Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bada lok aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, eta eskuarki ondorio gisakoa edo, markatzeko erabiltzen den hitza. ik ba1; beraz

-Ea, bada, lagunak -esan zien apaizak-.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

-Ez, bada, ez duzue asmatu, P... tik nator, Normandiatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Hortaz, bada, Irkutskera iritsi zirenetik, artilleria lehenengo aldiz isildu zen zeharo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.

Hala, bada, behar baino lehenago erditzen ginen, eta umeak babesgabe jaiotzen ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Horrela bada, 'mintzatu' aditza ahotsari egotzi zaionez, era berean hemen ere 'oihu egin', 'hots egin' ahotsari egotzi zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Hona bada zer diodan: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Horra, bada, Dublin mundura aterea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 9. orr.

Hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Hona hemen, bada, gure protagonista, den denean!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Honetan, bada, beste inon baino gehiago, azalpen argiak ematen ahalegindu naiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Luzatzea, bada, barrutik egin behar da, eta, egin ere, oso modu burutsuan egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Ikusazu bada nola esaera hori ezin hobeki doakion alegoria zuzenari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Guk, bada, "lehen aldaera" hori euskaratu dugu, Khudojestvenaia Literatura argitaletxeak 1993an Moskun plazaraturiko argitalpenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Gandalf eta Pippin, bada, eguzkia irtetearekin bat iritsi ziren Gondorko Gizakien Ate Handira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Hoa, bada, eta Jainkoak lagun hazala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Gau hartan, bada, zelatan zeuden biak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Ez da harritzekoa, bada, usaimena baino askoz sentikortasun apalagokoa izatea dastamena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Hartu zuen, bada, haren fruituetako bat eta jan egin zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 20. orr.

Atera zuten, bada, kutxa uretatik, hari ezer esan gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Azter ditzagun bada aipagarrienak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Jo ninduen, bada, Finisterre aldean itsasoko zorabio gaitzak, jo, karrakak nor-eta neu ninduelarik gabizain, eta horra gero kontuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Bakearen otoitzarekin emango diogu, bada, amaiera sarrerari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Eta bizitza luzea izan, eta ezin, bada, egunean eguneko ogibidea atera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Ezin izan nien arrastoa jarraitu; eta interesa ere urritu egin zitzaidan, nola ez bada, horrenbeste urte pasatuta.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.

Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,4

2 (esaldi hasieran)

Bada, bai, euskaldunek ere badituzte beren kantu, balada eta koplak; baina, egia esan, piezok ez dute inondik inora poesiaren izenik merezi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Bada, tamalez (edo batzuetan ez horren tamalez), gure eskolan ezin itzurizko gaitza ematen du horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Bada, hori esan eta behingoan hasi nintzaion Juan Duñabeitiaren berri ematen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Zergatik ikusten da zuri klarion puska bat? Bada, ematen dion argi gehiena islatzen duelako, batere alderdikeriarik gabe koloreari dagokionez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Bada, beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei.  Elizen arteko biblia   Dt 7,19

Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea.  Elizen arteko biblia   St 2,18

3 (galderetan)

Zer da bada emakume hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Zer da, bada, liburu zail, sakon eta ilun hau hain jatorri eta interes ezberdinak dituzten hainbat gizakirentzat hain erakargarria bihurtzen duena?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

-Nor zara zu, bada, Alak erabakitako patua aldarazteko?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 154. orr.

-Zer uste zuen, bada, atso urdanga horrek, ikurrin guztiak txikituko nituela?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.

Ez al zidaan, bada, berak esan?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.

Ba ote da, bada, ezer, Jainkoarentzat zailegi denik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.

-Zer gertatu zen, bada? -hasi zen erretore-laguna berriz galdezka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Herrialde honetako jendeak ez al du, bada, gosalduko?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

-Zer edo zer al zuten, bada, berdearen kontra?- galdetu zien Ruche jaunak, isekaz, trago batez bere cocktaila bukatu aurretik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Eta literaturaren ikuspuntutik, zer erranen dizut, bada?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

-Zer egin nezake, bada?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Eta haren bihotzak mintzorik aditzen ez duenean zer adieraziko du bada?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Anaiaren zaintzale ote naiz, bada, ni?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 24. orr.

4 (harridura markarekin)

Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

Ene bada! Orgasmo kosmiko baten antzekoa izan behar du horrek!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

-Barkatu, bada! -altxa egin da arin, buldarari heldu dio, eta irten baino lehen ohar bat egin dit, ohar beharrezkoa irriño batekin: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.

-Zootropoarekin ondo pozik zaude, bada! -erantzun zion behin Norak-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

-Irudituko ez zait, bada! -erantzun zion don Kosmek, pattarra ezpainetaratzen zuela eta purua pizten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

Hortik aparte... zer esango du-gu, bada!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.

Hantxe irabazi nuen, nik uste; beste irri zabal batekin erantzun ez zidan, bada!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 174. orr.

Zer uste dute, bada!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 56. orr.

Goazen bada!      - 1. orr.

-Galde iezaiozu, bada!  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alta bada (84); ene bada (64); hala bada (376); hara bada (55); hona bada (10); honela bada (32); horra bada (29); horregatik bada (9); horrela bada (221); nola bada (8); nola ez bada (12); ote da bada (12); tira bada (15); zendako bada (11); zer bada (21); zer da bada (14); zergatik bada (27)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus