Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoaldetik inguratuta dagoen edozein kanpoalde barrualde bihurtzen dela, barruan beste barru bat duen barrualdea kanpoalde bilakatzen den gisara. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.
Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Barrualdean jartzen zituzten eta ez mugaren inguruetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Turkiaren barrualdean ezin jakin zer aurkituko dudan, eta Iranen, han sartzea lortzen badut, are gutxiago. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.
Ipar Euskal Herrian legez, erdara da Nafarroako barrualdean ere ospea duena. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.
Inperiogileek estatu unibertsal baten mugetan eta barrualdean goarnizio militar iraunkorrak jartzeak atzetik kolonia zibilak ekartzen ditu ia beti. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Kotxearen barrualdea estua eta itogarria zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.
Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Iltzeen buruak eskuen barrualdean eta oinen gainaldean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.
Baloia eskuin oinaren barrualdearekin jotzean mina sentitzen du oraindik belaunean, Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak. Berria - Kirola 2006-04-26
Eta nola espermatozoideak pozez saltoka ateratzen ziren, barrualde haietan obulu bakartiaren bila. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Nik ondotxo nekien amona desegiten ari zela bere baitan, barrualdea hondar xehe-xehez egina balu bezala. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.
. Nahiko nukeen neuk ere oroitzapenez betetako barrualde hartara begira egon. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.
Bere traje beltzaren barrualdetik txartel mordo bat ateratzen zuen, usoak aterako balitu bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Esan Aaron zeure anaiari ez dadila noiznahi sar santutegian kortinaz barrualdera, kutxa gaineko estalkiaren aurrera; hil egingo litzateke bestela, Zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu. Elizen arteko biblia Lb 16,2
Zirkuluaren barrualdea grisez margotzeari ekin zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.
Leihoaren barrualdetik irribarre eginen diozu kanpoaldeko lagunari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.
Barrualdeko patio argitsu bat ikusi nuen, tropikoko zuhaitzez eta landarez betea. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.
Bai kostaldetik eta bai barrualdetik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.
Badira urte batzuk kostalde hau barrualdearekin lotzen zuen trena kendu zutela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.
Zenbat eta barrualderago, aldiz, orduan eta hotzago eta lehorrago neguan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.
Egongelako atea barrualdetik zabaldu zen eta bikote batzuk irten ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Barrualdeko gela batera pasa ninduen, dena arasa eta liburu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Ondoren luzera bi partetan banatuko da: barrualdeko partea cella desberdinen espazioetarako utziko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Uzta-lanak, berriz, geure inguru hauetan murriztu eta ahitu badira ere, barrualdeko zabaldian eta Nafar aldean eta Erriberan, anitz arindu dira makineriari esker. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
Apetito ona dauka Robertok; nik, aldiz, barrualde tristea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.
Elizaren barrualde ilun eta isilean egon ohi den musika tresna da organoa. Berria - Kultura 2004-07-31
Makillajearen kolore hotzek barrualde epela ezkutatzen dutelakoan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 132. orr.
Mundu helenikoaren barrualde zibilizatua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.
Erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.
Auto baten barrualde estuan, abilezia kontortsionistak probatzen. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Hasierako urteetan pintatu zituen barrualde atseginak eta bukaerako koadro handiak eta abstrakzioak daude erakusketan. Berria - Kultura 2006-03-18
Kanpoalde sendoa, eta barrualde enblematikoa, horrela definitu du egileak berak. Berria - Kultura 2006-02-09
barrualdea ikusten (3); barrualdera egin (3); buruak eskuen barrualdean (4); kortinaz barrualdera (4); kristalaren barrualdean (3)