Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baxu (orobat baju g.er.) 1 izond garaiera gutxikoa, beherea; lurretik distantzia gutxira dagoena. ik apal1. ant altu.

Adin ertaineko gizon indartsua zen, ez altuegia ez baxuegia zena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

Bata ilehoria zen, eta garaia; bestea apur bat baxuagoa, eta ilebeltza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Gizon potzolo samarra zen, baxua altua baino gehiago, itxura ezdeusekoa, hogeita hamar bat urtekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Muino baxu batean altxaturiko kanpamendutik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Leku txikia da, sabai baxukoa, baina hala ere atsegina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Sabaia hain baxua, non eskua altxatuz gero ukitu egiten zenuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Etxe baxuen arteko espazio honetan, hiru mamuak elkartzen dira, izan zenaren mamua, izateko zorian egon zenarena eta izan zitekeenarena, ez dira mintzatzen, elkarri begiratzen diote, itsuek elkarri begiratzen dioten bezala, isilik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

Halako batean lorategi txiki bat ikusi dut, arbola baxu eta zabalekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Jada ikus zezakeen ospitalearen kanpoaldeko lorategia, sahats baxu haiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 150. orr.

Gelditu gabe, Uraldeko Bidea hartu zuten, hesi baxuek inguraturiko sakana garaien artetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Armairu baxu baten ertzean eseri da eta zigarroak atera ditu sakeletik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan, eserleku baxu eta bigunak kokatu zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.

Hautsez betetako asfalto gainean belauniko, mutikoek distira ematen zieten zapatei, zapata baxuei, koloretako oinetakoei, botoiekiko zapatei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan, zola lodi samarrekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Esako urtegiaren maila azken bost urteotako baxuena da.  Berria - Harian   2005-10-06

Neskak ia espaloiaren mailan zegoen leiho luze eta baxu bat seinalatzen zidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 66. orr.

Beste lauak, ezbaian ibili ondoren, espiral zorabiagarrietan gora joan ziren ekialderantz, hodei baxuen artean desagertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Mendebaldera hegan eginez urruntzen ziren lurrun handiak altuera baxuan zihoazen, hobbitaren buruaren gainetik doi-doi, hodei eta kezko marea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.

2 irud/hed

Lan merkatu formalean lanean ari diren emakumeen kopurua oso baxua dela.  Berria - Harian   2005-05-28

«IUk ez du onartuko» indarkeria dagoen bitartean ETArekin negoziatzea, indarkeria «intentsitate baxukoa» bada ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Tentsio baxuko elektrizitate sare batera lotzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Dentsitate baxuko polietileno lineala (LLDPE).  Berria - Gaiak   2006-01-12

Pisu molekular baxuko polietilenoa.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Jaurlaritzak kalitatea ez baizik eta ekoizpen handia eta prezio baxuak lehenetsi dituela.  Berria - Harian   2005-08-28

Soldata baxuenei igoera handiena ere ezarriko zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Ikusten dute negozioak duen aukera, bezeroari laguntzen diote, eta orduan kreditu bat ematen zaio, interes baxuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

Hotzaren aldetik, tenperatura baxuenean, alegia, Bilbon, ia gradu bat zeropetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.

Muskulua, funtsean, motor lineal bat da, tenperatura baxuko erregai-pila batek darabilena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.

Egundo ezagutu ez zuten depresiogune baxua, borraska deitzen dioguna, inoiz izan duten presio baxuenaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Gizarteko maila baxuenetan bizi dira zuriek esklabo eramandakoen ondorengoak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Maila ertainetik maila baxura pasatu direnen artean, afroamerikarrak dira talde etnikorik kaltetuena.  Berria - Mundua   2004-10-30

Inoizko sostengu maila baxuena izan du presidenteak azken hamabi hilabeteotan.  Berria - Mundua   2006-02-02

Azterketaren arabera, umeen laurden baten garapen psikologikoa baxua edo oso baxua da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Bizkaiak izan zuen indize baxuena (0,98).  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Jarduera tasa baxua, langabezia tasa handia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Galdeketaren puntu ilunena, hala ere, parte-hartze baxua izan dela uste du Catalanek.  Berria - Harian   2005-02-22

Ahotsak berak ere, baxua eta sakona, ez zirudien benetakoa, hartara behartuko balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.

Ahots oso baxuan, ia kolkorako, kantatzen zuen bitartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 91. orr.

Irratian bolumen baxuan entzuten ari zen serialaren amaiak puntuan adieraziko zion kaleko ateari sarraila noiz libratu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Ahots baxuz beti ere, honela esan zidan biblia-saltzaileak: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 239. orr.

Batzuk lotsati eta baxutik, besteak seguru eta ozen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.

Poz hartu behar dute, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Asko eraikitzen dira onbidean -esan ohi zuen- mendeko diren anaiak, beren ministroek eta predikariek [...] egintza apal eta zerbitzu baxuetara makurtzen direnean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Johnnyrekin dena bat etorri zen, bizitzeko ilusioa, parrandarako zaletasuna, larrutan egiteko gero eta gogo ikaragarriagoa, une baxuetarako kolega baten laguntza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hegazkinak oso baxu pasatzen dira Mendelu auzoaren gainetik, 40-50 bat metrora.  Berria - Harian   2006-02-28

Ez zen hain zaila baxu hegan egitea, inoren atentziorik piztu barik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 137. orr.

Kanbioa berrogeita hamalau sos-erdiren gainetik dagoenean, esango dugu altu dagoela, eta gutxiagotan dagoenean, baxu dagoela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Aldareak ekialdera begira egingo dira eta tenpluan joango diren jainkoen irudiak baino baxuago jarriko dira beti.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2110. orr.

Baxuago hitz egiteko keinua egin zion Mikeli.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

-Baxuago, Pedro, dena entzuten da eta!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 101. orr.

Zerbitzari, beste botila bat mesedez.. -ozenki, eta gero gure artean eta bajuxeago: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.

Lasai, motellak, baretu zituen denda jabeak; azken bolada honetan negozioa baxu antzean dabil.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.

Baxu ditu defentsak gaixoak, eta bertan behera utzi behar izan dute kimioterapia oraingoz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

-Jarri baxuago irrati hori!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 14. orr.

Joan nintzen harengana, lagun baten bidez, eta emazteak esan zidan baxu zebilela, depresioekin eta.  Berria - Kultura   2004-03-15

Gogoz baxu baina osasunez ondo dagoela adierazi du.  Berria - Kirola   2004-07-08

Animoz ere ohi baino baxuago zaude, baina badakizu ez zarela gainbehera etorriko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

4 gizonezkoen ahots apalena; halako ahotsa duen abeslaria.

Okzitaniako Tolosan ariko dira bihar Donostiako Orfeoiko ahots baxuak.  Berria - Kultura   2004-11-03

Bere ahots baxu eta goxoarekin erraz pasatzen da Mornatik Funanara eta Coladeratik Batuquera.  Berria - Kultura   2006-03-17

Ana Maria Sanchez sopranoa, Alejandro Roy tenorra, Teodora Demurixvilil mezzosopranmoa eta Kwangchul Young baxua izango dira bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-04-29

Soprano baten soinu etengabea entzuten zen, inondik ere zakurkume baten eztarritik aterea; eta, azkenik, baxu bat gailentzen zitzaien beste guztiei, zakur zahar mardul bat seguraski.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

-Aurrera! -oihu egin zuen baxu-ahots batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Orroka mintzatzen da, baxu-ahotsez, eta sekula ez du barrerik egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Ahots zoragarriak zituzten, ia ez sinesteko modukoak, batez ere baxu sakonak, Gulagetik ihes egindako norbait ematen baitzuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Baxua eta bigarren tenorea etorriak ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Baxua, Duggan jauna, mutil gazte lirain bat zen, bibote beltz banatu bat zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Serhy Mahera baxu ukrainar handia.  Berria - Kultura   2004-09-21

Smith eta Prokinaz gainera, Hartmut Welker Alemaniako baritono baxuak, Janice Baird soprano estatubatuarrak, Mikhail Petrenko baxu errusiarrak eta Angel Odena baritono kataluniarrak interpretatuko dute Wagnerren opera sonatua.  Berria - Kultura   2004-10-14

5 musika-tresnen famila bakoitzean soinu apalenekoa.

Haize eta hari instrumentu baxuak indargabeko taupadak handitasunik gorenera zuzendu zituzten.  Berria - Kultura   2006-04-04

Henri Bok ezagutu nuen, munduko klarinete baxu jotzailerik onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-12-30

Jack Bruce gitarra baxuan, Eric Clapton gitarra nagusian eta George Baker "bateria-jotzaile zoragarria" baterian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Burua jaso zuen, gelditu egin zen Antxetak taldeko gitarra baxuak ahapaldien arteko soloari ekiten ziola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.

6 (izen gisa)

Nabarmendu behar ditugu etengabeko baxua osatzen zutenak: biolontxeloa, kontrabaxua eta organo positiboa.  Berria - Kultura   2004-12-18

Bi biolin eta bi flauta goiko ahotsetan, eta baxu kontinuoan.  Berria - Kultura   2004-08-28

• 7 iz gitarra baxua.

