Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barkakizun 1 izond barkatu ahal daitekeena; barkatu behar dena. ik barkagarri.

Huts barkakizuna da, zeren bi hots horiek, elkar nahastu gabe, izaera komuna azaltzen baitute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 281. orr.

Euskalki edo dialektoak zerbait nasten dituela, egia; bainan barkakizun da orregatik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 150. orr.

Baldin, puntu bakar batean, bihozberatasunaren beharretan egon banaiz, ez ote nuen nik ere bidegabekeriarik barkakizun?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 451. orr.

Seguru hitz potolo asperrok bizkarrean erabiltze hutsagatik poliki kobratzen duela, eta kobratu gabe erabiltzen dituena, barkakizun dut oraindik, bere inozentziagatik bestegatik ez bada ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

2 (izen gisa)

Dena da mesedez xiudadean, edozer huskeriagatik mesedez (eta barkatu!, jakina): xiudadean dena da mesedea, kaltea eta barkakizuna, nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Horregatik eskertu diat eskerra, Eustakio, makinistok moilako lana geldiaraziko dugulako gezurra erran dudanean egin didaan behako apal hori, ni horretara bortxatzearen barkakizuna eskatzen zuen hire eskerra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus