Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gai hauskorra da beira, pitzadura bat egiten bazaio (gainazalean kolpe bat emanda, adibidez) berehalaxe hedatzen baita arrakala, beira guztiz hondatzeraino askotan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Beira, aldiz, gizonaren obra da, eta berriagoa da haren historia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Beira, guretzat, hausten delako ukitu behar ez den hori zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Badakit beira ona eta txarra bereizten, eta ongi ezagutzen ditut bere nondik norako guztiak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.
Berunik izanez gero, ez da batere zaila beirazko mirail bat egitea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.
Inguruan zegoen kristalezko kaxa batean esku zimeldu bat zegoen, moztuta, kuxin gainean, jokorako karta-sorta odoldua eta begira-begira zegoen beirazko begi bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
EBko kide diren herrietan paperezko eta beirazko hondakinen %50 birziklatzen dira egun. Berria - Gaiak 2004-05-16
Tintontzian busti beirazko luma, eta idazten hasi zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.
Erakusleihoko beiratik zehar ikusten genuen gizon hura nor zen adierazi nionean, niri aurrea harturik, kafetxetik irten eta harengana zuzendu zen berehala Lauaxeta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 66. orr.
Muranoko beirazko idazluma. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.
Alanbikea, su txikiak, metalezko eta beirazko ontzi eta lanabesak edonon. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 22. orr.
Tea beirazko ontzietan zerbitzatzen hasten bazara, hazi egingo da negozioa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.
Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.
Ur tanta handi, garden, beirazkoak balira bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Papera, beira, kartoia, plastiko gehienak, gurpilak... dena birziklatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
· Bake prozesuaren beira ezin meheagoa hauts ez dadin. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Ahots sendo eta beirazkoekin gure abesti ederrak euskaraz abestuz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Berriro eseri nintzen, beira gardenaren aurrean harriduraz eta beldurrez burua erabat nahasturik! Beira gardenez eginiko ontziak ziren, emakume baten gerria itxuratzen zutenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.
Beira horixkaz eginiko arrautza bat, oilo-arrautza baino handixeagoa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 182. orr.
Beira trinkoaren zurruntasun amoremangaitz hura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Ni arras gogoberoturik nengoen lankidetza hartaz, eta bururatu zitzaidan beira puztuzko kroskoekin ere mirailak egitea, barnetik itsatsiz beruna zein kanpoko azalean zabalduz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Latoiaren distira bazter guztietan, beira polikromatuak klaraboietan, zur ilun garestia paretetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.
Gelaren erdian azaltzen den beira distiratsuetako geruza Nagelek erakusketarako propio gehitu duen osagaia da. Berria - Kultura 2006-02-03
Goi-aldean LIVINGSTONE irakur zitekeen beira lodidun atetik irten ziren, lasaiago orain. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.
Zotzak gordetzeko zorrotxo bat, beira-alez egina. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.
Hantxe geratu zitzaidan eskuan, sinbolo sarkastiko modura, potoaren ipurdiko beira-uztaia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Hazbete baten milarena baino diametro txikiagoa dute beira-zuntz finek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Hala, munduaren mugagabetasunean parte hartzen zuten, bi beira-zafla horiei esker. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Beira-xafla oraindik beroaren gainean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Urez betetako beira-zutabe batean gora. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Botilak eta beira zatiak ere bai zur hondakinekin nahasian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 76. orr.
Ilunabarreko eguzkiak beira leihoetako kristalak piztu eta alaitu egiten zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik, etruriar puxkaz beteriko beira-arasa baten islakeran Sabeth bera ikustearren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.
Beira mota desberdinez egindako leiar konbinazio bat erabiltzea izaten da konponbiderik ohikoena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.
Aita Laudioko Guardian beira enpresan aritu zen lanean urte askotan. Berria - Ekonomia 2004-09-12
Normal jantzia zegoen, baina Beira Merkatariaren begi eskarmentudunek laster asko antzeman zuten mutil hark ez zeukala dirurik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 71. orr.
Beira-puztaileen pazientzia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Etengabe esne-beirazko zeru hura ez ikustearren burua jiratuz gero, berriz, itsasoaren erdian zaudela dirudi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
"Nire ordulariaren beira zabalduko dut, eta hatzez haztatuko dut orratza", pentsatu nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.
Haietako bala galdu batek gure autoaren aurreko beiran jo, eta txiki-txiki eginda lehertu zen gure buruen gainera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.
Uda denboran ere dardaratzen dira leihoko beirak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.
Beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen haien erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Harrikada erauntsi batek beirak puskatu zituen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.
Atzealdearen kolore leunaren gainean margotua zegoen, eta beira batek estaltzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Urre koloreko galleta paketeak eta pastel txikiz beteriko kopak ipintzen ari ziren ardura handiz haren erakusleihoko beiren atzealdean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Goitik behera garbi-garbi ikusten nuen beira handia! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 301. orr.
Hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.
Amiantoa XIX. mendean erabiltzen hasitako beira zuntz bat da. Beira-zuntzak, tentsioaren eraginpean aparteko indarra erakusten badute ere, erraz okertzen dira. Berria - Ekonomia 2004-09-12
Bi fotoiak lekuz aldatzeko beira zuntza erabili dute, eta, hala, fotoi gurutzatuak laborategitik kanpo teleportatzea lortu dute. Berria - Gaiak 2004-08-19
Beira-zuntzaren antz handiagoa du hezurrak pneumatiko-gomarena baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Traineruak zein arraunak karbono edo beira zuntzez egiten hasi dira asko ez dela. Berria - Kirola 2004-09-11
Beira zuntzez indartutako poliesterraz eraiki dute ontzi guztia. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Beira-zuntzezko txalupa omen zuten erosia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.
beira alez (3); beira arasa (8); beira puska (5); beira zatiak (4); beira zuntza (4); beira zuntzez (5); beiratik zehar (3); bi beira (3); leihoetako beirak (3); leihoetako beirak (3)