Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apartheid, arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza eta atzerritarrek zertutako beste zapalkuntza eta domeinu forma batzuk sustatzen edo iraunarazten dituzten politikak zeharo baztergarriak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.
Hara benetako bazterketa eta bereizkeria. Berria - Mundua 2004-09-23
Bitartean, bakardadea, bazterketa, su urriko suntsiketa... Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 123. orr.
Inkomunikazioa eta bazterketa dira Lizartzak eta Fernandezek gehien aipatzen dituzten hitzak. Berria - Harian 2005-11-08
Iraina eta mespretxua, bazterketa eta pertsekuzioaren esperientzia latza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.
Euren iritzian, EAJk alardean «emakumeen bazterketa eta diskriminazioaren alde» egiten duelako. Berria - Harian 2005-09-07
Euskal Herriaren garapenak ez ote du ba alta indar guzien beharra, nihungo bazterketarik gabe? Herria 2004-03-11
Zigorrak izan daitezke fisikoak (isunak, kartzela...); izan daitezke sozialak (mespretxua, bazterketa eta bakartzea) edo, bestela, izan daitezke psikologikoak (lotsa eta kulpa eragitea, adibidez). Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.
Indarkeriarik eta bazterketarik gabeko elkarrizketa sustatu nahi du behin eta berriz Elkarri-k. Herria 2003-06-12
Bazterketa eta munduko herrialde gehienen pobrezia eragiten duen ekonomia-sistema, militarismo berrindartua, naturaren degradazioa... Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Gatazka eta ezegonkortasun iturri horietako bat arraza, erlijio edota beste hainbat arrazoiren eraginezko bazterketa izango genuke. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.
'Marikoiak' bere gain darama irainaren zama, bazterketaren mehatxua, eskubideen ukapena, beren gustura bizitzen utzi ez zitzaienen samina, bizitza izorratu zietenen negarra, errespetuaren zanpaketa, nahigabearen kondena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.
Agoteak ote ziren bazterketaren iturri edo herritarrak ote ziren bereizkuntzaren hobendun? Herria 2003-12-25
Buruzapia ez omen da kultura jakin baten ezaugarri, kultura jakin horretan emakumeak jasaten duen zapalkuntza eta bazterketaren sinboloa baizik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.
Bikote homosexualei ezkontzeko baimena ukatzea «bazterketaren aurkako legeen kontrakoa» da. Berria - Gaiak 2004-05-18
41.551 euro Bazterketaren Aurkako Plan bat finantzatzeko. Berria - Ekonomia 2004-01-25
Beldurra zigorrari eta bazterketari, lana ez aurkitzeari, marjinalitateari. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.
Txinan eta Indian, ordea, emakumeen bazterketa dela eta, gizonezkoak dira herritar gehienak. Berria - Gaiak 2004-04-06
Horrek gizarte talde batzuen bazterketa ekarri du. Berria - Mundua 2004-08-01
Batzuen eta besteen artean benetan desberdintasun batzuk egoteak ez du zertan batzuen nagusikeria edo besteen bazterketa ekarri. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.
Baina Lizeoak ezin du bazterketarik egin, kuotak ordainduz gero behintzat, eta are gutxiago hilkorren eta hilezkorren artean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 108. orr.
Transmisioa belaunaldiz belaunaldi burutzen da eta pertzepzio batzuk trokelatuta gelditzen dira bazterketaren bat jasan duten kolektiboetako kideengan, emakumeak izan, beltzak izan, euskaldunak izan edo langileak izan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.
Garapena beren baliabide naturalen estimazio hobean oinarrituta bultzatzeko itxaropena zuten nazioak [...] guztiz baztertuak geratu dira nazioarteko harreman ekonomikoetan, eta bazterketa horren ondorioak, barne- politikan nahiz gizartean, oso kaltegarriak izan daitezke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.
Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren, hots, lehen mailako balio kulturalak geureganatzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 54. orr.
Ikuspuntu berritua agertu zuen bazterketarik ezaren kontzeptuari «lurraldeetako sentsibilitate guztien parte hartzea» erantsi zuelako. Berria - Harian 2005-12-01
Bazterketa soziala hizkuntzatik hasten dela, esate baterako. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 86. orr.
Gizartean aldaketa sozial sakona proposatzen duten taldeek sistema politiko eta mediatikoaren bazterketa sistematikoa jasaten dute. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.
Beltzen bazterketa bortitzak matxinada eta altxamendu ugari sortu zituen. Berria - Mundua 2004-10-13
Ingurumeneko helburuak dituzten merkataritza politikoko neurriek ez lukete bazterketa arbitrarioa edo justifikaezina eragin behar. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.
Albo-arrazoi batzuk aipatu nahi ditut, hala ere, zuribide bainoago, bazterketarik nabarmenenetarako erabili den irizpidearen argibidetzat: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Gizonezko homosexualek baino bazterketa eta arbuio handiagoa jaso dute emakume lesbianek historian zehar. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.
Onartuko duzue horrelako bazterketa bidegabekoa dela! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.
Ahulenen bazterketa gero eta handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.
1990eko hamarraldiaren bukaeran hazkundea lasterragotu egin zen, eta horri esker bazterketa-fenomeno horiek, partez, desagertu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Indigenei entzunda, bizi duten bazterketa egoera hori gainditzeko moduak daudela erakutsi nahi genuen guk. Berria - Gaiak 2004-02-26
Bazterketa jarrerak gainditzeko beste sindikatuekin eta alderdiekin bilerak eginen ditu. Berria - Ekonomia 2006-02-21
Mundu gerren arteko eta ondoko bazterketa neurriek bizi-baldintzak areago okertu zituzten. Berria - Mundua 2004-04-28
Ameztoikoek segitzen zuten agoteekin ezkontzen [...] eta segur ere elizan bazterketa problema berekin, gero ikusiko dugun bezela. Herria 2003-11-27
Ez lan, istripu, osasun arazorik, ez familia ereduari buruzko gogoetarik, ez bazterketa zantzurik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 63. orr.
Pertsona guztiek bazterketa mota orotatik libre egon behar dute Ingurumenari eragiten dioten ekintza eta erabakiei dagokienez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 126. orr.
Egongaiztasun politikoa eta gizarte-bazterketa dira naziotik urruntzeko beti prest dagoen kapitalismo baten kanpokotasun honen ondorio halabeharrezkoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.
Konponbiderako Mahaia eraikitzeko erronkari heltzeko deia egin zuen, «presarik gabe baina etenik gabe, lurralde bazterketa eta bazterketa politikorik gabe». Berria - Harian 2006-03-25
Gizarte bazterketa arriskuan dauden beste pertsona batzuk. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
SMSetan, aldiz, espazio-mugak erretorikoak baino mekanikoak diruditen estrategien bidez gainditzen dira (bokalik gabeko testuak, ortografia arauen bazterketa, eta abar). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.
«Kelme taldearen bazterketa behin betikoa da, ez du atzerabiderik», esan zuen atzo Tourreko antolakuntzako nagusiak, Jean-Marie Leblancek. Berria - Kirola 2004-03-30
Zurien eta indigenen arteko ezezagutza eta bazterketa ikaragarria da. Berria - Kultura 2004-03-23
Hilketak, lesioak eta abar ikusirik, indarra jartzen da zigorrari buruzko atalean, baina eskatu beharko litzaioke bazterketa positiboa arlo orotan izatea. Bestalde, ez dut uste bazterketa positiboaz hitz egin behar denik lege-proiektu honetan: bazterketa positiboa baliatu izan da sustapenaren ildotik tartean ezberdintasun materiala izanda, eta hau ez da esparru hori. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Itunetan ere onartuta dago une jakin batzuetan bazterketa positiboa erabiltzea dagoela. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Lege-proiektu honetan emakumeen aldeko bazterketa positiborako neurriak beharko ziren. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Fernandez de la Vegak ere esan zuen «bazterketa positiboa Espainiako Konstituzioaren espirituan bertan» datzala. Berria - Mundua 2006-05-06
aldeko bazterketa (4); aurkako bazterketa (4)
bazterketa bultzatzen (8); bazterketa dela eta (3); bazterketa egoera (9); bazterketa egoerak (6); bazterketa ekarri (3); bazterketa eta jazarpena (3); bazterketa mota (3); bazterketa nabarmena (3); bazterketa pairatzen (3); bazterketa politikoa (10); bazterketa politikorik (3); bazterketa positiboa (9); bazterketa salatu (8); bazterketa salatzeko (7); bazterketa soziala (8); bazterketa sozialak (3); bazterketa sozialaren (5)
emakumeen bazterketa (8); ezker abertzalearen bazterketa (4); generoaren araberako bazterketa (3); gizarte bazterketa (19); indarkeria eta bazterketa (3); kontrako bazterketa (5); pairatzen duen bazterketa (3); pobrezia eta bazterketa (3); sufritzen duten bazterketa (3)
bazterketaren aurka (6); bazterketaren aurkako (12); bazterketaren kontra (8); bazterketaren kontrako (6); gizarte bazterketaren (9); gizarte bazterketaren kontrako (3)
baldintzarik eta bazterketarik (4); bazterketarik eza (8); bazterketarik gabe (42); bazterketarik gabe egin (4); bazterketarik gabea (5); bazterketarik gabeko (68); bazterketarik gabeko egoera (3); bazterketarik gabeko elkarrizketa (24); bazterketarik gabeko elkarrizketaren (5); bazterketarik gabeko prozesua (3); bazterketarik gabeko udalbiltzaren (3); bazterketarik gabekoa (3); indarkeriarik eta bazterketarik (9); inolako bazterketarik (11); inolako bazterketarik gabe (7)