo; beraz, kamioia osorik eta gorputza xehatua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
Elizgizonak iraungi ezin den familia dira: beraz, ondasunak betiko dituzte, eta ezin dira haiengandik irten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.
Aski eta nahikoa da beraz orain, berriz ez hasteko galdezka, gauza horretaz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.
Ulertu beharko da, beraz, didaktikoki lagungarriak baino ez direla oro har jartzen diren mugak, ezaugarriak eta arrazoiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Gauza horiek dituzu, beraz, lehenik memorizatuko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 224. orr.
Ez bedi inor harri, beraz, gure ohiturak antzina genituenak bezain ankerrak ez direlako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Oso-osorik gauzatzen du, beraz, antzekotasun ideala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.
Eta eskaileretan behera baizik ezin, beraz, haraino iritsi! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Abiaburuko egiaztapen horregatik hartu da, beraz, liburu honetan hartu den jarrera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
1763an Zazpi Urteko gerraren bukaera ekarri zuen bake hitzarmena sinatu zuen Frantziak, Laclosek gerran aintza lortzeko zituen ametsak ustel gertatu ziren, beraz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.
-Bego, beraz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 29. orr.
Bazenezake eta beraz, egin beharra daukazu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Delitu ankerrenetan (eta, beraz, arraroenetan) ikerketa-denbora laburtu egin behar da akusatuaren errugabetasun-probabilitatea handitzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Ez dezagun ahantz euskara, beste mintzairak bezala, "bizidun" dela eta beraz, bizia duten izaite guziak bezala, aldakor, emeki bada emeki. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.
Denboran izateaz dudan kontzientzia, beraz, identikoki loturik dago nigandik kanpoko zerbaitekin dudan hartuemanaren kontzientziarekin, eta beraz, esperientzia da, ez asmakizuna, sentsua da, ez irudimena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.
Masoneriak uko egiten dio Jainkoari, eta beraz, moralari. Berria - Gaiak 2004-05-12
Arrazoimen hutsaren kritika hau, beraz, Kanten "esperientziaren teoria" da, "esperientziaren Metafisika" [...] eta beraz, Kantek arrazoimenaren eta sentimenaren mugak determinatzeko egiten duen saialdia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Egia erran, luzaz uste izan nuen -ohidura zaharren arabera- Anita gure arreba adintsuena sortetxera ezkonduko zitzaigula, eta beraz... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Elikadura txarra ere arazo larria da, lana bilatzea ere zaila delako, eta, beraz, janaria erosteko dirurik ez dutelako. Berria - Harian 2005-11-19
Gainera, Epikurok berak ere, bere maisu handiak, uste zuen poesiak grinak berotzen zituela eta, beraz, irakaspen filosofikoaren oinarrizko helburuari erasotzen ziola: lasaitasuna lortzeari. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.
Jarrera platonikoak, Maimonen ustez, bigarren tesia ukatzen du; aristotelikoak lehenengoa ukatzen du eta, beraz, baita hirugarrena ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
Bi alor horietan erregaia ordezkatzea aski erraza da, eta, beraz, posible zen krisiari erantzun azkarra ematea. Berria - Mundua 2006-03-25
-Ez duzu beraz enekin solasean segitu nahi? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Kristauek ez dute beraz gerraren aurka nazioarteko frontea eraikitzen ahal? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.
-Egia da, beraz, Joachim duela aita? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.
Lehendabiziko galderarekin hasiko gara, beraz: zergatik ez da agertzen Homero Filosofiaren Historian? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
aurten beraz (16); bada beraz (18); bat beraz (31); behar beraz (19)
beraz ez da (25); beraz ezin (16); beraz ongi (9); beraz orai (11); beraz orain (19); beraz oraino (11); beraz partida (9)
egin da beraz (10); eginen da beraz (11); etorri beraz (9); ez beraz (24); ez da beraz (74); ez du beraz (12); ez dut beraz (9); ez zen beraz (10); gehiago beraz (17); goazen beraz (14); goresmenak beraz (15); hara beraz (21); harritzeko beraz (10); hona beraz (10); hor beraz (10); hori beraz (13); horra beraz (115); huna beraz (82); huntan beraz (30
igandean beraz (12); izan da beraz (18); izan dira beraz (9); izan zen beraz (11); izanen da beraz (21); ongi etorri beraz (9); pentsa beraz (15); urte beraz (13); zorionak beraz (17)