Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trenak aintzira hartako ur-bazterrak gurutzatzen zituen; belardiak, xendak eta lorategiak inguru-minguru guztian. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.
Soroek, belardiek eta abereek osatzen dute etxaldea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 176. orr.
Ez zen berdegunerik gelditu Egipto osoan, ez belardietan, ez zuhaitzetan. Elizen arteko biblia Ir 10,15
Azkeneko terrazan aurkitu zen, goren-gorenean, badia zabal-zabala bere urrutiko hiri, bere hondardi eta bere belardiekin ikusten den lekuan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.
Hesiz inguratutako belardi baten kanpoaldean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.
Belardiko hesia bultzatu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.
Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Lorez jantziriko belardi batean etzan bezain agudo, behatzak eraman nituen ahora. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.
Ordurako ezinezkoa zen belardietan etzatea eta lo egitea, sobera hezea dena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.
Denak lasterka zihoazen belardian barrena quidditcheko zelairantz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.
Zeu ere belardiko beste belar bat bihurtuko zarela edota uretako ur. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.
Haragitarako 50 behi ditu eta 50 hektarea belardi inguru, Ugarte auzoko Zuzitze baserrian. Berria - Harian 2005-07-23
Sasidiak eta zuhaizti txikiak, eta loretxoez zipriztindutako belardi berdeak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.
Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.
Behizainen belardi handietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Nafarroako ekialdean, Iratiko eta Oriko basoen artean sartuta dauden belardi garai horiek ez zuten misteriorik haientzat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.
Irlandako belardi freskoak ehizaz beterik daude. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 204. orr.
Sagasti ondoko belardi zabalean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 109. orr.
Handik, ibai ondotik belardi mailakatuetan zehar, harrizko paretatxo eta elorri eta intxusa artean zihoan bidezidor batetik aurrera jo zuten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.
Euriaren musika maite zuen, zuhaitz hostoetan eta belardi bigunetan jotzean, musika basa, musika itxia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.
Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak, eta belardi urpekariak daude. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Eraikin guztiak hartxintxar gorrizko bidexka batez inguraturik zeuden eta ondo zaindutako belardi batek bereizten zituen bidetik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.
Hormigoizko hagen artetik ageri dira oraindik belardi-zati batzuk eta etxe koxkorren bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.
Urrats batzuk eman zituen belardi ertzeraino, ea han beheko hondartzan ikus zezakeen talde txiki hura itsasoratzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.
belardi ertzean zutik (3); belardi gainean (3); belardian barrena (5); belardian etzanda (5); belardian zehar (3); belardietan barrena (5); ondoko belardian (4); santa anako belardira (3)