Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beka 1 iz ikasketa, ikerketa edo kidekoetarako diru laguntza. ik burtsa 5.

Ez, saria ez, erantzun dit berak, beka bat jaso zuela idazteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 44. orr.

Artxiboak bisitatzeko-eta, batetik bestera ibiltzeko-eta, denbora beharko diat, eta dirua; gobernuari-edo bekaren bat eskatzea ari nauk pentsatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.

Liburu hura beka batera aurkeztu nuen.  Berria - Kultura   2006-04-20

Dantzari trebea zenez, beka bat eskuratu, eta atzerrira jo zuen dantza klasikoaren alderdi teknikoak hobetzeko asmoz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Igartza idazle berrientzako beka irabazi duela Amaren eskuak egitasmoarekin.  Berria - Kultura   2004-10-09

Manilako "University of the Philippines" unibertsitate famatuak urte bateko beka bat proposatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Eusko Ikaskuntzak urtero bekak banatzen ditu ikerlanak laguntzeko.  Berria - Kultura   2004-04-13

Gaur egun doktore-tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Bekekin gazte asko sartzen dira Eusko Ikaskuntzan.  Berria - Harian   2005-12-17

Doktore ondoko beka baten bitartez Center for the Study of Language and Information (Stanford) ikerkuntzagunean urtebete eman zuen lanean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Beka horiek ere urteetan luza daitezke, baina tesia bukatu ondoren, beka bukatu eta zer egin behar da?  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Beka eskuratzeko proiektuak apirilaren 24tik 28ra bitartean aurkeztu beharko dira.  Berria - Kultura   2006-01-26

Nicanor Zabaleta beka irabazi berri du.  Berria - Kultura   2004-07-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laugarren beka deialdiko irabazleek aurtengo iraila bitartean izan beharko dituzte prest beren lanak.  Berria - Kultura   2004-05-05

Baditugu beka programak, baina emakume gutxik dute haietan parte hartzeko aukera.  Berria - Harian   2005-11-19

Eragingarriagoak diren ekimenak burutu behar lirateke: beka sistemak, adibidez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Garraioan ikasleentzako bonoak sortzea eta beka politika zabalagoak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hedabideek, eskolek, modak, pinakotekek, fundazioek, unibertsitateko ikerketa-bekek, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

Hura izan zen Los Angelesko ostatua eta mantenua ordaindu zizkidana, ikasketa-beka eman zidatelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.

Zortzi idazle saristatu ditu Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak, Joseba Jaka literatur bekaren bidez.  Herria   2003-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus