Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cultor gizon nekazari edota laboraria da, baserritarra kasik, batik bat cultor agrorum adierazpenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Hori zen baserritarraren laneko jornada: goizean goiz, izarrekin hasi, eta eguna joatean, ilunabarrarekin batera, ahituta, akituta, izarrekin aki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.
Kalitatezko produktuak ekoitzi behar ditugu baserritarrok, eta ekoitzitakoak merkatu lokaletan saldu. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Baserritarrek nekazaritza ustiapen industrialekin «nekez» lehia daitezkeela. Berria - Harian 2005-08-28
Gaur beteko dira 20 urte Hegoaldeko baserritarrek Nekazaritza Politika Bateratuarekin bat egin zutela; eta ez daude pozik ekarri dituen ondorioekin. Berria - Ekonomia 2006-03-01
Makina bat belar onduko zuten Euskal Herriko baserritarrek azken 20 urteetan; makina bat txerri hilko zituzten San Martin egunez; eta makina bat aldiz kexatuko ziren merkatuko prezio apalekin. Berria - Ekonomia 2006-03-01
Baserritar bat hil da Loiun, traktoreak azpian harrapatuta. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Hernanin baserritarrak, txapela buruan doaz denak feriara. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.
Azokara zihoan baserritarra bertso-paperak patrikan hartuta etorriko zen etxera. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.
Ez naiz opor garaian baserritar izatera jokatzen duen kaletarra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.
Han elkartzen baitziren gauero kaletar batzuk eta zenbait baserritar hitz egitera eta eztabaidan jardutera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
Artoa eta india-baba ereitekoak bedeinkatzen dira, baserritar eta kaletar erromerian, Santaren ermitaraino doazela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.
Aurten ere, mundu bat ibili da feria hortan, hiritar eta baserritar, denetarik! Herria 2001-03-01
Emazte eta gizon, gazte eta ez hain gazte, euskaradun eta ez euskaradun, hiritar eta baserritar. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.
Gabon egunean polita emango luke baserritarrez jantzita, Olentzerorena egiten. Berria - Kirola 2004-12-14
Ez zakiat umerik izango dudan inoiz, baina zin egiten diat ez ditudala inoiz baserritarrez mozorrotuko. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.
-Hik uste duk baserritarra haizela, eta ez dituk behia eta zaldia bereizten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 166. orr.
Gaurko baserritarra, lautik hirutan, baserrira erretiratzen den kaletarra besterik ez da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
Amak "Zer nahi duzu, baserritarra da". Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.
Baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Gure aitak eta amak, biak baserritar hutsak, larogeina urte inguru dute orain. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 45. orr.
Maite zituen haatik baserritar zaharren usteak eta usarioak. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.
-Baserritar gizajoak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.
Bazen bentan bildutakoen artean baserritar xelebre bat, kontu-kontari hasi zena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Hiritartasun-kontzientzia oso handia zuen; hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.
Dolmancé, isur zaitez, isuri, ene maitea... baserritar kankailu honek blai egin behar nau. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 207. orr.
Bizia arriskatzen ari diren baserritar gizajo horiekin nahi dut nik neure azala arriskatu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 238. orr.
Luis Fernandez kazetari fina datorkit gogora, leitzar baserritar falanjista euskaldun batekin gerrako kontuak berritzen: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.
-Zergatik atera zara ihesi, baserritar zikin hori? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.
Baserritar txikiek aukera eduki behar dute merkatu lokaletan salmenta zuzenean aritzeko. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Egun batez, auzoko baserritar batek etxe barruan harrapatu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.
Garaitsu hartan hasiak ziren, aurreneko baserritarrak, hortzak paratzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.
Gipuzkoako baserritarrek baserritarrentzat sortutako kooperatiba da. Berria - Ekonomia 2004-03-17
Baserritar giroari nion atxikimendua psikologoari arriskutsua iruditu izango zitzaion neurriraino hazi zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.
Baserritar familia batekin bizi izan naiz orain hilabete arte ia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.
Baserritar eta arrantzale jendea franko inguruko herri eta herrixketatik: Bedarona, Ea, Ipazter, Natxitua, Lekeitio, Mendexa... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.
Baserritar itxura izateak adierazi nahi du ez duzula aurrera egin, atzeratuta zaudela arlo guztietan, janzkeran, hizkeran, ibileran. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Herriko jaietan baserritar arropekin jantzita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 203. orr.
Ubanbe, Pantxo, Opin eta beste mutil baserritarrak belauniko zeuden, makurtuta, otoi betean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
Siberian, baserritarren seme baserritarrak, erbesteratuak denak, elurretan ikusi nituen hiltzen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.
Festetan kartoizko ipurdi faltsua eramaten zuen jantzita eta ez zuen gona azpian pixa egiten, zutik, emakume baserritar gehienek erosotasunagatik egiten zuten bezala. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.
Filosofo baserritar bat izan zitekeen: agure xahar musugorri bat zen, sendoa, eskuak lodi-lodiak zituena, lanak eta artritisak itxuragabetuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Herri osoari ekin zion "jende hezigabea eta baserritarra" deituz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.
Familia batzuk hiritik kanpoko izotz muinoetan sakabanatuko dira, pinguino baserritarrak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.
Baserritarregiak (--!), basatiegiak, eropotroak (eta makarrak!) gara haientzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
· Ikuspegi ekonomizista hutsa gaindituz, jakingarriagoa izango da familia proletario-baserritar batekoa esaten baldin badut. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Txileko baserritar emazte talde bat Euskal Herrian gaindi dabil egun hautan. Herria 2003-03-20
Gaur-egun jendetzaren % 83 hiritarra denean pentsa daitekea baserritar gizarteari? Herria 2001-08-02
Biziki laket zaio artetan baserritar jendearekin harreman batzuen xuxenean hola ukaitea. Herria 2004-10-28
Baserritar doinu gozoak dituzdalarik lagun. Herria 2005-04-07
Eta, baserritar jantzita, Bidasoa gurutzatu dik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 94. orr.
baserritar asko (8); baserritar askok (3); baserritar bat hil (4); baserritar gazteek (3); baserritar itxura (3); baserritar jantzita (3); beste baserritar batek (3); hiritar eta baserritar (5); inguruko baserritar (3); nire baserritar (3)
baserritarra da (3); baserritarra zen (3); gure baserritarra (6); landakoetxe baserritarra (3)
baserritarrak dira (4); gure baserritarrak (6); landakoetxe baserritarrak (8)
baserritarren artean (9); baserritarren arteko (3); emakume baserritarren (4); gure baserritarren artean (3)