Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beheitikoak hartu ninduen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Ospitalean ezagutu genuen elgar, biak beheitikoarekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
Berehala onartu ninduten beheitikoak joen gelan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.
Dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.
Beheitiko herrixka horretan, karabanen ibilbidean, xeke bat bizi da. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.
Beheitiko sagardotegitik koadrila bat etorri da, bospasei lagun. Berria - Kultura 2006-02-11
Joxek beheitiko bidea hartu duela ikusi orduko, Abel ezpondatik jaitsi eta borda aldera inguratu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 21. orr.
Zapategia etxeko beheitian zuen, eta etxeko beheitiko eskailerapean, berriz, barrika Juran-ongo ur gorriz betea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.
Ahmet neskarengandik bereizi eta gero hirurak dorreko beheitiko atetik atera ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 82. orr.
Euskal Herri guztia bazterrik bazter eta gainetik beheiti, gauez nahiz egunez, euripean nola eguzkiarekin, goitiko herrietatik beheitiko hirietaraino lasterka eta gelditu gabe gurutzatzeko prest bagaude [...]. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.
Fernanek posible zuen lehiatzea, aldrebeskeriak eskainiz, "Sumatra gailurrez gailur", "Perdido eta Vignemal 90 urtetik beheitikoentzat", etab. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 74. orr.
Horren arabera, 3.000 biztanletik beheitiko herriek aukera izanen dute euren programak abian jartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Uraren kalitatea bikaina izanen da arriskua %3tik beheitikoa denean. Berria - Harian 2006-02-02
Egunen batean azaldu beharko didazu nola arraio konpontzen zaren katarroa edo hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.