Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beharbada (4520 agerraldi, 250 liburu eta 709 artikulutan; ETCn 33.620 agerraldi; orobat beharba g.er.) 1 adlag zerbait gerta daitekeelako ustea adierazteko erabiltzen den hitza. ik agian; apika.

"Beharbada", dio berak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 208. orr.

Beharbada, horrexegatik nengoen hain erretxindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Beharbada senarra jakitun zegoen ordurako edo amenazoka hasia zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Beharbada lirikarako arnasa oso eskasa nuen, edo bestela indar urrikoa izango zen nire maiteminaren garra; agian bi gauzak batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Beharbada bera ere akabatu beharko zenuke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 215. orr.

Beharbada beste aldetik bultza eginda aterako dut tramankulu hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Beharbada orain bularrak eroriago zituen, edo asimetrikoak, beharbada bere zango luze eta zurietan zainen bat edo beste aterako zitzaion eta estali egin nahiko zituen edo disimulatu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Zuk beharbada bai, baina Etxeberriak eta Ramuntxok ez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Berak ere beharbada bidaia luzea egina zuen gogoeta labur batzuk egiteko eta ez nuen bakean uzten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Edo, beharbada, bestaldera gertatu zen, eta Dryer-ek seduzitu zuen Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Erretinen (eta beharbada garun-azaleko ikusmen aldeen) oxigeno-gose errepikatu edo etengabeak hil ote zizkion haiek?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

Baina beharbada ez da dena erakusleihoetan saltzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 425. orr.

Horregatik, beharbada, ez nahiz oso zuhur jokatzen ari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Krokodiloa, beharbada, liburuak duen aurkikuntzarik ederrenetakoa da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Opari hura, beharbada pozoitsua zelakoan, gure arteko jende gutxik txalotu zuen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

Handik hiru mendetara, oraindik ere ez dugu hipotesirik, eta, beharbada, ezin erantzungo zaie sekula kontu horiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe, pantaila ximurtuaren aurrean kukulumuxu, nork bere lastozko kapelutzarra buruan, beharbada pozik, beharbada ez, ezin ba jakin, hain ikertezin, hain mongoliko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Fisiologikoki behinik behin ez, non eta ebakuntza petrikilo narratsen batek egiten ez duen; psikologikoki beharbada bai, baina dagokion pertsona hori aurreiritzi moralista edo erlijiosoen menpe dagoen heinean soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Zu, berriz, auskalo, beharbada aseguru-etxe batean kolokatuko zara egunen batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

-Hemen gireno balio dik itzuli baten egitea behereko karrikan, ezagutzen duk baina beharbada ez aski -erraiten dio Ermitak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Nire jokaera ez zen, beharbada, oso gizabidetsua izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Ni bere gaztetasunaz maitemindurik nengoen beharbada, bera nire heldutasunaz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Eta izan litezke pertsona zoragarriak, Joxeguai edo Maritotal bat baino askozaz zinezkoagoak beharbada, eta beharbadarik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Ahuldu egingo zara, badakizu, baina ordainez, arinagoa bihur dezakezu, beharbada, torturaren erasoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Gutxik egin dute nik bezala, ia inork ez beharbada.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

27-28 urte, gutixeago beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Egun bat, bi beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Izan ere, Alemania arrazoia eta araua da; eta Brasil irudimena eta arau-haustea... Baina aspertu egingo zaitut, beharbada...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

2 (izenaren eta izenondoaren artean)

Saia nadin, ordea, tesi hori, formulazio beharbada traketsekoa bada ere, esangurarik positiboenean hartzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Inprobisazio hutseko fase honetan, arazo beharbada larriagoei egin behar die aurre bertsolariak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.

Enuntziatua ez da egitura bat (hots, osagai aldakorren arteko harremana, zeinak baimentzen duen eredu mugatuen kopuru beharbada amaigabea).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus