Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldian behin begirada bat egiten zion Menton inguratzen duen gailur lainotsuko mendi garaiari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.
Begirada bat bota zuten biek loroa zegoen lekurantz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Nahikoa zuen eraikin bati begirada bat ematea, zenbait egunez nahiz astez gogoan eduki, eta zuzenean ari balitz bezala marrazteko gero. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.
Eszenatokian jotzen ari zen tronpeta-jolearekin begirada bat gurutzatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Begirada jaso, eta ama ikusi zuen atean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.
Merryk begirada altxatu zuen, harriturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.
-Alaznek begirada jaitsi zuen, damututa bezala-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.
Gofik begirada beheratu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.
Nire begirada beheraka doa geldiro, asperduraz, kopeta honetara, masail hauetara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Leihora inguratu zen, bere begirada Olatzen bistatik urrundu nahian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.
Betaurreko beltzekin ezkutatzen zuen begirada. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.
Mirarik begirada desbideratu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 211. orr.
Deseroso, begirada apartatu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Dokumentaletako argazkilari edo zinemagile handiak [...] mundua erakustearekin batera beren begirada erakusten digutenak dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.
George hizketan ari zen Elaineren begirada erakarri nahian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 200. orr.
Begirada finkatzen den puntua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 44. orr.
Denek batera burua Ararat aldera jiratu eta begirada gailurrean iltzatu zuten. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 122. orr.
Begirada gauza aski hurbilen batean finkatzen baldin badugu, gure begion bi ikusmen ardatzak ez datoz bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.
Maizak ez zion begirada gainetik kentzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 224. orr.
Haren begirada sentitzen duk gainean, norbait parte txarreko izpi batez segika bahu bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Begirada zoruan galdu zitzaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
Detektibea pentsakor egon zen une batez, zeru urdinxkan begirada galdurik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.
Geldi-geldirik zegoen Ruche jauna, begirada galdua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
Azken begirada maletari: dena ongi. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Begirada batekin esan daiteke 'maite zaitut' edo 'gorroto zaitut'». Berria - Harian 2005-08-25
Begirada zabal bat bota zuen Ruche jaunak bere inguruan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.
Nire policemanak begirada mesfidati bat bota dio pasaporteari lehenbizi, niri gero. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.
Begirada argiak bihotzondoa alaitzen, albiste pozgarriek indarra berritzen. Elizen arteko biblia EsZ 15,30
Begirada zuzena, gauzak bere tokian jartzen dituena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 121. orr.
Liburua hartu, eta begirada laburra bota zion azalari-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.
Gizon haren begirada finkotik ihes egiteko beste alde batera begiratzen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.
Cesar Telleria erabat zurbildu zen, eta lurrean iltzaturik geratu zen, inguruko jendearen begirada zorrotzen pean masailak gorrituta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.
Begirada zorrotzez iltzatu ninduen paretaren kontra. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.
Senarraren begirada erne eta zaintzailearen arretaren pean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Selmak sugearen begirada maltzur hori botatzen zion, mingainaz airea arakatzen zuela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Ingelesez hasi zaio, arnasestuka eta begirada larri batez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Begirada errugabea mitoa baizik ez da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.
Doktoreak barre egiten du, begirada konplize batekin ni nahastu nahian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.
Begirada tolesgaberik ez dago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Nire begirada eszeptiko tristeak nahigabe bat baino gehiago ekarri dit. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
Kolore zurbil, masaila hezurtsu eta begirada galduko neska bat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.
Erakusleiho batean islaturik ikusi nuen neure begirada urduriak traizionatzen ninduen, ordea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.
Geldi-geldirik zegoen Ruche jauna, begirada galdua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
Urruntasun hondogabe batetik zetorren haren begirada ilun galduarekin topo egin zuenean, [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.
Begirada konplize bat bota zioten elkarri bikiek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.
Begirada setatsu bat bota zion Léari Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.
Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.
Hiltegira daramaten ardi baten begirada errukarriaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Laster ulertu nuen begirada erakargarri hori, aldi berean inguratu eta biluzten duena, limurtzaile petoaren begirada hori. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
Ez zen amorruzko begirada. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.
