Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belaun 1 iz aztala izterrari biltzen zaion giltzaren aurreko aldea. ik belaunburu. (singularrean)

Etzan egin zen kamara geldian eta, lurrean luze, belaun bat jaso eta ligeroko tiranteak askatu zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Behatzak gurutzatu ditu eta esku artean eusten dio belaun bati.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.

30 metroko amildegi batean erori zen, eta belaun batean min hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Belauna igurtziz eta, aldi berean, gorputz-enborra leunki kulunkatuz eta burua alde batera okerturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.

Neskaren belauna ferekatzen duen eszenan, ez dakit gogoratzen zareten, eskua baldar samar pausatzen du belaunburuan.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Belauna tolestu, soina makurtu, eta kilimusi egin zuen zalutasun handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Belaunaz alargunaren belauna ikutu zuen, nahita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Seme zaharrenak, Jonek, belauna apurtu zuen futbolean ari zela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Iruñeko ospitalean belauna bihurritu nuela esan zidaten.  Berria - Kirola   2006-02-15

Hori da Titinek egin zuena medikuak belauna anestesiatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-11-10

Niri nazka ematen haren laztantasunak, haren esku nire belaunaren gainean pausatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Alboan nuen Jordik belaunari etengabe eragiten ziolako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Eskuak belaun gainean eta betaurrekoak sudurrean zituela sentitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Aitak eskua jarri zuen neskak belaunean pausaturik zeukan eskuaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Adak presio egin zidan berriro belaunean, eta hizketan hasi zitzaidan ostera, hitzei hotsa marruskatzea guztiz nekeza gertatzen ari balitzaio bezain totel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Serbiarrak, urteko azken lan saioan ezkerreko belaunean bihurritua egin zuen.  Berria - Kirola   2004-01-02

Nori emango nioke tiro belaunean nik.  Berria - Kultura   2004-11-06

Tiro egin zieten eta sabelean eta belaunean hartu zuten mina.  Berria - Mundua   2004-03-20

Olinpiar Jokoetan bete-betean aritzea galarazi zion belauneko lesioak okerrera egin baitu.  Berria - Kirola   2004-12-01

Belauneko kolpetxoa da erreflexu mota sinpleenetariko baten adibide.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

27ra arte ez baitu jakingo belauneko lotailuak hautsi dituen ala ez.  Berria - Kirola   2006-02-17

Belauneko ebakuntza egiteko eraman zuten ospitalera Portugaleteko presoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Egutxik belaunetik heldu zion eta beregana erakarri zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.

Mahai gainean eseri da, zangoak belaunetik behera zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.

Belaun aldea estaltzen zion argizaria kentzera zihoan unean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 84. orr.

Berak, bekatari ziztrin alaena, egin zuen bakarra izan zen belaun aldean gona gehixeago biltzea, ez bustitzearren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 152. orr.

Bere aldakak, eta bere izter gazteak galtza beltz estu belaun aldera zimurtuetan, eta bere aztalak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Behin, sutondoan eserita zegoela, oharkabean lihozko galtzak hartu zizkion suak belaun inguruan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Belaun azpiko tendoiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Han zebilen katiuska luze ia belaunerainokoak jantzita.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 57. orr.

Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok nire izenean zin egingo.  Elizen arteko biblia   Is 45,23

2 (pluralean)

Ulisesen belaunak eta bihotza dardarka hasi ziren orduan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Laertesi belaunak ahuldu zitzaizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.

Besoak lepoari lotuak zituen, belaunak bularrari erantsiak eta oinak ipurmasailei atxikiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Bere burutazioek beldurturik, indarrik gabe eta belaunak dardaraz gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,6

Belaunak dardara batean hasi zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Belaunak minduta eta oinak guztiz inurrituta bukatzen dugu beti.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Lurrean eseri naiz, bizkarra hormaren kontra eta belaunak bildurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Eserita dago, belaunak zabal-zabal dituela eta oinak elkartuta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Amaren belaunak besarkatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Adore galdurik bihotzak, koloka belaunak, dardaraz gerriak, zurbil aurpegiak.  Elizen arteko biblia   Na 2,11

Belaunak zurrun zituen luzaro eserita egon izanaren ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Presioa egiten hasi zait, belaunak zabal ditzadan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Kokoriko jarria zen pikor-harrizko xirrixtan, belaunak bularrean estututa eta besoak belaunen gainean antxumatuta, eta begiak izu egiten zigun so.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Indioen eran dago zoruan eserita, izter belaunen gainean aldizkari bat irekita, Penthouse erdiko erretratu zabalduari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Hain errukarriro makurtua eta kuzkurtua zegoen, ahoa belaunei itsasten baitzitzaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Burumakur nengoen ni, begiak belaunetan josita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Eserita geratu zen, ukondoak belaunetan eta ukabil biekin masailei eutsiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Ahalegin bakoitzean belaunetako giharrak eten egingo zaizkizula iruditzen zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.

