Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskriminazio (253 agerraldi, 15 liburu eta 158 artikulutan; ETCn 4.062 agerraldi) 1 iz pertsona edo talde bati bestelako tratua —besterik adierazten ez bada okerragoa— ematea, erlijio, sexu, jatorri, hizkuntza edo politika arrazoiengatik. ik bereizkeria; bazterketa.

Estatu batek bere menpe dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza, hala nola, hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz, orduan sor litezke arazoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

Diskriminazioa jarrera kolektiboa da, aspaldikoa, ohar gabe, anitzetan inkontzienteki, gizonezkoek eta emakumezkoek egiten dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 163. orr.

Oraindik ere kezkatzen nauen arazo moral bat dago sakonean, hots, naturaren berezko injustizia, konpondu ezineko diskriminazioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.

«Aukeraketa orok diskriminazioa dakar», zioen Borgesek.  Berria - Kultura   2004-10-08

Emazte naizela diskriminazioen bitartez ohartu naiz...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Atzerritarren Legea «diskriminazio administratiboa ahalbidetzen duten elementuak» dituela aipatu zuen sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-08

Diskriminazio genetikoa debekatzen duten legeak jarri dira indarrean Estatu Batuetan eta Europan: hemendik aurrera ez da zilegi izango, beraz, pertsona bati lana emateko edo aseguru bat egiteko bere datu genetikoak eskatzea.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Soldaten justizia, diskriminaziorik eza, lanpostua pertsonen profilera egokitzeko aukera eta egonkortasuna.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Nazio Batuen Diskriminazioaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Babeserako Azpibatzordea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

2 bereizketa.

Zelula hartzaile asko izateak eragingo du, ziur asko, sentikortasun bikain hori eta berak ahalbidetuko du barneratzen diren seinaleen datu prozesaketa sofistikatuak [...] hain diskriminazio ona egitea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diskriminazio hesi hau erronka serioa da guretzat, palestinarrontzat.  Berria - Mundua   2004-07-07

Erasoen berri emateaz gain, emakumeen diskriminazio egoeraz ere hitz egin du AIk.  Berria - Gaiak   2004-02-25

2.000 edo 4.000 usain inguru bereizten ditu; konpara daiteke kopuru hori begiaren diskriminazio-ahalmenari dagokionarekin (200 kolore inguru) eta belarriari dagokionarekin (2.000 garaiera maila).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Beste jatorri bat «langileen erantzuna zatitzeko» patronalaren «diskriminazio dinamiketan» ikusten du Diezek.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Nola babestu interesatua diskriminazio iturri horretatik?  Berria - Gaiak   2004-09-16

4 diskriminazio positibo

Lege baztertzaile esplizituak ezereztu eta diskriminazio positiboa egiteko ekintza ugari egin dira, bestalde.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Euskarak diskriminazio positiboa behar duela erantzun diote euskara sustatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Seaskak diskriminazio positiboa aldarrikatzen du ahulenarentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Albistea idaztean emakumeenganako diskriminazio positiboa erabili beharko litzateke, objektibotasunaren kalterako bada ere?  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Diskriminazio positiboa ezarri nahi da Federazioaren Batzar Orokorrean eta Zuzendaritza Batzordean emakumeen parte-hartzea sustatzeko Ijitoak ere salbatzen dituk orduan hire diskriminazio positibo horretan.  Berria - Kirola   2004-12-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus