Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epurua, laharra, elorria, basakarana eta gisakoekin batera, nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak, eta kristal hautsak zekartzala zirudien, ageriko azal-zulo guztietatik sartzen baitzen bi gazteen gorputzean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.
Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko, ahoa estutu, ezpainak zuritu eta egarria sosegatzen baitute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.
Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa: basaran-ardoa, azeri-mahatsez egindako ardoa eta udaberri-lorez egindakoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.