Bezperako liluraren oroitzapenak ahantzarazi dio, une batez, belaunetako mina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Bere eskua nire besoan sentitzearekin batera joan egin zitzaidan indarra belaunetatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Neure besoez inguratzen dut eta haren belaunetara erortzen naiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Arrantzaleak, belaunetaraino uretan sartuta, sareak lurrera ateratzen gizonak eta emakumeak elkarrekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

Galtzak belaunetaraino jaitsirik, ipurdia erakutsi nion Sebastiani.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Hanna belaunetarainoko galtzerdiekin!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Kanporatu zelarik, belaunetarainoko gonaren azpiko aztal beteen ikuskari iheskorrak agurtu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Herria ere belaunetarainoko elurrak zuritu zuen, zer diot belaunetarainokoa, leporainokoa!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Elizak soinekoa lisatu zuen belaun-gainetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.

Metrailadorea belaun artean zutik zeukan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Belaun perfektu bat, segurki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 135. orr.

Belaun hezurtsuak eta gainean Elena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak.  Elizen arteko biblia   Heb 12,12

Miskak, xangrin handiz, bere nagusiaren belaun ikaratiak ferekatzen zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 186. orr.

Espaloi-ertzean geratuta, buruak beherantz zintzilik belaun higatuetatik haratago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Mertxika mediak ukituko dizkio lehenik, ezer baino lehen, krema koloreko mediak, belaun borobilduak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

Sentitu nituen belaun urratu tolestuak, bihotza punpaka, hankarteko bero eta sakontasun luzea, eskuak erretzen zizkidan izerdia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Arianeren belaun zalantzarik gabea ukitzean sentsazio ezin gozoagoa sentitu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.

Ezker belauna seinalatu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Eskuineko belauna ezkerrekoaren gainean ezarrita babes-jarrera hartuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Ezkerreko belauna lurrean jarri zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 48. orr.

Urrutia medikuak minberatutako belauna aztertu zion aurrelariari.  Berria - Kirola   2006-01-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neure ama -hau da neure amaren gorputza- sabelean eraman, besoetan eta belaun-muturretan hainbatetan eduki ninduen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Tona erdi baino handiagoa izan daiteke belaun-artikulazioaren gainetik igarotzen den tendoiko tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Belaun-ukaldi gogor batez makila puskatzen den bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.

Ohean, inguru-minguruka dabiltza, belaun ukaldi bat hemen, beso kaska bat han.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Baina ez naiz belaun-kontuan sartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Luzaroan eta krudelki jardun zitzaion, zimikoka eta atximurka, belaun atzeetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Hemen ere esku-belaunez eskalatu behar izan dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Ukondo-belaunetan adabakiz jositako galtza tarratatuak eta paño berdeko jaka dituen soldadu bat ageri da bortañoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.

Zakua bizkarretik hanka artera eraman, zango-belaunez babestu, eta oihuka hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

6 irud/hed

Hatz zikin batez Congok tarratada luze bat seinalatu zuen bere praken belaunean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

Beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 140. orr.

Bere izter gazteak galtza beltz estu belaun aldera zimurtuetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Mendi-belaunetatik gora, pinu eta koniferoak egongo dira, eta hauek azken zuhaitza dagoen orporaino iritsiko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

7 belaunaldia; leinua.

Alabaina, tarteko belaunak, gure amak eta bere ahizpek, bazuketen halako sentimenduren bat izateko motiborik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Garaiak aldatzen dira, belaunak mudatzen, baina itxuraz bakarrik; lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Kijada horren belaunekoa nauzue neroni.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Zazpi seme eta beste hiru alaba izan zituen eta bizi izan zen ehun eta berrogei urtez eta ikusi zituen bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belauneraino.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

-Hara, Santxo anaia -erantzun zuen apaizak-, andere eder hau, deus gutxi esatea da noski baina, Mikomikon-erresuma handiaren jabe-gaia da, belaun-oinorde xuxen-xuxenean, Baina ez dut uste gure harira datorrenik hau; ez baitira errege-belaunekoak izan ohi gobernamenduan dabiltzan guztiak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.

