Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behitegiak, handiak badira ere, leku lasaia izan ohi dira, baina marru zalaparta nabarmena entzuten zen gu iritsi ginenean.Halaber beren barruki edo behitegien berritzeko, dirua galdegiten zioten banketxe bati. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.
Euskara menditik hirira eraman genuen, gu ere gazte sentimentalak baikinen: baserritarren behitegietatik medikuen kontsultazioetara, zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.
Iduriz, bakarrik bi gela zeuden: alde batetik, sukalde itxura zuena, xoko batean behitegiko sargia ageri zuena, ateño apal batek biak bereizten zituelarik eta, bestalde, gela ttipiagoko bat, ohe baten izkina ageri zuena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Behitegi erraldoi batean egiten genuen lan beste "émigrants espagnols" batzuekin batera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Eskaileretan behera gosaltzera nindoala, egurraren eta udaberriko belar freskoaren usain gozoa sumatu nuen, eta patio lasai nahasiarena, bere behitegi lur jo, zuri eta zikinarekin, bere zalditegi huts ate-zabalekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.
Hilabeteak eginak zituen ahaide papista batzuen etxeko behitegian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.
Sotoko behitegian, ganbelapeko zokoan, abarka mutur bat agertu zitzaidan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.