Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asto gainean, txalma edo bastak edo zerbait jarriko ziotela, eta hantxe sartuta ongi joango zela orduan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Etxeko ezkaratzean izarren azpian asto bat zegoen; bastak jarrita, pufaka ari zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.
Argi utzi nahi dute mandoak estimatuak direla beren pilda, basta eta kordekilan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.
Eta neronek askotan ikusia dut, laneko aberea, nola pastarako hala lorrerakoa, bere langitea bukatu eta, eguardian edo iluntzean, nagusiak pasta, koilaruna edo dena delako tresneria kendu ondoren, zeinen pozik hasten den lurrean iraulka, bere gorputz estutu eta nekatua, lasatu, hazkatu eta gozatu nahian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.
Basta-zorroan begiratu eta jertse zahar han-eta-hemen zulaturiko bat atera zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.
Astoari belarrira hitz batzuk esan zizkion eta Pelloren bakailaoa basta-zorroan sartuta uhalak askatu zituen eta astoak orain batere protestatu gabe mantso-mantso jarraitu zion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 73. orr.
basta zorroan (5); basta zorroan begiratu (3)