Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasle gorrak eskolatzeko baliabideak daude, ez, hainbeste ordea, unibertsitatean. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Nik beste zerbait nahi nuen, eta, hamazortzi urterekin, batxilergoa egitea erabaki nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 21. orr.
Lehenik itsas eskola, gero batxilergoa Bilbon, ondotik Gasteizeko seminarioan filosofia eta teologia ikasketak segitu zituen baita ere Salamankan. Herria 2001-05-03
DBHa Antiguako Jakintza ikastolan egiten duten gehienek Luberri ikastetxean egiten dute gero Batxilergoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 160. orr.
Batxilergoa institutura joan gabe egiten ari ginenoi egunero ordubete ematen zigun aparte, ezertxo ere kobratu gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.
Batxilergora sartzeko proban huts egin genuen neska-mutiloi deitu, eta esan zigun: [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.
Batxilergoko aukerako irakasgaiei buruz onartu duen dekretuak ezinegona sortu du Bigarren Hezkuntzako institutuetan. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Denok hasi ginen Eskolapioetan batxilergoko lehenengo mailan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.
Batxilergoko 4. kurtsoan gertatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Gogorra egin zitzaidan 1964tik 1965erako ikasturtea, Batxilergoko seigarrena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Batxilergoa bukatu zuenean, Medikuntza ikastea erabaki zuen, inori galdetu gabe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Batxilergoko garaian gutxitan hitz egin genuen serio, Anderrek eta biok, baina, hala suertatu zenean, literaturaz aritzen ginen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 60. orr.
1937 ko uztailan batxilergoko ahozkoaren pasatzeko Bordelerat joan behar zen. Herria 2004-01-15
Batxilergoko zientzietako talde baten aurrean Balzacen Goriot zaharraren hogeita bost lerro -zenbatu egin behar ziren- azaldu nituen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Batxilergoko Proba Orotarikoa edo rebalida. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Errebalidarik ez: Batxilergoko Titulua Batxilerra gainditzearekin batera lortuko dute ikasleek Batxilergotik fakultateko ikasketetara igarotze horrek beti eragiten dizkio ikasleari halako ilusio batzuk, gizonago dela, bizitza aldatzera doakiola sinetsarazten dio. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Orain 12 urterekin hasten da bigarren hezkuntza, baina orduan bi urte beranduago hasi ohi zen Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, erdaraz BUP deitzen genuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.
Frantziako Narbona hirian batxilergo profesionala eskuratu zuen. Berria - Mundua 2006-04-05
Katedra-hitzaldiak eman zituen Buenos Aires, Texas eta Harvard-eko unibertsitateetan, kritikak oraindik peskizatzen duen Genevako batxilergo lauso bat beste titulurik gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.
Arratsaldetan, gogotik ikasten nuen; oinarrizko batxilergo titulua eskuan neukan, eta goi mailakoa neure kontura ari nintzen prestatzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Batxilergo garaian ez nuen ia ikusi, eta pisuan batera egokitu ginen bakanetan, bakean uzten zigun. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.
Horra, beraz, nola erori zitzaien gainera J-eta-Lri beren batxilergo-azterketa buru-belarri ikasten hasi ziren uneantxe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.
Gainditzeko lau aukera izango dituzte; bestela, ezingo dute batxilergo titulua eskuratu. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Don Manuelek euskara irakasten zien izeba Ceciliari eta beste euskaltzale batzuei batxilergo institutuan gauez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
New Yorkeko City Collegen geologia batxilergoa egin zuen gazteak. Berria - Mundua 2004-11-16
Teologia-batxilergoa beretu zuenetik, berarengan jarri zituen begiak Elizak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.
1532an, bere mezenasek bultzaturik, bere tituluak baliozkatu zituen, erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak, bai eta Aulkietarako lehiatu "Prima" deitu ospetsuena beretu arte. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
batxilergoa bukatu (5); batxilergoa egin (6); batxilergoa ikasten (5); batxilergoa ikasten ari (3); batxilergoko lehen (4); batxilergoko proba (3); batxilergoko proba orotarikoa (3); hezkuntzan eta batxilergoan (3)