Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Debekaturiko lurraldean barrentzen den esploratzailearen aldarte ausart eta arretatsuaz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 16. orr.
Egunez, basati haiek, eguzkiaren beroa saihesteko, basoetan barrentzen dira; gauez su handiak egiten dituzte piztia urrunarazteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
Udaberriko egun batez, lorategian barrentzean, zirrara txundigarri bera sentitzen dut urtero. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.
Ausarki barrendu ginen lainotzan, eta ordu bata aldera irten ginen handik, eguzki bikain baten pean, zegokiona ez zen gailur baten hegi erpinean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.
Ene belarrien atarietan zian isuri legen-ur edentsua, zeinaren eragina hain baitzaio etsai giza odolari non zilarbizia bezain bizkor baita barrentzen gorputzaren ate eta ibilbide naturaletatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.
Nire ahoa hondoratu egiten da, imintzioz bihurrika, daratulu gisa barrentzen eta irensten duten hortzek zulaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 151. orr.
Entzule askoren bihotzetan -gazteen bihotzetan zaharrenetan baino gehiago- barrenduko ziren hitz zorrotzak esateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.
Nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Horra, ordea! zenbat eta gehiago ikasi, bilatu, barrendu, gogoeta egin, orduan eta handiago zalantza. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.
Sortu zenetik [...] biologiak ez dio utzi egituretan barrentzeari eta funtzioetan sakontzeari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.
Irakurri eta irakurri jardun zuen luzaro, haren eduki guzti-guztia barrendu nahi izan balu bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.
Gizarte-ondorio zabal-zabalak dituen eremu batean barrentzen denean, zientzialariak bereziki erne zaindu beharra dauka zer dioen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.
Orduan, atea jo zuten, horrexek salbatu zuen pentsabide ilunetan gehiago barrentzetik. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Hauster ohi bezala ageri zen, bere burutazioetan barrendua, ezertaz enteratuko ez balitz bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.
Westfaliako gau izoztuan barrendu ginen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.
Nire buru erotuan ote zen, gau barrendu ezinean, ala lurrazpi misteriozko hartan, giza gorpuz ereindako lurrazpi hartan, hots hura? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.