Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barra iz 1 metalezko atal zuzena, luzea eta mehea. ik haga.

Goiko aldetik putzupadetan enbolo arrak sartzen dira, tornuan ondo leunduta eta olioarekin igurtzita, eta itxi ondoren barra eta palanka bidez jartzen dira mugimenduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Beste batzuk bagoiko sabaitik zintzilik zen barra bati heldu beharrean zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.

Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Ukabilak gorarik zebiltzan, barrak airean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Ordubetez jo eta ke jardun ondoren, barra eginahalean euskarritik ateratzea lortu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Barrak jarri beharko lituzkete, segurtasun-ateak, hesi bat inguru guztian, Ettinger-ek egin duen bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Ilargia distiratsu ikusten zuen leihoko barretan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

Laguntzaile zaharrak, kaiolaren barren artetik, burdinazko palanka bat sartu zuen gizona piztiarengandik apartatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Barren artetik sartu eskua, eta ezti-eztiki laztandu zuen Maxek Nofuturen bekokiko orbana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 465. orr.

-Ondo heldu diok kamioiko barrari?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Atzeko leihoetako bateko barrak hormatik erauzita eta beherantz tolestuta daude, kristalak hautsita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Makina baten goialdean ari zen lanean eta aluminiozko 4 metroko barra bat zeraman eskuan.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Txerriak eta betegarrietarako xingar zerrendak dilindan zeuden barra kakodunetatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena, eta barra bertikalak -beltzez pintatuak- burdinazkoak, errenkada edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Eskuineko eskua patrikan sartuta, ezkerrekoarekin zutikako barra bati heltzen diola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

Baldin eta zurezko habe bat (a), metalezko barra bat (b) edo hezur bat (c) erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Burdinazko barra eskuetan zuela harrapatu dut, zuri bigarren kolpea emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Goldsteinen dendan borrokan ari ziren bitartean, burdinazko barra bat atera zela leihotik, bederatzigarren pisutik, eta kamioi batean zihoan suhiltzaile bat hil zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

Gusek orpoak patxadan ezarri zituen letoizko barraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Merkataritzaren aldetik elkarri loturiko mundu egipziako, babiloniko, siriako eta helenikoan metal preziatuen erabilera balio-neurri gisa, egoki pisa zitezkeen barra-unitateetan, ohikoa izan zen ehundaka edota agian milaka urtetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Williams autoaren gidagailu edo direkzio barra hautsi zen.  Berria - Kirola   2004-04-30

Horiek gehiegi ugal ez daitezen, erreakzio-abiadura kontrolatzeko alegia, kontrol-barrak ezartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Nirea izanez gero, urre-barra baten aldera sal nezakeen eta errege izango nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.

ADA altzairu lantegiak pentsu du 800 000 tona altzairu barra ateratzea aurten.  Herria   2001-11-15

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, ustez beste bat burdina barra batekin jotzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion.  Berria - Mundua   2004-01-03

Eztainu-barra bati eusten nion bitartean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

5 gauzaki luzea, estua eta zuzena.

Bere burua ikus dezake, ilea urdinduta, makur-makur eginda, oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Eztizko barra mordo bat hartu zuen: goxokirik gorena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Honeydukeseko txokolaterik oneneko barra handi bat eskaini zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Kalekantoian itxaron nion; bizikletaren barra gainean hartu, eta han abiatu ginen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Agenda ttar bat, mukizapia, ezpainetako barra eta kartera tiki baina itxuraz betea atera zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Aterpetxeetan asko gosaldu eta afaldu, eta bazkaltzeko fruitu lehorrak, barra energetikoak, txokolatea eta antzeko elikagaiak hartzen dituzte.  Berria - Harian   2005-08-24

Poltsan arakatzen hasi da: begietako marra beltza, ezpainetarako barra, betazaletarako kolorea, [...].  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izotz barra bat.  Berria - Kultura   2004-11-17

Bala bat, Euskadin 42.000 laguni zuzendutako mehatxu terroristaren adierazgarri gisa; eta ezpain-barra bat guztioi dagokigun arazoaren aurrean beste alde batera begiratu, estali edo apaindu ezin duen biztanleriaren irudi gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Eraztunak, jostorratzak, gerriko-ebila bat, pintura-barra pare bat... gauza txikiz beteta agertu zen kutxatxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 228. orr.

Apezak, halako batean, halaxe esan zion ogi-barra bat besopean zeraman elizkideari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Alacanteko turroi barra gogor baten bila.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Sartaldera ematen zuten etxeetako leihoko kristalek hodei-barra handi baten urre gorrizta islatzen zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hernaniko pospolo kimiko kaxa bat, Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat, Tolosako papera, Panticosa bortuko menditarren gerriko bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

8 barra batez edo biz osaturiko gimnastika-tresna.

Ia bi metroko kankailua, Sydneyko paralinpikoa bera, barra finkoan eta zaldi arkudunean zerbait irabazitakoa gainera, brontzezko domina edo diplomaren bat, horretaz ez zen ondo gogoratzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

9 zerrenda.

Luis erregeak, ordainez, herriko armarrian, Zangozakoek berezko ikurra zuten Rocaforteko gaztelua ez ezik, Aragoiko barra hori-gorriak ere jartzeko baimena eman zien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Zapalgailuaren gorenean, dena izar eta dena barra, Estatu Batuetako bandera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Lorez margotutako paperak, barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek, giro garbi eta alaia eman zioten ostatuari.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Espektrogrametan maiztasun beheko eta intentsitate gutxiko ahots barra deituan ikus daitekeena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

10 taberna eta kidekoetan, salmahai luzea, non zerbitzariek jartzen baitute bezeroek eskaturikoa eta bezeroek ordaintzen baitute.

Kafetegira iritsi zirenean barra jendez beteta zegoela ikusi zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Jantokia, beteta, eta barra, ia beteta.  Berria - Harian   2006-03-23

Barratik begiratzen dion gizonaren gorputz luze argalean erreparatu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Barraren atzealdea ispilu zabal batek inguratzen zuen, La Torreko futbol taldeko jokalari ezagunenen argazkiz beterik zegoena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 121. orr.

Neska barrara joan zen eskatzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.

Barrara hurbildu orduko nagusia hurreratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 128. orr.

Barrako emakumeak ez dio niri egin didan diru-trukea egin nahi izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 168. orr.

Inor ohartu gabe sartzen da; barrak ertza egiten duen angeluan taburetea hartu eta eseriko da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Tabernara sartu bezain laster barra aldera egiten du, eta izkina batean gelditzen da, ur minerala edaten eta zigarroak erretzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Edaria barra gainean utzi zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Bud, burua esku artean, gogorik gabe bermatu zen berriro barra gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Bost euroko billetea utzi zuen barra gainean, eta diru xehea jaso gabe, aldakak binbili-bonbolo, kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Marmola imitatzen duen barra barruan Gelik laugarren ardoa zerbitzatu dio Marcosi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Tabernara joan nintzen trago bat edatera, eta horra non ikusten dudan neure adiskide düsseldorftarra, ordurako barra ondoan eserita, eta aulki bat gordetzen ari -niretzat, seguru aski!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Congo Jake barra atzean eseri zen, kikara bat kafe edateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Barra osteko erlojuak bederatziak bost gutxi markatzen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Katek, barra bizkarraren euskarri, begiradarik goxo eta sakonenak eskaini dizkio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 22. orr.

Barra ia beteta eta mahaietan lauzpabost lagun zeuden; bazter batetik, telebista-kate bateko esatariak, abertzaleak larrutu eta berri txar sorta bat plazaratu ostean, bide eman zion estatuko presidenteari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Idoiak buelta eman zuen, barra zikina ukondoen euskarri, txoko guztietara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.

Barra luzanga hartan zerbitzari bakarra, gizonezkoa, hara eta hona edariak prestatzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Azkenean eseki zuen, eta ni taberna-barra batean eseri, zorabiatuta, whiskyak ez dit honezkero batere onik egiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.

11 zeinu grafikoa.

Zutabeetan zeroak ipini ondoren, barra bereizleak kendu zituen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Maila fonemikoan, kateatze sinboloa kendu, eta ohikoak diren barra etzanak erabili ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.

Biderkaketaren ikurra zatikiaren barra bihurtuko zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

-AB zati A'B' berdin AC zati A'C', dena barraz josita - erantzun zion Léak, otzan itxura eginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

12 itsasoan, ibai baten bokalearen aurrean-edo gertatzen den hondar pilatzea. ik hondarpe.

Baionako barra iragan baino lehen, ordea, txalupa bat bota zuten uretara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Horrela oren bat pasa gora beheraka aritu ondoan, motorra berriz piztu ahal izan du eta barra pasatu (kasik mirakuilua!) eta itsas zabaleko bidea hartu du.  Herria   2003-01-28

Portua ezkerretara ikusten nuen, harik eta barra pasatu nuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Bizkaiko Mundakan, horra portuko barra, lehengoan Juan Bautista Longa motordun txalupako gizonek azkenekoz gainditu zutena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Olatuak barra gainetik jauzika ari ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Eguzkia geldi orduetan itsas barra baino arrabete gorago, eta pasiera-ontziak itzal handi modura uretan astiro, argi batzuk piztuta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.

Han, barra bukaeraraino joan, eta duela bost hamarkada itsas istripu batean hildako bost arrantzaleren gomutan idatzitako bertsoa abestu zuten.  Berria - Kultura   2004-07-06

13 barra amerikar (orobat amerikano g.er.) prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden taberna.

Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela eta ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Zergatik frankismoaren garaian deitzen zitzaien barra amerikarra lizunkeria kutsua zuten gaueko taberna ilun eta argi-gorridun haiei? barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Barra amerikarra, gutxi zapaldutako alfonbra berde ilunak estaltzen zuen egongela erraldoia, estilo modernoko lanpara metaliko beltzak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.

14 barra kode barra eta zenbaki multzoa, mertakaritza produktu bat irakurle optiko baten bidez ezaugarritzeko balio duena.

Sutondoak sentsoreen aginduz funtzionatuko du, elikagaien barra-kodea irakurritakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Argitaldariak ohartarazi zigunez, barra-kodea nonbait jarri behar zen, eta azal hura kontrazal bihurtuko zen halabeharrez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Botika orori barra kodea ezartzea, ikerketa zorrotzagoak egitea eta jendearen artean gaiaren gaineko informazioa ezagutzera ematea.  Berria - Gaiak   2006-02-17

· «Arroken geruzak Marteko historiaren barra kodea dira», azaldu du Massachussetseko Teknologia Institutuko zientzialari John Grotzinerrek.  Berria - Gaiak   2006-01-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus