Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buruzale (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) izond berekoia. ik egoista; norberekoi.

Horren geurekoiak, horren buruzaleak bagara, zein jendarte eredu utziko diegu ondorengoei? ETC-literatura, saiakera   Errotik, Gotzon Barandiaran, Susa, 2010

"Norbere buruzale" esan ohi zaie berekoiei, "norberak", nik hemen ulertzen dudan moduan, zerikusirik ez badu ere norberekeriarekin. ETC-literatura, saiakera   Niaren eta inkontzientearen arteko harremanak, C.G. Jung (Lontxo Oihartzabal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2003

Nolanahi ere, banuen artean eginbide bat, eta haren oroitzapenak gaina hartu zion azkenean nire etsipen buruzaleariETC-literatura, saiakera   Frankenstein, Shelley, Mary (Iñigo Errasti), Erein / Igela, 2013

Tipo bitxiak gara nafarrak, kezka bitxiak ditugu, gehienak nahikoa buruzaleakETC-prentsa   Berria, 2015-04-14

Haranederrek emandako "gure buruazko mesfidantzia" ingelesez "self-suspect" da; burua erakutsi, "self-presentation" den era berean, eta Vicenta Mogelen idazkietan "buru-kalteko" topatu dugu, eta bada besterik: buruiritzi, burujabe, burukoi edo buruzaleETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea, Eugenio Arraiza, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka , UEU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus