Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zein duzue mortu hori, Sahara? Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 169. orr.
Mortua zen hura, baina ez berezko mortua, dakigunez, agindu bidez egindakoa baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.
Txilen, Arakamako mortuan, euririk ez dute ikusten: euri gutxien duen lurraldetzat jotzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.
Egia erran Bardeetako eki errautsekin batera, mortu gorrailetara ohituago nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Rommel mortuan barrena aurrera eginez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.
Lau urte lehenago ibili zituzten ibilbide mortuetatik zehar ibili zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.
Atekari Klyron deritzate eta nehork ez du mortu haietara hurbildu nahi ere, herensugez, suge gorriz eta eskorpionez estalia baita. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 211. orr.
Denborazko mortu hura iragan ondoren, besoak zabalik hartu zuen Sarak Sergio. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.
Herri mortu doi-doi argiztatu horretan ez zen inon ere Ximurraren ibilgailu handiaren arrastorik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Bavariako hiriburuko karrika mortuak ibili bitartean Del Vallek bere baitako ahots bat entzun zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 239. orr.
Isilik abiatu ginen, elkarren ondoan, trenbide mortuan barrena oinez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.
Kasu eginez behar da aitzinatu, beraz, alderdi mortu hauetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 147. orr.
Ezerez mortu eta hutsa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.
Uharte mortu batean galdua ikusten zuen bere burua berriro. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.
Lurralde mortua zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.
Sair Mendira, gizakiaren oina ezagutzen ez den lur mortu horretara, zeina piztiak ere zapaltzen ausartzen ez diren, non lurra burdinazkoa eta zerua kobrezkoa diren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.
Jordaniatik Irakera ere klandestino ailegatu da; horretan engainatu dute, lur mortu gogorretan bakarrik utzi dute, ihartu zorian. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 110. orr.
Kalifornian bertan, 100 kilometro paraje mortu luze bat, lur guztiz emankor aberatsa egin dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
Ezinezko dela tristeziaren eremu mortuan luzaro bizirik irautea, bizipozaren iturriko urik edan gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.
Noizbehinka txori gorriren bat ibai gainean hegada bizkorrean, eta oroz gain isiltasun mortu hura [...] zeru zuriskaren pean, eta eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Txarrena da gehiengo bat diskurtso mortu horien artean harrapatuta gaudela, eta zerbait berri esan nahi dugun bakoitzean momiak esnatu eta harrika hasten zaizkigula. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 109. orr.
Mortu zeuden behintzat Orexako plaza nagusia, frontoia eta inguruak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 82. orr.
Etxeak bezperan bezain mortu segitzen nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.
Eta 67 zenbakidun etxeak isil, ilun eta mortu jarraitzen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.