Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene begiak eta ene behakoa, bere batez, oreinaren begietan pausatu ziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.
Zer erranen liken, ele batek, behako batek, edo isiltasunak berak ehun aldiz hobeki adieraziko ez lukeenik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.
Ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.
Bertzeek ez bezala, sekula ez dute behakoa apaltzen beraiekin mintzatzean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Ikuskari horrek ernatu zizkidalarik desirak, halaber gogoberotu zizkidan behakoak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Bazkal denboran, gure behakoak bizpahiru aldiz gurutzatu ziren eta irriño bat ere egin zidan biziki polliki. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.
Ele bat, behako bat, hura han dela soilik jakitea, hots bada! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 173. orr.
Behakoa eman da lehenik 2004eko ekitaldieri. Herria 2005-02-17
Neure gelara igo nintzen, eta bertzeenetan ere sartu nintzen, bazter haiei behako bat emateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Zeldari behako bat eman eta ohartzen naiz leihatila ere ez dudala zelda barnetik zabaltzen eta hesten ahal. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 30. orr.
Berriz etxeratu zeneko, denbora pasa, behako bat eman zion egunkariari."Erromesaren iturria" hor berean, eskuin, utzi dut, doi-doia behako bat emanik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Emaitzak larri-larria bederen agertuak dira iragan astean eta HERRIA-k behako bat emana diote joanden aldian. Herria 2005-09-29
Behako bat eman azken hamar urte hotan egin den bideari eta norabide nagusi zenbait aztertu ondoko hamarreri buruz. Herria 2005-11-24
Txapela uzten zioten, beren mutila balute bezala, behako bat ere eskaini gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.
Behako gardena eskaini diot zuzendari jaunari. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.
Agurea azkena izan da patiotik barruratzen, eta behe solairuko atepean behako bat egin du atzerantz, zerua despedituko balu bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.
Ezin izan zuten ordea, elkarri behako bat egin gabe egon. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.
Horren partez, behako egin nion erlojuari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Ametsetan sartu naiz, behako bat botatuz Gida-liburuan zabaldua zen Bidearen trazadurari. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 34. orr.
Biharko etapari behako bat, eta banoa berriz kanpora, Fromista famatua behar dudala bisitatu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.
Behako bat gibelera, Auritz eta Aurizperriko haranei. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Behako batez eskertu diozu laguntza. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 131. orr.
Lehen behakoan ezagutu nuen Etxeberri ministroaren letra handi dotorea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Lehen behakoan ohartu ez banintzen ere, ibilbide batean bezala zegoen belarra, harrizko bi murru apalez mugatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.
Gelditzen da Basoi, bat-batean arrangura batek boza estekan atxikitzen balio bezala eta behako luze bat damaio mutikoari: [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.
Behako beltzak badira, begi urdinak eginak. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Gérard-ek behako tzar batekin ihardesten dio, hitzik atera gabe. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 119. orr.
Sartu ziren [...] bi beilari, eta adin pollita, iduriz, zuenari behako doi bat botaturik, gazteenari lotu zaitan soa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 12. orr.
Ibilera furfuriatsu bera, gorputz segail bera, behako otzan bera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.
Behako ezti hura nigan finkatua zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Doi-doia behako hotz bat San Migel elizako ateladari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.
Osabaren behako maltzurrak eta haren isiltasun azkengabeak misterioz jantzi zituzten hurrengo mementuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.
Haren behako miatzaileari deus ez zitzaion eskapatzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.
Neska gazte bat pasatu da, betan eder eta pollit, eta haren behako zorrotz eta harroak erakustera emaiten du baduela presunak bere edertasunaren berri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
Santiagoko etxeei behako arin eta ohargabe bat botatu diet eta berriz Heletara itzuli naiz, obsesio baten temarekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.
Bigarren behako zabal trufaria eskaini zidan, Josuren ganberako atea hertsi aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Emakume horrek ez du, gure emakume pinpirinen gisara, behako gezurtirik, batzuetan seduzitzaile eta betiere engainatzailerik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Ez dakit zendako baina ikusten nautelarik gaitzeko behako tzarra egiten didate! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.
Mehatxuzko behakoak ote dira? Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.
Une batez isiltasuna gorderik, igorri nizkion, oharkabean bezala, behako basak eta noragabeak, hargatik erneak eta oharkorrak zirenak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.
Erdietsi nuen harrezkeroztik zuk maiz laudatu izan didazun behako arretagaldu hori neure nahira baliatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.
Haren behako hodeiz betean ostarte bakarra zegoen, eta handik erakutsi zuen eguzkiak bere aurpegia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.
Hodeien artetik ilargiaren behako hitsa, denetan bere argi hori kiratsa banatzen du. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
amaren behako (3); azken behako bat (4); bakarrik behako bat (3); behako bat (113); behako bat aski (3); behako bat bakarra (3); behako bat egin (3); behako bat eman (23); behako bat emana (3); behako bat emanez (6); behako bat emanik (6); behako batean (4); behako baten emaitea (7); behako baten emaiteko (4); behako berezi bat (3); behako luze (3); behako zabal (7); behako zabal bat (4); bertze behako hura (3)
behakoa egin (3); behakoa eman (3); behakoa gogortzen (3); behakoa zorrozten (9); behakoa zorrozten zuela (4); behakoa zorroztu (4)
lehen behakoak (3)
lehen behakoan (18); lehen behakoan ezagutu (3)