Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brontzea aisa disolbatzen eta urrea berehala urtzen du, bere indarra gorputz txiki-txikiz eta elementu leunez egina delako, zeintzuk aisa barnatzen diren eta, barnaturik, korapiloak bet-betan askatzen eta loturak lasatzen dituzten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.
Geroztik, mila arrazoik, hamaika gertakarik eszeptizismoaren ildoa zilatu eta barnatu didate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.
Ez dago hutsuneak barnatu gabeko materiarik, ez materiaz hornitu gabeko hutsunerik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Gordinkeria dateke halako ekintza hits eta deitoragarrian barnatzea. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 17. orr.
Ez bakarrik senargai txarrari lotu zaiola ohartzen ari delako, baina baita ere etxean behin ere aipatu ez duten gai bat barnatzen ari duelako. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 195. orr.
Berokian kalakan jarraitzen dute eta webgunearen mamia gero eta gehiago barnatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 79. orr.
Ez beldurrik izan beraz eragiten ditunan sentimenduei men egiteaz, sorrarazten ditunan su guztiei heure baitan barnatzen uzteaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.
Funtsean Seaskak diferentzia horiek guztiak barnatzeko urratsa egin duela gaineratu du Donibane Lohizuneko irakasle batek. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Tongako musika eta dantza erakargarriak [...] barnatuegiak izanagatik ere, nostalgia apur batekin, mentura luzeari buru egin beharreko ixtantean idazten ari nauzu. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 70. orr.
Ikasketa nahiko barnatuak egin zituen Zacarias Moussaouik. Berria - Mundua 2006-04-05