Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapsula lurreratu egingo da Utah estatuko basamortu batean. Berria - Gaiak 2006-01-15
Otoitz eta gogoetan arreta handiagoz jarduteko basamortu eta bizileku baztertuetan ezkutatzen direnak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.
Hiriak hondaturik daude, herrialdea basamortu eta eremu lehor bihurtua, bizilagunik gabe, bertan inor ere ibiltzen ez dela. Elizen arteko biblia Jr 51,43
Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut herrialdea, beraren indar harroa desegingo. Elizen arteko biblia Ez 33,28
Elurrak inplikazio harrigarriak ditu beti, baina, beste angelu batetik ikusita, edozein paisaia basamortu bihurtzen du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Milaka kilometro basamortu daude Tanger eta Piramideen artean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 74. orr.
Hemen behean geratuko da Gorria gaixorik, joritasunaren basamortu eta ahazturaren jungla sakon honetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Orduan arima, poz handiz, barreiatzen da inork deskriba ezin dezakeen basamortu bakartian zehar; neurri gabeko ondasunaren ezkutuko ilunbeetan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Badu ehiztaritik zerbait: goizean zaldia hartu [...] eta berarentzat basamortu edo baso berezia den horretan sartzen da, hirian alegia. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Horebetik abiatu eta ikusi duzuen basamortu handi eta beldurgarri honetan barrena ibili ginen. Elizen arteko biblia Dt 1,19
Amerikanoek, aldiz, igorri duten tresnak helarazi ditu Marteko argazkiak: basamortu hutsa. Herria 2004-01-22
Ja ez genuen gehiago hitzik esaten, beroak eta nekeak ahiturik, eta egarriak basamortu kiskalia bera bezalaxe agorturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.
Bake handian igaro nuen gameluak, gazelak eta arabiar alderraiak hara-hona dabiltzan basamortu lasai handi hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.
Aurrez aurre ikusten dut basamortu madarikatua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Zenbat aldiz ez naiz ni haien atzetik joan, umea artean, basamortu siberiarrean hara eta hona egiten zituzten ibilaldietan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 191. orr.
Beldur naiz ez ote zaidan gaua basamortu amaigabea bihurtuko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 58. orr.
Beharbada hori izan zen arrazoia, ni, beldurrez beteriko basamortu lausoetan barrena, Hilezkorren Hiri sekretuaren xerkan oldar nendin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Arsinoe-tik abiatu eta basamortu kiskalian sartu ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Basamortu antzuetatik nekeak jota nentorren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.
Adin ertainaren basamortu luze eta bakarti horretan sartu diren pertsonaiak. Berria - Kultura 2004-08-25
Basamortu amaigabeak bihurtu zaizkit gauak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Euskal basamortu intelektual honetan maizegi agertu dira horrelako baieztapen miragarriak. Berria - Harian 2006-05-06
Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
«Basamortu industriala» bihurtzen ari da Ezkerraldea. Berria - Ekonomia 2004-10-24
Gatz eta hondarrezko basamortu hura, zenbait tokitan itsasoko maila baino beherago zegoena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.
Bakarrik zegoen elurrezko basamortu mugagabe hartan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.
Unibertsoaren eta haren artean halako axolagabetasunezko basamortu bat zabaltzen ariko balitz bezala sumatzen zen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 29. orr.
Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Saulek Hakila mendixkan, basamortu-ertzean, bide ondoan ezarri zituen oihal-etxolak. Elizen arteko biblia 1 Sm 26,3
Inguru osoan basamortu aire bat, bakardade eta isiltasunean galdua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.
Bakardade basamortu bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 182. orr.
Elur-basamortu horretatik sortzen den fantasma da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 183. orr.
Esaten nuen barne basamortu horren erdi-erditik igarotzen ari gara une honetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.
Udaberri kanta bat entzungo da izotzezko itsaso basamortu horren gainean: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.
Gauerdi hartan elizaren inguruak basamortu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.
Lubakia basamortu dago. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
basamortu aldera (5); basamortu bat (12); basamortu batean (11); basamortu bihurtu (9); basamortu bihurtuko (8); basamortu bihurtzeko (3); basamortu bihurtzen (5); basamortu erdian (5); basamortu ertzean (4); basamortu eta hondamendi (3); basamortu hartan (6); basamortu honetan (7); basamortu honetara (4); basamortu osoa (3); herrialdea basamortu (3); lurraldea basamortu (5)
artean basamortua (3); basamortua bezain (5); basamortua da (4); basamortua eta (3); basamortua ezagutzen (3); basamortua zeharkatu (5); basamortua zeharkatzen (3)
ari da basamortuan (3); basamortuan barrena (22); basamortuan berrogei urtez (3); basamortuan bezala (7); basamortuan bizi (15); basamortuan bizi diren (3); basamortuan bizi izan (3); basamortuan bizi zen (4); basamortuan dago (5); basamortuan dagoen (4); basamortuan gaindi (3); basamortuan galdurik (3); basamortuan gora (3); basamortuan hil (5); basamortuan hilarazteko (3); basamortuan oihuka (3); basamortuan oihuka ari (3); basamortuan utzi (3); basamortuan zehar (17); berrogei urtez basamortuan (3); israeldarrak basamortuan (3); jesus basamortuan (3); moisesek basamortuan (4); nakab basamortuan (3); negeveko basamortuan (8); paran basamortuan (5); saharako basamortuan (5); sinai basamortuan (9); tzin basamortuan (4)
basamortuaren erdi erdian (3); basamortuaren erdian (11)
basamortuko emakumea (4); basamortuko gizonak (4); basamortuko haizeak (3); basamortuko hareetan (4); basamortuko isiltasuna (3); nakab basamortuko (3)
basamortura eraman (7); basamortura heldu (3); basamortura ihes (3); basamortura iritsi (7); basamortura iritsi ziren (3); basamortura joan (8); basamortura joan behar (3); basamortura joan zen (3); basamortura joaten (3); saharako basamortura (3); sin basamortura (3); sinai basamortura (5); tzin basamortura (3)
basamortutik hasi eta (3); paran basamortutik (3); sinai basamortutik (4); tzin basamortutik (3); tzin basamortutik hasi (3)