Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berotu delako, aireak dentsitate eskasa dauka, eta horrek egiten du presioaren beherakada. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.
Ikasle kopuruaren beherakada dela eta. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.
Gaztelaniazko liburuek beherakada izan zuten, eta euskarazkoek aurreko urteetako kopuruari eutsi zioten. Berria - Kultura 2004-06-03
Matrikulazioen beherakada eten egin da euskaltegietan. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Dolarraren beherakada eten egin zen, eta Estatu Batuen eta haien kideen arteko desoreka koiunturala izan zuen ondorio bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Datu horrek Wall Streeteko Dow Jones indizeari %1,53ko beherakada eragin zion. interes-tasen beherakadak kapitalen irteera garbiak bultzatuko ditu. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Petrolio gordinaren kotizazioaren beherakadak eta egongaiztasunak esportazioak dibertsifikatzeko premia larria azpimarratu baino ez dute egiten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.
Beherakada zenbatekoa den, horrek baldintzatuko du dena. Berria - Ekonomia 2004-12-05
Euskararen beherakada gelditua dela gaur egun iparraldean erran dute inkestaren presentatzaileek. Herria 2002-12-26
Hortik, printzipioz, Aren prezio erlatiboen beherakada etorriko da, Bri buruz, eta beherakada horrek bi merkatuetako prezioen batasuna berrezarriko du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
Jaiotza-tasaren beherakadak (1975ean zenbatutakoaren %40 izan zen 1990ean) eragin iraunkorra izan du Hezkuntza Sistemaren ordezte-tasan. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Orduan hasten da haien gorakada eta Europa zaharraren beherakada. Herria 2004-07-05
[Politika] hedakorra edo espansiboa -ekonomian batetik bestera dabilen diru kopuruaren hazkundea eta interes tasen beherakada ekartzen duena-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.
Fisikoki beherakada bat izatea aurreikusi al duzu? Berria - Kirola 2004-10-03
Kopuruetan, gorakadarik ez, beherakadarik ere ez. Herria 2002-09-05
Kapitalismo liberalaren sorkuntzaren eta beherakadaren azalpen zehatza. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.
Kasu batean zein bestean, prezioen beherakadari, epe laburrera, ez zaio eskaintzaren beherakadarik jarraituko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Sinestea ere, hitzaren bidez gorputzak daraman zama eta beherakada arintzea posible denik! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.
Orain aztertu beharko dugu hauteskunde kanpainan gertatutakoa, baina nire ustez, hauteskunde zundaketek eragina izan dute gure beherakadan. Berria - Mundua 2004-01-22
Akzioek burtsan beherakada handia izan dutela eta %28 urte hasieran goia jo zutenetik. Berria - Ekonomia 2004-09-16
Hori hala balitz, epe luzera, garraio-kostuen beherakada etengabeak eta muga-sariak ezabatzeko joerak, herrialde industrializatuetan bereziki, nazioarteko zuzeneko inbertsioen beheraldia ere ekarriko zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.
Horren emaitza, batetik, lehiakortasunaren beherakada lasterra izan zen, eta, bestetik, defizit korrontearen hazkunde ikusgarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.
Era berean, PPk Euskal Herrian eta Katalunian «beherakada esanguratsua» izan zuela gogoratu du. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Atzerrian egindako salmentek beherakada nabarmena izan zuten iaz ere, 2002koekin alderatuta: %15,4 gutxitu ziren. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Haren gastronomia kulturak beherakada nabarmena jasan zuela, oso txirotze tristea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.
Ahal nuena egiten nuela, bistan denez, fedeak eta praktikaz gaitzeko beherakada egiten ari zutelarik Euskal Herrian. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 33. orr.
Ez zegoen zalantzarik gorako bidea utzi eta oraindik urrutian zegoen zahartzarorako beherakada hasia zuela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 40. orr.
Ez dakit Gelatxori bere baserri zaharrera egin dizkiodan bisitek sortutako Stockholmeko sindromea den nire hau, edo bizitzaren muga jakin bat, gaztetasunarena, pasatu duenaren eutsi ezineko beherakada: izaera eraso berrien aurrean hain ondo babesten duen antigoaltasunaren erreibindikazio faltsua. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 67. orr.
UGTren beherakada agerikoa da (%1,04). Berria - Ekonomia 2004-01-17
Burtsaren beherakada egoera hau... zeintzuk dira aukera militarrak? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.
Besteak beste Microsoft, Cisco Systems edota Terra-Lycos, bezalako enpresak izan ziren hazkunde-aldi eta beherakada-aldi haren protagonistak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.
Horrek zerbait erran nahi du, demografia beherakadak ez du dena esplikatzen. Herria 2002-10-17
Zorionez, eta tentsio beherakadei modu egokian aurre egiteko, lesionatutako jokalaririk ez dago Baskonian. Berria - Kirola 2006-01-12
Adrenalina beherakadak nekea ekarri dio eta nekeak logura goxoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
1987an, 1929koaren antzeko burtsa beherakada baten aurrean, Fedak segituan erreakzionatu zuen ekonomiaren likidezia zenbatekoa handituz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.
Hasiera bateko talde garaiezina zirudienak jarrera galdu eta joko beherakada bat erakutsi du, batez ere etxetik kanpo. Berria - Kirola 2004-01-25
beherakada eragin (3); beherakada eten (4); beherakada handia (6); beherakada izan (9); beherakada nabarmena (11); beherakada nabarmena izan (9); beherakada txiki (3); beherakada txiki bat (3); euskararen beherakada (5); izan da beherakada (3); izandako beherakada (6); joko beherakada (3); kopuruaren beherakada (5)