Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haga 1 iz zurezko atal zuzena, luzea eta mehea, eskuz erabil daitekeena.

Haga luze baten muturrean gar urdin iraunkor bat zeraman zaindari batek, banan-banan piztu zituen inguruetako farolak oro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 324. orr.

Orgaren hagan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Haien orga ttipia zen neurriz, baina haga batzuen gainean finkatu oihal batek estaltzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Beren familietako hilen argazkiak hagen puntan ezarririk.  Herria   2003-12-04

Bi gabarrariek aurrera bultzatzen zuten ontzia trebetasun handiz, haga bana eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Gimnastek hagetan itzuli-mitzuli ibili ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Harrizko garita batera helduta, haga batek moztu zigun bidea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Gu ezagutu bezain laster, haga altxatzeko agindu zuen sarjentuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Burdinazko haga luze bat hartu zuen, eta gizagaixoaren besoa baino pittin bat harago sartu zuen, kanoiaren azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Bigarren ate bat daukate ziegok barru aldetik, burdinazko hagaz egina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Esku batean haga fin bat zeukan, zaldiz ibiltzeko horietakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Haga malguen gaineko jauzi izugarriak.  Berria - Kultura   2004-06-05

2 (banderena)

Aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Egoitzan zeuden bandera gorri-beltz guztiak hartu eta hagatan biltzen hasteko, Donostiara eraman behar genituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Banderak hagatan bilduta sartu ginen barrura.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Nafarroan, berriz, dolu eguna izendatu zuten atzo, eta erakunde publikoetako banderak haga erdian jarri zituzten. herria¬

3 (errugbian)

Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu-ostikoak gertatu ziren, baina haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Punpa lasterrez baloia jo eta hagen artean baloia sartuz.  Berria - Kirola   2004-12-23

Argentinarrak 40 metrotik jaurti zuen hagetara.  Berria - Kirola   2004-09-12

Gainerako puntuak hagetarako jaurtiketetan lortu zituzten.  Berria - Kirola   2004-08-19

25-0, (30 m): Gaitanek entsegua hagapean.  Berria - Kirola   2004-09-05

32-5, (55 m): Garnierrek hagapean pausatu zuen baloia, miarriztarren arreta eza baliatuta.  Berria - Kirola   2004-09-05

4 (itsasontzietan)

Masta nagusia haga atal birekin osotua zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Beheko haga, lodiena, oina ontziaren gila-gainean josia zuena, karrakako bizkar bietan zulo edo brusol bana egin eta haietan behera landatua zen; bigarren haga, meheagoa, behekoari josia zen, ontziko bizkar nagusia baino besada bat gorago, aparailuen euskarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Ontziko haga printzipala balantzaka ari zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.

Gibel-mastari garabia atontzeko behar ziren beste haga, taket, gurpil eta sokak erantsiz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.

5 (konparaketetan)

Furgonetatik atera da, haga bezain garaia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Haga muturrak karelaren beheko aldean egindako koska batzuetan bermatu eta gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

· Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Zuhaitz haga luze bat tente ipintzen zuten plazan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Bakar bat zegoen bere gurdi-haga gora, itxuraz bertan gelditzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

7 branka-haga

Santesteban ontziko branka-hagan behera soka bat luzatu zuten, zurubia igotzeko. Santesteban-ek branka-hagan iltzaturik zeukan maskarari erreparatu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

8 burdin haga burdinazko haga.

Burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Aldiro-aldiro liburu-saltzaileren bat agerturik, bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Horietako bati, burni-haga eskuetan izan arren, jauzi egin, lurrera bota eta haginka hasi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 122. orr.

9 haga-gain (itsasontzietan)

-Ea gizonak, nor da haga-gainetara igotzeko prest?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

Hala eta ere, haga-gainetara iritsi ginen, oztaozta hura mastari lotzen zuten sokak askatzeko garaiz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

Haga-gainak oihalekin eta denarekin joan ziren behera, karrakaren gain-bizkarrera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Harrezkero oihalak eta haga-gainak berriro igotzeko prest uzteko lanari eragozpen barik ekin ahal izan genion Neu joango nauk gabiako haga-gainera!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

10 haga-marra (errugbian)

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkazi zurezko hagak (4); burdin haga (4); burdin hagak (7); burdinazko haga (5); haga baten puntan (3); haga batetik zintzilik (3); haga luze (6)

branka hagan (3); hagapean pausatu (3)

baloia hagen (4); baloia hagen artetik (3); eta hagen (3); hagen artean (3); hagen artetik (9), eta hagetarako (3); hagetarako jaurtiketetan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus