Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Lapurdi betetzen ari den heinean, barnealdea husten ari da etengabe. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Bikote honen gisara ez baitira hainbeste arte garaikidean sinesten dutenak barnealde horretan. Berria - Kultura 2004-08-19
Itxura barnealdearen adierazpena baita. Berria - Kultura 2006-04-16
Labana batekin arreta handiz erdibitzen baditugu, barnealdean arrautza bat dutela ikusiko dugu, edo agian gehiago, kuku-sagar motaren arabera. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 142. orr.
Argi motelgarri batek argitzen nau barnealdean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.
Burdinazko atea berritz hesten, Klunka!, urrats batzuk barnealdean eta berritz isiltasuna. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.
Lehen eta hirugarren kaleko traineruek barnealderantz egingo dute arraunean, eta bigarren eta laugarren kalekoek itsasorantz. Berria - Kirola 2004-07-31
60 hautetsi bildu dira joan den larunbatean Heletan, kosta eta Barnealdearen arteko loturetaz mintzatzeko. Herria 2001-11-15
Egia da ondarkinen labe berri batentzat lekua beharko dela atzeman, hemen ziren guzientzat argi zen gune hori beharko dela kosta eta barnealde bitarte horretan nonbait aurkitu. Herria 2001-11-15
Eskuineko izterrean, barnealdean, orban more bat zeukan: mutilagun hark egin ziola kontatzen zuen, labana batekin. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 117. orr.
Mostradorearen barnealdea eta kanpoaldea bereizten dituen metro bat edo biko espazio hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Beraz, lau mahai zeuden sarreraren barnealdean, eta lau kanpoaldean. Elizen arteko biblia Ez 40,41
Leihotik beste leiho batzuk ikusten dira eta haien barnealdean gela klonatuak daude. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.
Besterik ez eta gerrikoaren barnealdean idazten zuen idazlerik ere ezagutu da. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.
Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza brusaren barnealdean egindako sakela batean gorde zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Williamstar gazteenak bere jokoa eroso kantxaratzea lortzen badu, erraketaren barnealdearekin astintzeko arazorik ezean, finalak ez du historia handirik izango. Berria - Kirola 2004-07-03
Lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
Haizeak eman dio forma kraterraren barnealdeari, eta gune ilunak zurrunbiloek eratu dituzte, azaleko hondar argia eramanda. Berria - Gaiak 2006-04-13
Atsegina zen basoaren barnealdetik jaistea, Morori jarraitzea beste eginkizunik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.
Ipar Euskal Herriaren barnealdearen garapena sustatu nahi du Elgar-ek. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Eleberri eder bat da esku artean duzuna, eder izateaz gain Ipar Euskal Herriko barnealdearen erretratu fina eskaintzen diguna. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 9. orr.
Lofodengo barnealdetik igo ginen, eta, hortaz, ez genuen itsasoa ikusi harik eta gailurrera iritsi eta gure aurrean lehertu zen arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.
Autopista utzirik, Paue barnealdera iristean isildu ginen, bakoitza gure gogoetetan sartuz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Iparralde barnealdean, Hegoaldeko herri askotan bezalaxe, jende asko da jaiotetxe izenez ezagunago dena nortasun agirian daraman izenagatik baino. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.
Ironia puntu bat erakusten saiatu zen begi-zuloen barnealde ilunetik. Tinko oratu zion erosketa-poltsari [...] eta haren barnealde txukun ordenatutik azal beltzeko kaiertxo bat eta arkatz punta zorrotz-zorrotz bat atera zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.
Eguraldi txarrak hankaz gora jarri zuen atzo Gipuzkoako barnealde osoa. Berria - Kirola 2006-01-28
Guztiz erauzia omen zegoen arantzen eraginez, nondik eta soinekoaren barnealde ertz gabetik! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.
Koadroaren erreferentzia gisa aipa ditzakegu Pieter Hooch holandarraren etxe barnealdeak. Berria - Kultura 2004-10-13
Oinak kontu handiz igurtzi ondoan, barnealdeko salara joan ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.
Izan ere, barnealdeko lotailuak hautsi eta berehala egin zidaten ebakuntza. Berria - Kirola 2004-11-05
Hargatik, okupazio armadek arrastatze handiak obratzen zituzten barnealdeko sasi eta xaretan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.
Barnealdeko herri ttipiak hustera behartu duen sistemak, Iparralde osorako diseinatu dituzten neurri turistikoek... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.
Portugalen ere apenas ezagutzen zuen Lisboa eta barnealdeko herriren bat edo beste. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.
Barnealdeko ordokian, 6.3 jaisten dela tenperatura ikusten genuen urriaren hasierakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 396. orr.
Lapurdi barnealdeko laborantza lurrak bizilekuak eraikitzeko saltzen ari direla ondorioztatu zuten. Berria - Ekonomia 2004-03-06
Beren bortuetan libreki eta botereetarik urrun kreatzen duten Iparralde barnealdeko lau poeta onenak! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
Ipar Euskal Herri barnealdeko hautetsien gehiengoa eskuinekotzat jotzen bada, nola onar dezakete globalizazioaren kontrako mugimendu bat laguntzea? Berria - Harian 2005-01-15
Lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
Gazteak, nagusiak, barnealdekoak, itsasaldekoak, lagun, herritar edo hautetsiak ikus zitezkeen multzoan. Berria - Euskal Herria 2004-09-26