Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nago ez ote dagoen baieztapen horretan nahigabe izaniko ahaztura barkagarri bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.
Ikuskizunaren galera barkagarri egiten zuen beso horiexetara tinkaturiko kokots punttadunaren nahiz goraxeagoko begi berdeen hurbiltasunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Maitasunaren amoreakatik egiten dena beti baita barkagarri, nire aburuz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.
Ritaren ustez menpekoak eta txikiak egindako oro da barkagarri. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 179. orr.
Ibili dabilenari barkagarri zaiok ez dagokion lekuan egotea, dabilenari iritsi artekoa geratzen zaiok itxaropen, aitzakia eta babes. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.
Barkagarriagoa da edozein leku lizunetara joatea horren etxera inguratzea baino. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.
Nabarmenkeria bat litzateke, zalantzarik gabe, baina barkagarria, bederen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.
Nik neuk hurbil sentitu dut Karine pertsonaia eta neure egin dut bere jatorrismoarekiko kritika eta asperdura, eta horrexek bakarrik barkagarri egiten dizkit liburuaren gainerako ahuleziak. Berria - Kultura 2004-12-04
Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.
Santakrutz, bere astakeriak eta guzti, barkagarri gertatzen zait... maitagarri ere bai, agian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 93. orr.
Buenos Airesen bi hilabete inolako emaitzarik lortu gabe ematea ulergarri eta barkagarria jotzen zuen, baina bere buruari barkatu ezin ziona zera zen: [...]. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.
Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.
Etxerako itzuleran barkagarriak aurkitzen nizkion, beharbada arazoren bat izango zuela pentsatzen nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.
barkagarria da (3)