Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elorri bakoitzak bere aldia du: beltza azkarrago loratzen da, hostotxoak zabaldu baino lehen; alderantziz xuria, hostotxoak zabaldu ostean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Elorri eta sasiak alanbreak bezain gogorrak ziren, eta erpeen antzera heldu zieten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala. Elizen arteko biblia JrGt 1,70
Elorri baten hostotxoak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 37. orr.
Bazekien berak non zen akazien eta elorrien loreek perfumatutako txoko bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Elorriaren kimu txiki ñimiñoak, zuri-zuriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.
Zergatik ote ditu horrenbeste arantza elorriak? Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.
Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? Elizen arteko biblia Mt 7,16
Santakrutz egunean, elorria bedeinkatu eta gordetzen omen zuten, eta elorri horrekin egin gurutzeak soroetan eta ateburuetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.
Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Garbiketa eta purifikazio hila zen, bai, elorriarena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.
Elorrizko bost zuzi zeramazkioten tenplura. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Elorrizko koroaren markak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.
Elorritik atera ta sasian sartu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.
Elorri eta belar tzar guziez garbitu zuten gunea eta lurrean zilo sakon bat egin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.
Hiriko harresiaren ondora iritsita, elorri hostotsuen azpian eta kanabera artean ezkutatu ginen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 105. orr.
Malkarrean gora eginik, elorri-arbola batek eskugaina zaurtu zidan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
Elorri zuhaitz heldu eta adinekoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Buruan elorri-arantzazko koroa eta kanabera eskuan ipini zizkioten. nekez pentsa liteke haitzartean elorri-sasiz erdi ezkutatuta dagoen ahoa zer nolako ikuskizunaren aitzin-ate den. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
Elorri adar loratua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Atean elorri adaxka batzuk paratu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.
Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Agustin, joan azkar lorategira elorri-zibita batzuk ekartzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 299. orr.
Laharrek, asunek eta elorri abarrek jantziak eta zangoak lahardikatzen zizkioten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 12. orr.
Hesi ondotik pasatzerakoan, elorri zuztar bat moztu, hostoak kendu eta arantzak utzi ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.
Bost zuzi zeramazkioten tenplura, elorri-lorez apainduta, baina beti maiatza baino lehen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Honek ez du elorri-sagarrik ematen, elorri-sagartxoak baitira baxokaran edo baxakan, gero patxaranetarako erabiliak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.
Hor gaindi nenbilela, beti iruditzen zitzaidan, handik edo hemendik, onddoak agertuko zitzaizkidala, eta bestalde, ardi ñapurren irudi, elorri-ondo eta sasien erditik pasatzeak, halako libertate baten itxura eskaintzen zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.
Alde txar koxkor bat ere badu, noski, horrek guztiak, ez baita arrosarik elorri gaberik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 45. orr.
Zonbat elorri eta arantze ez dago gutan ihaurri. Herria 2001-05-10
Hotz hartan hobe zen oholak josten egotea eta ez lurra ebakitzen, baina horrek bazeukan bere elorria ere, geuk ekarri behar genituenez zerraldoetako biztanleak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.
Etxeetako ate eta leihoetan zarbak ipintzekoa gorde dute, gurean sanjoan goizean elorri zuri eta lizarraren zarbekin bezalaxe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Irudika genezake egun gutxi batzuk igaro direla, eguzki errainuek argitzen dituzten elorri zurien loreek elur maluta distiratsuak iradokitzen dituztela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 101. orr.
Ez al zaizu ederra iruditzen hau dena, zuhaitzak, elorri zuriak eta nire urmaela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.
Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten; elorri zurizko pareta haiek, txit garaiak, zeruertza mugatzen zuten oihal berde batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Gure sanjoanak iristean, hemen elorri txuri zarba bat eta lizarrarena, atearen alde banatan ipintzen diren bezala, Txina aldean sahats arbaztatxoak lotzen omen ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
Elorri txuri lore sortak, gizaseme askorentzat usain berezi emakumezkoen alubilokoa omen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Jondoni Joaneko belarrak ere (elorri-xuri, iratze, eguzki-lore, erramu, ogi landare eta bertze...) bildu dira gau hortan. Herria 2004-07-01
Goizero ikusmira berriz, zuhaitz honek zenbat aurreratu duen, gerezi-loreak eta elorri beltzarenak zenbatzu zabaldu diren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.
Tira, elorri beltza pasa eta ajatua ere bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
elorri beltza (3); elorri berak lore (3); elorri eta (9); elorri mendi gelan (3); elorri xuri (4); elorri xuria (5); elorri zuriaren (3); eta elorri (6)