Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beheraldi (155 agerraldi, 37 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 930 agerraldi) iz gora eta behera egin dezakeen zerbaiten beheranzko aldia. ant goraldi.

Eguzkiak, beheraldi batzuetan, lainoak sutu egin dituela ematen du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

Lehenik, arau orokor gisa, zenbat eta handiagoak gorputzak, lasterragoa izaten zen haien beheraldia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.

Stephenekin bidaiatzean, bizitzean [...] konturatu nintzen zein ahula zen psikologia aldetik, eta zer-nolako goraldi eta beheraldiak izaten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik; ez baitago barealdirik gabeko beheraldirik, erran nahi baita, ajerik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

Haren igoera sozialaren kurbak lagunaren beheraldiaren kurban zuen elkargunea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Isil-isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik, harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Nik gutxiago jokatzeari egozten diot beheraldia.  Berria - Kirola   2004-12-29

Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Beheraldietan izaten dugulako geure baitara biltzeko gogoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Porrot hark, gainera, eragin zuzena izan zuen nire jokoan, bizpahiru hilabeteko beheraldia izan bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Beheraldia mende batez luzatu zen, eta kanpoko eragileak izan zituen: izurriteak, gerrak eta eguraldiaren hoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

1970eko urteen hamarraldian beheraldian sartu zen nazioarteko ekonomia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Patronalak lan kostuei egotzi die beheraldia.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du, prezioen beheraldiak esportazioko sarreren gainean duen eragina murrizteko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Aldi bakoitzean, posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera, nazioarteko aliantza- sistema ere hondatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Estatu Batuetan, %10etik gora galdu zuen Wall Streetek hilabete batean, eta Europan berriz %20 ingurukoa izan zen beheraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ekainaren 7an beheraldi nabarmena izan zuen eta larrialdietara deitu genuen medikua etor zedin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Beheraldi fisikoak eta zenbait jokalariren lesioek kolokan jarri dute Florentino Perez presidentearen antolaketa berezia.  Berria - Kirola   2004-03-23

Nahiko larri egon ostean, onera egin zuen, baina beheraldi handiak izan ditu gerora, harik eta atzo zendu zen arte.  Berria - Kultura   2004-06-05

Estatu Batuetan aldi berean interes-tasen beheraldi luze bat izan zen, eta politika horrek markoaren balioa handitu zuen, beste diru guztiei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Isiltasuna eta maitasuna, horiexek nituen zu beheraldi ikaragarri haietatik ateratzeko bi besoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.

Okerrena ordea Izurri Beltza izan zen, 1348an hasita, izugarrizko beheraldi demografikoa eragin baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Epe luzera begira, beheraldi ekonomikoak berekasa sendatzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Mendebaldeko herrialdeetako manufaktura-enpleguen beheraldi laster eta etengabeak kezka hori areagotzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Gremioen beheraldi motel hori merkataritza-kapitalismoak fabrikatzaileen gainean zuen nagusitasun gero eta handiagoaren adierazgarri da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Alabaina, aldi hau beltzen salerosketaren pixkanakako beheraldiak markatu zuen, debekatu egin baitzuten, ingelesek aurrena eta frantsesek gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenmin sentimendu hori eta beheraldi hasiera hori, esan zuen bere artean, amarik gabeko jatorrira itzuli zelako sortu berri zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste batzuek kamera-irrati-eta abar dendetako eskaparateak eta prezio beheraldiak behatzen zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 72. orr.

Lafaiali'ik ez du gauza larririk, tentsio beheraldia izan baitzuen Bourgoinen aurkako partida amaituta.  Berria - Kirola   2006-01-31

Ttotte zain-beheraldi latzak eroan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Nazio-estatuen eraketa motel horren lehen aldia Erdi Aroaren amaiera luzea izan zen (1350-1450), ekonomia-beheraldiak eta gatazka militarrak ezaugarri izan zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beheraldia izan (4); prezioen beheraldiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus