Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burtsa (ETCn 9.272 agerraldi; orobat bursa ETCn 52 agerraldi) 1 iz merkatu arautua, negozioak eta finantzetako eragiketak egiten direna; merkatu horren egoitza.

Balore merkatua da burtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Ekonomian, adibidez, maileguak eta burtsa aztertu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Merkatu sekundarioa ere esaten zaio burtsari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Hortaz, teorian, enpresen eta, ondorioz, ekonomiaren bilakaeraren nolabaiteko barometroa da burtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Burtsa eta higiezinen merkatua lur jota geratu ondoren, yenaren truke-tasak ere lur jo zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Burtsa kudeatu ohi duten enpresen arteko negoziazio keinuei metaburtsa deitu ahal zaie.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Bill Gatesen informatika konpainiaren akzioek %11 gutxiago balio zuten atzo burtsa itxi zenean.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

Burtsak urte etsigarria itxi du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Estatu Batuetako finantza egoeraren hobekuntzak eta amerikarren buruzagitzaren berresteak adoreturik, burtsek biziro egin zuten gora, Hong Kongetik New Yorkera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Geroz eta ohikoagoa da, halaber, jende arruntak, zuzenean edo zeharka, burtsan partaidetzak izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Wall Street-eko burtsan inoiz izan den beherakada absoluturik handiena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

-Burtsan aritzen den gizon bat, Myron Trumbell izenekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Estrategia horren emaitzak oso txarrak izan ziren: kredituaren booma eta burbuila espekulatiboak sortzea (burtsan eta higiezinetan batez ere), kapitala industrian gehiegi metatzea [...] eta banku-sisteman zalantzako kredituak metatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira, dela ez-egoiliarrek erositako tokiko akzioak, dela eragile egoiliarrek atzerriko burtsetan jaulkitako obligazioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Madrilgo Burtsako langileen ordezkari sindikala zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Kanbio eta Burtsako agentea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.

1857an ezkondu eta burtsako artekari lanetan hasi zen, bizimodua ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Madrilen hildako gehienak, ordea, Burtsako korridoreak ziren, Burtsako langile arruntak edota garbitzaileak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.

Kontu korrenteak, burtsako akzioak, kreditu txartelak...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Horretan jarraitu dut, ordenagailu aurrean, gaurko burtsako kotizazioen segida elektroniko amaigabeari jaramon handirik egin gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.

Filipenetan, itsasoaz bestaldeko txinatarrak ez dira biztanleria osoaren %1 bat baino, baina haiexen esku dago burtsako kapitalizazioaren erdia baino gehiago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Garapenbideko herrialdeen zorraren krisia, 1987ko burtsaren krisia, 1994ko Mexikoko krisia, 1997-1998ko finantza-desorekak, etab.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Burtsaren kotizazioen berri izateko aldizkari ekonomiko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Ez nuen neure burua zuritu nahi, beraz, neu bainintzen Madrilgo Burtsaren Etxea lehertarazi nuena, neu sarraskiaren errudun bakarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Ezagutzen ditu hurrengo egunak ekarriko dituen gertakari, arrisku, egitasmoak; lasterketen emaitzak, Burtsaren gorabeherak; hala, saiatzen den guztian lortzen du arrakasta, amodioa barne.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Europako burtsa nagusiak azken hiru urte eta erdiko baliorik handienetan daude gaur egun.  Berria - Harian   2005-07-08

Halatan, burtsa erraldoi bat bilakatu zaigu literatura ere, merkatuaren eskutik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Hego Manhattanen Wall Street duzu, burtsa eta banku entzutetsuekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta, salgairen bat merke aurkituz gero, hura erosteko asmoa zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Madrilgo Burtsa Etxea neuk lehertarazi ote nuen galdegin zidan lehendabizi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Hamaika protesta egingo dituzte agintarien bulegoen eta burtsa egoitzaren aurrean, paperik gabeko langileentzat «Amnistia eta duintasuna» eskatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-12

Era horretan, desoreka arriskutsu bat sortu zen obligazioen errendimenduen eta burtsa-merkatuen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Arretaz aztertzen ari naiz egunkarietako burtsa informazioa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Interes tasak igotzeko aukerak gora egin ahala, burtsa indizeek ere euren goranzko bidea mugatua izango dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-28

Artean, %3,32 hazi zen konpainiaren burtsa balioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

1996an, hamahiru merkatu indartzen hasien burtsa-kapitalizazioa 2.400 mila milioi dolar ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Dohaintzen, oinordetzaren eta ondare txikien gaineko zerga ezarri nahi du berriz, baita inbertsio publikoen funtsen eta burtsa transakzioen gainekoak ere.  Berria - Mundua   2006-04-08

Horien betekizun behinena akziodunen aurrean eta horiek burtsa-kotizazioetan dituzten interesei dagokienez erantzutea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

AEBetako eta Erresuma Batuko burtsa agintariek 150 milioi dolar ordaintzera zigortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Burtsa-artezkaritza handi horietako batek bat ere dirurik ez duela jakitera ematen duenean, jende zintzoak poza hartu behar du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Lau burtsa aztertzaile adituk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada berri on bat, hala ere: Lan Burtsako alemaniar sailean sute bat izan da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

5 ikasketa, ikerketa edo kidekoetarako diru laguntza. ik beka.

Burtsa hunek 30 urtez peko gazteak nahi ditu sustatu euskal eleberri baten idazten.  Herria   2004-12-09

Eskolatzeko ikasketa gehiena egiten dutenek, laguntza edo burtsa dretxoa dute.  Herria   2002-10-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus