Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoaren larre, belaze eta soroak argitsuak izan daitezela espero dut. Herria 2005-02-17
Ibaiaz bestaldetik zihoan bidea, ordeka zen arrunt; eta ebaki berriak ziren belazeak gurutzatzen zituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 55. orr.
Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.
Ertzeko ikuzleak zalapartan lixiba jotzen, eta belazeak lorez mukurru. Txillardegi «Putzu», 1999 - 101. orr.
Ibai ertzeko ezpondetan ere, oraindik ere gorritu gabe ikus zitezkeen zumake-mordoek, belazea eta lurgorria gerizatzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Hantxe zegoen belazean neskaren aitarekin hizketan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.
Loiolako zubia laga, eta "Errotaberri" ondoko belazean eseri ginen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 58. orr.
Bidea utzi, eta belazez belaze itzuli nintzen, baratzeak zeharkatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.
Neskaren bila joan nintzen eskolara, belazeetan barrena ibili ginen, ez gutxi. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Hozkirri heze hartan, sarkorrago eta ñabarrago bilakatu dira Baztango belazeetako usainak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 144. orr.
· Azkenean bidexka estu bat hartu behar da herriñora iristeko, lau kilometro belazeen indarrak gainezka egiten duen berdetegian barna. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.
Etxe aurrean, belaze handi bat. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.
Aukeran gehiegitxo ziren niretzat sekula bukatzen ez ziren belaze berdeak, aintzira-bazterreko zubittoak eta bidexkak, ihauteriko lore haietaz beterik zeuden pasealekuak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.
Baserriek pilkortu dituzte zuriz mazeletako belaze leunak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.
Belaze epelean eseri ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 172. orr.
Estatu Batuetako belaze amaigabe haietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Belaze ederra zegoen Akizeko harresiaren aurrealdean, Aturri ibairainoko zelaian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 122. orr.
Lau iturri gardenetako ura zihoan belaze gozoetan barna. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.
Komentu atzeko belaze ikusgarrian pilotan ibiltzea zuten gozamen bakar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.
Haizea besterik ez belaze ihartuetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Lurra batzuetan horikara da eta beste batzuetan berde iluna, mantu iraunkorrak edo udak idortutako belazeak estaltzen duen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Euri fina ari du soro-belazeen asean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Orratzezko belaze bat zeharkatzen ariko balira bezala ibiltzen dira. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Finalerdiak, ordea, jokatu egin behar dira, eta garaipena belazean lortu behar da, ez partida atarian. Berria - Kirola 2006-02-07
belazean eseri (3)