8 belaun-aulki ik belaunaulki.
9 belaun egin

Errotari arrunt baten alabak pianoa jotzen zekiela, frantsesez mintzatzen zela eta belaun eginez agurtzen zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

10 belaunez belaun

Belaunez belaun eutsiko diot zurekin eta zure ondorengoekin egin dudan itunari.  Elizen arteko biblia   Has 17,7

Zakurretan oldar-grinak belaunez belaun irauten du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Gure txokoa, aitak semeari belaunez belaun pasatua, guztietan aberatsena duk Aberastasunak ez du betiko irauten, agintea ez da belaunez belaun pasatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Etxe hartan, belaunez belaun, foie gras famatua maneatzen zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Apaizgoa belaunez belaun familiako ondarea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

Betiko lege izango dute hau israeldarrek belaunez belaun.  Elizen arteko biblia   Lb 17,7

Familiako emakumeen bitxiek beste zorte bat ezagutzen dute maizenik, hatzetan sartzen dira, eskumuturretan, lepoan eta belarrietan probatzen, eta belaunez belaun, larruz larru, igarotzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

11 belaun-joko lasterraldia.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora, mendizerri haiek sua pizten zutela ardi izterra jateko asmoz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

12 belaun-katilu belaunaren aurrealdeko hezur biribila. ik belaunezur.

Ezkerreko belaun-katilua igurtziko du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 31. orr.

Pauso txarren bat medio [...] belaun-katilua jokorik gabe tente.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.

13 belaun koskor (orobat koxkor) adkor belaunburua.

Soineko berriarekin etorri duk gaur, belaun-koskorrak ere agerian zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.

Oso belaun-koskor politak iruditu zaizkidak niri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Harryk aurpegi argala zuen, belaun-koskor hezurtsuak, ile beltza eta begi berde argiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Belaun-koxkorretan, ustekabeko ahuleziak jo banindu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

· Baita berak bezalakoxe belaun koskortsuak zeuzkan gizontxo zahar bat ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belaun artean (13); belaun artetik (4); belaun baten gainean (4); belaun gainean (41); belaun gainean ezarri (3); belaun gainera (6); belaun gainetan (5); belaun inguruan (6); belaun koskorrak (4); belaunez belaun (59); burua belaun artean (3); eskuak belaun gainean (5)

belauna apurtu (3); belauna bihurritu (16); belauna bihurritu zuen (6); belauna lurrean (5); belauna minduta (4); belauna tolestu (4); belauna txikitu zuen (3); belauna ukitu (4); ezker belauna (7); ukitu zion belauna (3)

belaunak besarkatu (5); belaunak dardarka (6); belaunak okertu (3); belaunak tolestu (6); belaunak tolestu zituen (3); belaunak zabal (3)

belaunaren aurreko (3); belaunaren gainean (10)

belaunean bihurritua (4); belaunean hartu (3); belaunean min hartu (6); belaunean min hartuta (5); belaunean tendinitisa (3); eskuin belaunean (9); eskuineko belaunean (4); ezker belaunean (9); ezkerreko belaunean (10); ezkerreko belaunean bihurritua (4); hartu du belaunean (4); hartu zuen belaunean (7)

belauneko arazoak (5); belauneko aurreko (3); belauneko bihurdura (3); belauneko ebakuntza (10); belauneko ebakuntza egin (4); belauneko eta (3); belauneko lesio (9); belauneko lesio baten (3); belauneko lesioa (6); belauneko lesioagatik (3); belauneko lotailu (4); belauneko lotailu gurutzatua (3); belauneko minak (4); belauneko minez (4); eskuin belauneko (8); eta belauneko (5); ezker belauneko (8)

belaunen artean (21); belaunen artera (3); belaunen atzeko (3); belaunen gainean (65); belaunen gainean eseri (3); belaunen gainean ipini (4); belaunen gainean jarri (7); belaunen gainera (3); belaunen kontra (7); belaunen parean (4); bere belaunen gainean (4); burua belaunen artean (3); eskuak belaunen gainean (3); haren belaunen (3); nire belaunen (3)

belaunetan jarri (3); belaunetan jarrita (4); bere belaunetan (7); eskuak belaunetan (5); ukalondoak belaunetan (8); ukondoak belaunetan (4)

belaunetara bota (3); haren belaunetara (3); ulisesen belaunetara (3)

belaunetaraino iristen (4); belaunetaraino sartuta (3); galtzak belaunetaraino (5); ura belaunetaraino (5)

belaunetatik behera (3)

belaunetik behera (3)

belaunez belaun (59)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus