Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batxiler 1 iz batxilergoa duen pertsona.

Ez batxilerrik, ez irakaslerik, ezta doktorerik ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Lepoko botoiak edozeini batxilerra naizela adierazten dio.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

2 batxilergoa.

Batxilerra Donostiako mojetxe batean ikasten ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Batxilerra egin ahal izateko, amak fraideetara bidali ninduen ni, eta Bilboko komentu batean amaitu nuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Kontua da batxilerra bukatzen ari ginenerako ez ginela euskaraz hitz egiteko gai.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.

Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan, han Mundaizen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Trenbidean barrena saltoka joan zen udaletxera batxilerreko espedienterik onena zeukalako Paulino Caballero saria eman behar ziotenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.

Batxiler laborala egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Errebalidarik ez: Batxilergoko Titulua Batxilerra gainditzearekin batera lortuko dute ikasleek · Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Laugarren batxilerra amaituta letretako bidea ukatu eta zientzietakora behartuta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Seigarren batxilerrean, ordea, filosofia izeneko ikasgai bat izan genuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte hartan hiruk eskuratua zuten batxiler diploma.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.

Batxiler eta lizentzia diplomak pasa zitzaten nahi zuen, gero kolejio horretarako, bai eta Garazi eta Hazparnerako irakasle diplomatuak izateko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.

C tadea (29 lanpostu): LH II mailako titulua, batxiler titulua edo baliokidea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Neuk ezagutarazi nion Poe hamaika urte zituela, eta Poe zenez gero berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

4 garai batean, unibertsitateetan ematen zen lehen mailako titulua lortua zuen pertsona.

Jakin beza, berorrek: lizentziaduna naizela esan badiot ere lehen, ez naizela batxilerra besterik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 62. orr.

Bart etorria da Bartolome Karraskoren semea Salamankan ikastetik, Batxiler egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Lagun egin genuen Joxe Aberasturi, zeina baitzen bizkaitarra eta Gernikako semea, batxilerra eta soldadu ohia, Portugalgo gerletan ibilia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.

Nik ekarriko dut nork irakurri, apaiza bera edo Sanson Karrasko batxilerra; oso gogo onez etorriko dira, aitaren berriak jakiteagatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Lizentziatu Poza eta Gorteko eskribau antisemita makurrek, edo are Garibai Erregearen idazkariak berak, areenean Zaldibia Batxilerrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batxilerra ikasten (3); batxilerreko laugarrena (4); sanson karrasko batxilerra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus