Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egundainoko begi-zuloak nabarmendu zitzaizkidan eta begipe beltzen aurkako Yerling pomadaz saiatzen nintzen ezabatzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.
Begipe ubelak zeuzkan gaueko ibileren salatari. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.
Ondo ikusi ahal izan dut, eskularruekin alde banatatik masailak estutu eta erpuruarekin begipeko azala apur bat jaisten zidala; Ile urdindua, begipeko poltsak, tabakoak zikindutako hortzak... Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.
ik begipeko.
Kotxea zegoen posizioagatik, bainuetxea gelditu zitzaidan begipe atea zabaldu zidatenean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.
Emaztearen bizkarra inguratu eta taka-taka lekutu ziren, lurra begipe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Iturriraino heldu zen, begipe geneukan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.
Lotsatu egiten naiz haien begipean. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.
Begipean nuen neskaren bular-erretena gero eta sakonagoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Zerbitzaria edariarekin hurbildu zitzaidanean, sakelatik jaukitu Francen potreta begipean pausatu nion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Aurreko eguneko nire lana begipean nuen, egunkaria mahai gainean zabalik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.
Begipean daukat herrixka, larrain txiki baten ingurura bilduriko lau bat etxe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.
-Begipean eduki ezazue -aholkatu zuen gotzainak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 212. orr.
Haren mende daudenak magistratuaren begipean daude etengabe. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.
Bittorrek aitzina jarraitu zuen beste lau penaturekin portu aldera, isurgirantz, soldadu baten begipean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Irlako susmagarrietako batzuk begipean izateko lanean elkar harturik ari dira Estatu Batuetako Enbaxada eta Kubako Barne Seguritatea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Liberalismoaren aldekoak ditugu horiek, eta estatua bera ere, ekimen pribatuaren begipean ikusten dute. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.
Akitaniako koparen kontu, Baionesek Mont de Marsan-eko landestarrak zituzten parean Deschamps zelaian, 200 jenderen begipean. Herria 2001-10-18
Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
begipean hartu (3)