Baxua jotzen zuen, eta bera omen zen Hertzainak taldeko liderra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Nor zen baxua jotzen zuena Elvis Costelloren Watching the detectives izeneko kantan?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

Gitarraren eta baxuaren arteko lehia dago egiten duten musikan.  Berria - Kultura   2006-03-16

Gitarra eta baxua anplifikadoreen parean ipiniz txistu jasangaitz bat eginarazten amaitu zuten emanaldia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Etxerantz abiatu zen baxua eskuan, egun gris hartan gaua goizago etorriko zela pentsatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Bateria, baxu akustiko eta elektrikoa, perkusioa.  Berria - Kultura   2004-03-20

Lau baxu kolpe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

8 baxu-baxu adlag

Lekukoek Berriari adierazi ziotenez, helikopteroak baxu-baxu zebiltzan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Nolanahi ere, zertan ote zebilen hegazkina, baxu-baxu, Plaza Berriaren gainean?  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Baxu-baxu esan zion, gera zaitez nirekin!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.

Ume aurpegia du eta lotsatuta bezala hitz egiten du, baxu-baxu, umil-umil.  Berria - Kirola   2004-02-01

Telebistaren bolumena baxu-baxu jarri, eta hantxe geratzen nintzen, umeari sorbalda goxo-goxo laztantzen niola, loak hartzen zuen arte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 13. orr.

· Hala ere, baxu-baxutik hitz egin diot, pazientzia ederrean-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 56. orr.

9 baxu-jotzaile (orobat jole g.er.)

Ana Oliveira eta Paulo Caldas kantariak, Leo Bit Bit, Boghan Costa, Marquinhos eta Elber perkusionistak, Jaguar gitarrista, Toni Duarte baxu jotzailea eta Mikael Mutti teklista izango ditu ondoan, gaurko emanaldian, Carlinhos Brownek.  Berria - Kultura   2004-07-25

1973an, atzera etxera itzuli eta Sting baxu jotzailearekin eta Copeland bateriarekin rock talde bat sortzeko gonbita jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Liverpoolen, ordea, bi gitarristek, baxu jotzaile batek, bateria jotzaile batek, pianista batek eta hiru abeslarik osatutako banda batekin egingo du topo.  Berria - Kultura   2004-05-06

Ingelesez egin zuten kantaldi gehiena (Ike eta Tina Turnerren bertsio bat barne, baxu jotzailearen ahotsean).  Berria - Kultura   2004-03-07

Hilabete baten buruan, baxu-jotzailearekin hasi zen, eta Tomek bazekien Roryk eta Lucyk aurki alde egingo zutela harekin eta beste biekin hiri handiagoren batera. Taldeko baxu jotzailea, Aitor Atxega, gustura azaldu da diskoak eskaintzen duenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

88 milioi euro eskatu ditu Bob Marleyren taldeko baxu jotzaile ohiak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Kantariak gitarra jotzen du eta emakumezko baxu jotzaileak teklatuak hartzen ditu batzuetan.· Pianoa jotzen ari zen, baxu elektriko jotzaile eta bateria jotzaile gazteek lagunduta.  Berria - Kultura   2004-04-03

10 baxurako (orobat bajurako) izlag itsasbazterreko.

Baserri maitea, baxurako ontzi liraina, ezkila-dorre baketsua, legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Baxurako 130 ontzi zeuden Bermeon 80ko hamarkadan.  Berria - Harian   2006-04-30

Neguko etenaldiaren ostean, atzera arrantzan joan ziren atzo baxurako euskal ontziak.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Euskal Herriko flota edo baxurako flota, ordea, ez dago bere onenean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Baxurako arrantzaleen kexak ezagunak dira.  Berria - Harian   2005-08-21

Omenaldian Gipuzkoako baxurako 70 urtetik gorako arrantzale guztiak izan zituzten gogoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

11 kolpe baxu

Lehendabizi kolpe baxu bat eman diok eta minaren minez makurtu denean kokotsean eman diok ukabilkada bat!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Ez hasi kolpe baxuak jotzen edo aulki bat hartu eta hasiko naiz...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

Jas! Aurreneko kolpe baxua, gainera harira batere etorri gabe. argudiatu ere egin dezakezu horrek bultzatu zituela emakumeak trebezia ez oso goragarriak garatzera, plantak egitea, alegia, edo xantaia emozionala, edo kolpe baxuen bidez limurtzea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Bahiketak kolpe baxua eman dio Italiari, Iraketik ateratzera behartzeko.  Berria - Mundua   2004-09-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus