Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behean, sukaldea eta ukuilua; goian, logelak, komuna eta mandioa. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 15. orr.
Baserri zaharretan [...] ez zen beste berogailurik izaten: beheko sua, eta aziendaren lurruna ukuiluko ohol artean behetik gora. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.
Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.
Ostatuko egurats beroa, ukuiluko egurats astuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 102. orr.
Mandio aldetik edo ukuilutik ere, behiak jaiztekoan-eta, hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko, ez zegoen ukuiluan beti apopilo ibiltzen diren euliei erreparatzea bezelakorik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Eskuko eskaileratik ukuilu gaineko mandiora igo eta ahapeka hots egin zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.
Ukuiluak, berriz, arkumez eta antxumez beterik zeuden, denak hesiz bereizirik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.
Selifan kotxezaina ukuilura joan zen zaldiez arduratzera, eta Petrushka lekaioak bere gauzak antolatzeari ekin zion ate ondoko gela txiki, oso ilunean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Ukuilura eraman ninduen, eta bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.
Herriko ukuiluetara ura eta pentsua eramaten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 149. orr.
Nire ametsa bete nahian, benta bateko ukuiluan hasi nintzen morroi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 158. orr.
Ukuilu txikia zen [...] askatan bi behi zeuden, eta bazter batean, itxitura baten barruan, txahal bat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.
Ukuilu zaharrak ez du sabairik, ez eta, egia esatera, benetako zorurik ere, baina zabala da bederen, eta argi-indarra ere badu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.
Ukuilu modernoa zenez, hau da, jateko askak pasiloan zehar eta uretarakoak hormetan zituena, buelta emanarazi behar izan zieten ehun behiei. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.
Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.
Harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.
Emakumeak ukuiluan bildu eta errosarioa errezatzen hasi ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 200. orr.
Jatorriz, gogoz eta xedez nor bere ukuilukoak izan ginen beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.
Meatzeetatik ez urruti, taberna eta ukuilu zuloetan, kimikaren eta magia zuriaren arteko mugan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Kabinetean eta logelan ukuilu-usaina zegoen, lurreko egurren junturetatik zetorrena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Bertan ukuilu-kiratsa nagusi zen eta zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan Ukuilu atarian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.
On Camillok begiratu ere ez zion egin kateaz itxitako ukuilu-ateari ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.
-Bihar bazkalduko duk, bai, baina zerri-ukuilu batean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 141. orr.
Gora-behera zoro horietan nenbilen, Jannis Kounellis artista greziar maiteak, Erromako arte galeria bat, 1969an, zaldi ukuilu nola bihurtu zuen akordatu nintzenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 65. orr.
Negua hegoaldean igaro ondoren, eta baserri-ukuilu, borda zahar, kanpandorre eta antzekoetan egin ohi duela habia [enarak]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.
· Ordurako ezkutatuak zitiztean, bakoitzak bereak, ganbara-ukuiluetan ezkutalekuren faltarik ez zuan izango-eta; bestela, berriz, gaztainondo zuztarren artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.