Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaitik kristal veneziarreko kopa bat hartu eta liluratuta begiratu zion. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.
Likoreak eskumenean zituen, kristal landuzko flaskoetan, kontsola baten zuloetan erdi sartuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Ardoa kristal landuzko pitxer batetik zerbitzatzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Kristala pitzatu egin zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Kutxa oso bat xanpain-edontzi, kristala tailatua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.
· Nire betaurrekoen kristal zikinetatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Kristal finezko baso bat atera zuen sukaldeko horma nagusian zegoen pegartegi-zulotik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Putzu hark ere kristalak hautsitako largabista baten antza zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.
Kristalezko ontzi fin bat lurrean jarrita. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 35. orr.
Kalea gurutzatu ondoren kristalezko dorre batean sartu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.
Hamar minutu horietan honela geldituko naiz, hari begira, kopeta kristalari itsatsirik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 69. orr.
Autoaren kristalari itsatsitako txartela. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Kristalik gabeko leihatilan barrena datorren hotza. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.
Kristalak garbitzen ari zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.
Kristalezko bola handi baten barruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.
Kate-erloju bat ere bai, kristalik eta orratzik gabea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Kristala zalaparta handiarekin hautsi zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.
Gure leiho bakarreko kristala txiki-txiki egin zen. Urteetan ikusi bako lagunen bat segurtasunezko kristal ostetik agurtu ahal izateko izan ezik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.
Leihoko kristal handi horrek. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Nazka ematen zion kristal lodiko edalontzi bat ukitze hutsak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
Akuario baten kristal lodi batetik bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.
Argitasun zuri bizia sartzen da sabaileihoko kristal zeharrargitik. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Heineken botilen kristal berdeak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Lanpararen kristal gorriak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.
Kristal esmerileztatuzko ate batean jo zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.
Kristal beruneztatuekiko leiho bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.
Langileak kristal txikituak kentzen ari ziren Lou Frazier iritsi zenean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 106. orr.
Zur kontratxapatua zegoen hainbat kristal hautsiren ordez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.
Kristal ontzi horiek airean dilindan zeudela zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
-Kristal-bolari begira egon naiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.
Kristal-zatiak alde guztietara banatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Uraren kristal soinu fin hori. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.
Azal azpian antzematen ditu kristal puskak, harri kozkorrak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.
Pianoak staccato bati ekin dio; kristal-hotsa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Antzigarrak ibaiko ur gainean hartzen zuen kristal-hautsaren antzeko distira eta kolore. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.
Ur sorginduak kristal-distira izoztuak islatzen ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.
Hamaika kristal-iruditan apurturiko izarrak ikusten ziren uraren gainazalean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 247. orr.
Neu nintzen garbitzailea, lorezaina, etxekoandrearen txofer pribatua, iturgina eta kristal garbitzailea. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Ibilgailu ofizial kristal-iluna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Betaurreko kristal-urdin haiek. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea mikroskopiora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria, barruan sua duela dirudiena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.
Milioika harri-kristal dago munduan; baina hauek Urim eta Tumim dira, ongi dakite hori adituek. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 100. orr.
Harri bat daukak eskuan, baina ez dakik kristala den edo diamantea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.
Azido urikoaren kristal mikroskopikoei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.
Aurkituriko partikulak handiak dira, ordea, eta kristal egitura dute. Berria - Gaiak 2006-03-15
Kaltzio karbonato edo klarionaren kristal-formak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Estalkia jaso zuenean, diamantearen forma bereko kristal puskak besterik ez omen zeuden kutxa barruan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Izotz kristal txikiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.
Hezurrean, kolagenoak egiten du erretxinarena, eta mineral-kristalek beirazko zuntzena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Gelatinak baditu kaltzita- edo aragonita-kristalak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Kolageno-zuntzez eta zuntzoi irmo itsatsirik dauden hidroxiapatito-kristalez egina dago hezurra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
"Eskuko" telebista, kristal likidozkoa, ez da askorik zabaldu oraingoz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Neurketa fisiologikoak, sentsoreak, komunikaziorako tresnak eta kristal likidoko pantailak egiteko erabiltzen den materiala. Berria - Gaiak 2004-05-15
Kristal likidozko pantaila zaharren funtzionamendua egiaztatzeko metodologia garatu nahi dute, birziklatu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-11-26
Kristal likidoko ikurraren barruko marratxoak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.
betaurrekoen kristal (3); kristal apurtuak (3); kristal hautsi (3); kristal hautsiak (4); kristal hautsiaren (3); kristal hautsien (7); kristal hotsa (4); kristal landuzko (6); kristal lodi (5); kristal lodiko (3); kristal puska (4); kristal puskak (4); kristal pusken (3); kristal zati (4); leihoko kristal (6)
ateko kristala (4); aurreko kristala (3); dendako kristala (3); kristala apurtu (4); kristala hautsi (9); kristala jo (8); kristala lausotzen (4); kristala txiki txiki (3); leihoko kristala (3)
kristalak dardarka (4); kristalak hautsi (12); kristalak hautsita (6); kristalak lausotu (3); kristalak txikitu (3); leihoetako kristalak (15); leihoko kristalak (7)
aurpegia kristalaren (3); aurpegia kristalaren kontra (3); kristalaren atzean (3); kristalaren barrualdean (3); kristalaren bestaldean (10); kristalaren beste aldean (7); kristalaren kontra (27); leihoko kristalaren (3); sudurra kristalaren kontra (3)
kristalaz bestaldean (4); kristalaz bestaldetik (3)
aurreko kristalean (6); leihoko kristalean (6)
kristalen atzean (5); kristalen kontra (6)
kristalezko ate (5); kristalezko atea (5); kristalezko bola (10); kristalezko bolak (3); kristalezko bolan (4); kristalezko bolaren (4); kristalezko bolari (3); kristalezko bolarik (3); kristalezko botila (4); kristalezko edalontzi (5); kristalezko edalontzi bat (4); kristalezko kaiola (6); kristalezko kanpai (3); kristalezko kaxa (3); kristalezko kopa (4); kristalezko kopak (3); kristalezko kutxa (5); kristalezko kutxa batean (3); kristalezko leihate (4); kristalezko lorontzi (3); kristalezko mahai (4); kristalezko ontzi (11)
kristalik gabe (4); kristalik gabeko (5)