Adi-adi entzuten zuen, zentzumen guztiak erne musikarako, baina begirada izutu eta beldurrezko batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.
Miresmen faltsuzko begirada ustel eta itxurazko harekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.
Beren lagunen begirada burlazkoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
Lantegiko apaletan jarri zuen begirada suspertu berria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik, begirada pertzibitzailearengandik sortzen baita, modu eraginkorrago eta gutxi-asko bereriazko batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.
Bazen adibidez begirada mota bat damua adierazten ez zuena eta desatsegintasuna adierazten ez zuena eta resignazioa adierazten ez zuena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.
Ez dute begirada-kontakturik egiten... gainbegirada inguratzailez berenganatzen bide dituzte gauzak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Begirada-kontua izango zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.
Beste norbaitekin izandako begirada gurutzatzea. nire eta haien arteko begirada-trukatze bakoitzarekin, tximistatxo bat horra, txiki-txiki baina atzemateko modukoa, mesfidantzaz eta goganbeharrez oratua. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 141. orr.
Argazkiak eragiten duen begirada-gelditzea, edo egiten uzten duena behintzat, fetixea eragiten duen begirada-gelditzea gogoratzen duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.
Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.
Berehala beste Lore baten edertasunera zuzentzen zuen bere barne begirada. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.
Martak gaitzespen begirada bota zion Olatzi, prozedura jarraitu beharko zenuke edo arauak arauak dira esan nahiko zuen begirada bat. Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.
Zorion-begirada gozo bat agertu zen Templeren aurpegian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.
Xabik ehiztari-begirada batez aztertu zuen taberna. Berria - Kultura 2004-08-25
Zure haur-begirada garbiarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.
Bakan ikusi diodan mutiko-begirada ageri du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Alaznek zonbi begirada bat zuzendu zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.
Haritzek izu begirada zeukan betaurrekoen atzean, baina ez zuen txintik atera. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.
aitaren begirada (7); azken begirada (25); azken begirada bat (5)
begirada altxatu (16); begirada arin (13); begirada arin bat (9); begirada atzera (6); begirada azkar (15); begirada azkar bat (9); begirada azkarra trukatu (5); begirada bakar (9); begirada bat bota (31); begirada bat egin (7); begirada bat eman (10); begirada batez aztertu (16); begirada bitxi (5); begirada bizkor (8); begirada bota (5)
begirada eman (5); begirada eta (38); begirada finkatzen (9); begirada finkatzen den (7); begirada finko (5); begirada galdu (7); begirada galdua (19); begirada galdurik (6); begirada galduta (13); begirada gogorra (5); begirada goratu (6); begirada harroa (5); begirada hotza (5)
begirada iluna (5); begirada itzuli (6); begirada izan (6); begirada jaitsi (31); begirada jaitsi zuen (12); begirada jaso (26); begirada jaso zuen (7); begirada labur (10); begirada labur bat (5); begirada luzea (6); begirada maltzur (6)
begirada pertsonala (5); begirada saihestu (5); begirada tristea (5)
begirada urdin (5); begirada zorrotz (6); begirada zorrotza (14); begirada zuzendu (5)
bere begirada (41); beren begirada (7); beste begirada (12); beste begirada bat (6); beteriko begirada (5); bezalako begirada (6)
egindako begirada (6); ehiztari begirada (16); ehiztari begirada batez (16); gabeko begirada (7); gaineko begirada (5); gure begirada (7)
lehen begirada (7); lehen begirada batean (5); moduko begirada (5); neskak begirada (6); nire begirada (20)
zeharkako begirada (5); zeukan begirada (6); zuzendu zuen begirada (6)
begiradak eta memoriak (7); begiradak gurutzatu (9); bere begiradak (7); gure begiradak (5); nire begiradak (7)
bere begiradan (7); lehen begiradan (15)
begiradaren heziketa (5); bere begiradaren (6); nire begiradaren (7)
begiradari eutsi (18); begiradari eutsi nion (6); begiradari eutsi zion (5); nire begiradari (8)