Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beherako 1 iz digestio aparatuaren nahasmendua, gorotz bigun eta likidoa oso maiz egitea dakarrena. ik beheitiko; kakeria.

Ezer ez hartzetik mortadela eta sardinekin egindako bokadilloak irenstera egin duzu salto, eta beherakoa idorreria bihurtu zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.

Orduan, gaitzaren lehenengo sintomak agertzen hasten dira: azaleko lesioak, infekzioak, sukarra, beherakoa, jateko gogo gutxiago eta nekea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Egunotan 36.000 lagun jo ditu beherakoak El Salvadorko lau probintziatan.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Beherakoarekin zegoen, mingrana eta piku asko jan baitzuen; hustera joan zen lasterka komunetara.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.

Gaur egun, baina, gaixo gutxi dira beherakoa dutenak.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Beherakoa daukazu, seguru asko beldurrak, tentsioak, hotzak, goseak eta jipoiak eraginda.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Bakterioak beherakoa eta koloneko hantura eragiten ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Indian baino, nik Europan eta Ameriketan errazago eduki izan ditut beherakoa eta sabeleko mina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu, eta sabelkeriak beherakoa.  Elizen arteko biblia   Si 37,30

Bat-batean beherakoa hasi zitzaidan eta ziztuan joan behar izan nuen komunera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Hain zuzen, Publioren aita ohean zegoen gaixo, sukarraz eta beherakoaz.  Elizen arteko biblia   Eg 28,8

Nire beherako ugarien errua etxean jasaten dudan elikadurarena da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 69. orr.

Beherako horia izan nuen hiru egunez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

-Honekin bi asteko beherakoa segurtatuko diok Isabel Sanjoseri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beherako kasu asko agertu direla eta, alerta dekretatu du El Salvadorko Gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Sri Lankan, esaterako, lehenbiziko elgorri eta beherako kasuak agertu dira.  Berria - Mundua   2004-12-30

3 beherakada.

Merck (- %27) merketu egin zen, asko, Wall Streeten beherakoa eraginez.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

4 burutik beherako iz mukieria.

-Burutik beherakoa daukat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus