Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belaunburu (orobat belaun buru g.er.) iz belaunaren aurreko aldea; belaunezurra.

Belaunak honela ferekatzen dira -eta belaunburutik belaunaren barrualdera mugitzen du poliki eskua, izterrak eta bernak bat egiten duten puntura.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Belar gainean saiheska eserita, zalu ageri zen Carmen, berna zuri ederrak atzerantz, belaunburuak bi sagar eder izter gurien hasieran.     «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.

Belaunburuak estali nahi ditu gonaren ertzarekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Belaunburuak agerian, gehiegi erakusten ari ote den irudipena dauka.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Belaunburuak estututa, esku biak katiluaren inguruan bilduta, horma-irudi egiptoar batetik ateratako figura zirudien.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Sabelean eta belaunburuetan kolpeak eman zizkiotela salatu zuen Aiertzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Virgiliok ingeles erako beroki beltza zeraman, belaunburuetaraino luze.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Kokoriko makurtu naiz, aurpegia belaunburuen artean ezkutaturik, eskuak kasket gainean, arren nire buruaren gaindik lerra dadin otoika, lubakiaren gaindik jo eta besteren baten bila egin dezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

Bi belaunburuak hautsiak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Ezker belaunburuaren alboko kartilagoan lesioa.  Berria - Kirola   2004-11-10

Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus